Agenda
AMAraun
2024/03/20 19:30
Bilbo, Euskal Itsas Museoa
* 2024ko Loraldiaren barruan.
(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Fitxa
Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
Urbeltzen dantza ganbara
2024/03/20 19:30
Bilbo, Bilboko Kafe Antzokia
Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.