Agenda

Maskaradak 2024

Noiz

2024/03/17 09:00

Non

Idauze

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.

Maskaradak 2024 Egutegia

  • Urtarrilak 21, igandea: Pagola
  • Urtarrilak 27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
  • Otsailak 11, igandea: Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Otsailak 24, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 2, larunbata: Donaixti
  • Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 17, igandea: Idauze
  • Martxoak 23, larunbata: Aloze
  • Martxoak 31, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
  • Apirilak 27, larunbata: Pagola

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Kotilunak 2024

Noiz

2024/03/17 09:00

Non

Purgu (Uztaritze)

Kotilunak Uztaritzeko, Larresoroko eta Jatsuko kaleetan ibiliko dira urtarril, otsail eta martxoko zenbait igande goizetan. Kutun elkarteak joaldun talde bat osatzea erabaki zuen eta 2018tik Kotilungorri eta joaldunak oinarrian dituzten mozorroak ateratzen dira etxez etxe eskean joareak astinduz.

Kotilunak 2024

  • Urtarrilak 21: Arruntza (Uztaritze)
  • Otsailak 4: Jatsu
  • Otsailak 16: Larresoro
  • Martxoak 3: Etxehasia (Uztaritze)
  • Martxoak 17: Purgu (Uztaritze)

Irakurri gehiago

Andreen aurreskua

Noiz

2024/03/17 13:00

Non

Bilbo, Deustu, San Pedro plaza

Deustuko jai batzordeak eta Bihotz Alai dantza taldeak antolatuta, andreen aurreskua dantzatuko da Deustuko San Pedro plazan. 1999. urtean berreskuratu zen soka-dantza hau, Iñaki Irigoienek bildutako dokumentazioan oinarrituta. 

Irakurri gehiago

Astigar: Irradaka

Noiz

2024/03/17 13:00

Non

Astigarraga, Foruen plaza

Irradaka dantzatuko da. Emakume dantza da, udaberria eta haziak ereiteko garaia ospatzeko, eta emakumeek dantzatu bitartean abestu ere egiten dute. Antolatzailea: Astigar dantza taldea

Irakurri gehiago

Hitzaldi dantzatua

Noiz

2024/03/17 18:00

Non

Soraluze, Kainoi fabrikako aterpea

Korrotik pikutara: euskal dantzaren historia bat. Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuzten dute Oier Araolazak eta Gari Otamendik. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.

Mintzalariak: Oier Araolaza, Gari Otamend, Quico Pugès musikariak lagunduta.

Irakurri gehiago

Arai elkartea: Miradas cruzadas

Noiz

2024/03/17 19:00

Non

Gasteiz, Zabalgana Gizarte etxea

* Auzo Eszena 2024 (otsaila-maiatza).
 
Berdinak gara guztiak? Ez horixe! Denok gara aniztasunaren barrukoak. Begirada gurutzatuak, desberdintasunak, nola begiratzen didazu? Nola ikusten zaitut? Zer sentitzen dut? Ezjakintasuna, jakin-mina, mesfidantza, arbuioa, enpatia... Dibertsitate funtzionala duten pertsonek horretaz hitz egiten dute, begiradez. Nola ikusten duten mundua eta nola begiratzen dieten.

Arai elkarteak dantza ikuskizuna aurkezten du.

 

Irakurri gehiago