Agenda

Maskaradak 2024

Noiz

2024/03/02 09:00

Non

Donaixti

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.

Maskaradak 2024 Egutegia

  • Urtarrilak 21, igandea: Pagola
  • Urtarrilak 27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
  • Otsailak 11, igandea: Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Otsailak 24, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 2, larunbata: Donaixti
  • Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 17, igandea: Idauze
  • Martxoak 23, larunbata: Aloze
  • Martxoak 31, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
  • Apirilak 27, larunbata: Pagola

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Maritzuli: "Argi Begiak" erakusketa

Noiz

2024/03/02 10:00

Non

Miarritze, Historia museoa

Inauterien inguruko gaiei loturiko erakusketa zikloa segitzeko, Argi Begiak erakusketa prestatu du Maritzuli Konpainiak. Miarritzeko Historia museoan martxoaren 02tik 16ra. Berrogei bat dantzari eta pertsonaien jantziak ikusgai, festaren kodeak deskubritzeko, eta haien gakoak ulertzeko.

Egutegi tradizionala sinesmen herrikoietatik, istorio mitiko-erlijiozkoetatik eta orotariko erreferentziadun erritualetatik sortu zen, eta besta ugari garatu ditu, sasoiak bezala zikloka antolatuak direnak. Miarritzeko Maritzuli Konpainiak sorturiko Argi Begiak erakusketak egutegi tradizional horren inguruko ibilbide bat proposatzen du, gauaren eta egunaren artetik pasatuz. Antzinako sinesmen eta errituak azaltzeaz gain, batzuetan barneratzen zailak diren besta horietako giroa eta zentzua ezagutarazten ditu.

  • Non: Miarritzeko Historia museoan
  • Noiz: 2024ko martxoaren 2tik 16ra, asteartetik larunbatera - 10:00/12:30 - 14:00/18:30

Irakurri gehiago

Gastón Core: Iliada

Noiz

2024/03/02 19:00

Non

Bilbo, AZ Azkuna Zentroa

Iliada, rap eta hip-hop kulturaren bidez.

Gastón Core koreografoaren azken sorkuntza "Iliada" epopeia grekoaren berrirakurketa da, garaikidetasunetik, rap bataila bihurtua.

"Uste dut “Iliada”, batez ere, gizarte jakin baten eta bere aurreko mundu legendazko eta heroiko baten balio-sistemaren arteko konfrontazioa dela. Eta, bestetik, bere buruari aurre egiten dion gizon baten istorioa da, zeinak azkenean talde horretan betetzen duen funtzioa bere gain hartzen duen, horrek zentzua ematen baitio gizabanako gisa. Testu horren irakurketa nostalgikoa da beti. Eta hori da oraindik berarekin lotzen gaituzten gauza ugarietako bat: txundimenezko begirada, ihes egiten digun mundu baten aurrean, zeina etorriko dena baino hobea irudikatzen dugun. Baina nola azaldu Iliada?

Historian izan duen garrantzia, bere baliabide narratiboen eta jorratzen dituen gaien modernitatea, eta, batez ere, nola transmititu performance-ordu batean hitzak testu horretan duen indarra, nola duintzen duen bestea, nork bere burua duintzeko. Uste dut hori azaltzeko modurik onena hitzaren gure artista garaikideen bidez azaltzea dela: rapper-ak. Hori da pieza: begirada eszeniko bat eta gogoeta estetikoa mendebaldeko literaturaren sorrerako obrari, rap eta hip-hop kulturaren bidez." (Gastón Core)

 

*2024ko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.

Irakurri gehiago

Denis Martínez Roque: 365

Noiz

2024/03/02 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

365 bidaia emozionala da Euskadiko nire lehen urteko lau estazioetatik. Geltoki aldaketak nire ustez lehenengo aldiz bizitzea eragin zuen hori eszenaratzeko beharretik sortzen da.
Interpreteen gorputzean argiak duen eraginetik eraikitzen da obra. Horretarako, urteko garai bakoitzari esleitutako kolore batzuek sortutako emozioak aztertu ziren. Beraz, 365 nire emozioak argiaren kalitatearekin jolas eginez irudikatzen dituzten hiru interpretatzaile dira.
  • Interpreteak: Maria Andrés, Aiala Echegaray, Garazi Arrese
  • Musika originalal: Ibon Aguirre
  • Argiztapena: Arantza Flores
  • Bideoa eta argazkia: Marian Gerrikabeitia
  • Zuzendaritza eta koreofragia: Denis Martínez Roque
  • Jantziak: Denis Martínez Roque
  • Eszenografia: Jorge Roque Aday
  • Zabalkundea: Leyre Fandiño

Irakurri gehiago