Agenda
Fueradeleje Danza: Animalien inauteria
2024/03/15 18:00
Atarrabia, Atarrabiako Kultur Etxea
Animalien Inauteria dantzatik eszenara eramateko idatzi bide den pieza da. Fueradeleje konpainia plastikotasun handiko erritmo, konpas eta eskala musikaletan oinarritzen da, gorputz-jokorako aukera zabala ematen dutenak. Lan koreografikoak ikuslegoa abstraktutik errealera eramaten du, pixkanaka ezagutua izan dadin, ikuskizun osoa igarkizun segida bat balitz bezala. Eszena bakoitza leku arrotz, zehaztugabe eta itxuraz ilogiko batetik irekitzen da. Horri esker, estiloko galderak egin ahal izango dira: Zein animalia da hori? Zer gogorarazten dit mugimendu horiek?... Horrela, eszenaz eszena ikusleen arreta bereganatu nahi da, dantzarekin duten esperientzia erakargarria izan dadin.
- Interpreteak: Itsaso Etxepeteleku, Yojanel Bruno Colón, Virginia Oroz-Paula Fortú, Lucía Chocarro eta Iñaki Fortún
Lasala: Shine
2024/03/15 20:00
Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea
- Oharra: Ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da
Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?
Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, Shinek gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.
Erritu etsia, galdutako fedearen bila.
Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?
Shine antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra.
Shinek gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera.
Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.
- Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
- Dramaturgia: Fernando Epelde.
- Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal.
- Ahotsa eta testua: Puy Barral.
- Musika sorkuntza: Fernando Epelde.
- Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika.
- Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría.
- Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez.
- Argazkiak eta bideoa: Renata L. ETANOWSKI.
- Ekoizpena: Marina Camacho.
- Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
- Komunikazioa: Nerea Kortabitarte.
Eva Guerrero: Tierra de nadie
2024/03/15 20:30
Leioa. Kultur Leioa
Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.
Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.
Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.
- Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
- Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
- Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
- Soinu-giroak: Nerea Alberdi
- Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
- Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
- Produkzioa: Jemima Cano
- Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
- Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
- Lankidetza: Arriaga Antzokia
LaMov: El Lago
2024/03/15 20:30
Noain, Kultur Gunea
El Lago lanean, Victor Jimenezek Errusiako baletaren paradigma berrikusten du erritmo, mugimendu, argi-arkitekturaren nondik norakoak bere etengabeko ikerketa eta esperimentazioaren bitartez eta, nola ez, bere sentikortasun erakargarriaz, non La Moven lengoai urratzaile bakarra bihurtzen baitu.
Balet klasikoaren hari narratibotik urrun, ezinezko amodioaren tragedia, imaginatutako laku honetan, gizartea zisne zuriz osatutako leku baketsu bailitzan irudikatuko du, non zisne beltza itxurakeriak bateztuz oldartuko den egiara eta askatasunera heltzeko.
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
- Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez, Paula Aragón
- Argiztapenaren diseinua : Luis Perdiguero
- Musika: Tchaikovsky y Jorge Sarnago
- Iraupena: 65 min.