Agenda
Cía. Analógica: Lo que pasa mientras
2024/03/14 11:15
Donostia, Gazteszena
*dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.
Zure gorputzean desegiten naiz, eta nire gorputza zurearen luzapena bihurtzen da. Bat gara orain. Ukimena nire azalean gurea den zerbait da. Zuri esker, nire gorputzak erortzeko tokia aurkitu du. Erortzen ari naiz, eta espazioan sentitzen naiz. Erortzeaz gozatzeko sostengua eman didazu. Erortzearen bertigoa sentitzeko espazioa eman didazu. Gutako baten oinak gu bion sustraia dira. Besarkatzeko mila modu bilatzen dituzte gure gorputzek.
- Ideia originala, interpretazioa: Rocío Tejeda, Olaia Valle
- Musika originalaren konposizioa: Aida Valdayo
- Argi-diseinua: Flavia Mayans
- Jantzien diseinua: Alex Hug
- Argazki digitala: Jaqueline Larsen
- Argazki analogikoa: Mire Stones
- Bideoa: Alba Gómez, Mire Stones
- Aholkularitza: Janet Novás
- Egoitzak: Espacio Punto de Fuga, Espaciofci, Gipuzkoako Dantzagunea (Sortutakoak), Azala, Rcpd Mariemma, Centro Coreográfico María Pagés, Centro Cultural Paco Rabal
- Laguntzaileak: Espacio Punto de Fuga, Movimiento en Red (LA IV RED), Harrobia Eskena (Transiciones), Gipuzkoako Dantzagunea (Sortutakoak), Azala, Gobierno Vasco (Producción I), Centro Coreográfico María Pagés, Teatro Barakaldo
Telapintak eta mihise pintatuak Lapurdin
2024/03/14 18:00
Baiona, Euskal Museoa
Euskal Museoak, Adiskideak Elkartearekin elkarlanean Telapintak eta mihise pintatuak Lapurdin,Ane Albisu-ren hitzaldia aurkezten du. Euskaraz, bat-bateko itzulpenarekin.
Duela hamar urte, Ane AlbisuikerzaileaXVIII. mende amaierako Lapurdiko bi soineko (horietako bat Baionako Euskal Museoan gordetzen da eta bestea Donostiako San Telmo Museoan)aztertzen hasi zen. Erraten du soineko horiek berehala historia bat kontatzen hasi zirela. Haien egitura interesgarria bada ere, oihala, telapinta izenekoa, izan da batez ere amaitu ez den bidaia zoragarri batera eraman zuena.Baionako Euskal Museoari, AzparrengoTtattila etxeko Lisarrague andereak1925ean emandako soinekoa, Frantziako eta Euskal Herriko ekonomia, historia eta gizartean XVIII eta XIX. mendean gertaturikoaren testigu eta ordezkari da egiteko erabili zuten oihala kontuan hartzen badugu.Hitzaldi honetan,beraz, soineko horren oihalak kontatzen digunaz hitz egingo du.
Dantzerti: Show
2024/03/14 19:00
Bilbo, Azkuna Zentroa
Sare sozialen testuinguruan intimitatea galtzeari buruzko pieza bat da, bizitza Show edo ikuskizun bihurtzeari buruzko hausnarketa poetikoa.
Interpretatzen duten lau ikasleen bizipenetik abiatzen da muntaia: Ainara Bento, Lucía López, Alejandra Sancho eta Alazne Uralde, Ziomara Hormaetxeren zuzendaritzapean. Euskal koreografoak bere konpainia sortu zuen 2016an, eta bere lanetan atea irekitzen die teknologia berriei eta dantzatzen ikertzen du bideomapping teknika. Azkenaldian bere proiektua eta egonaldi artistikoa Biarritzen ardaztu ditu, baita bere pedagogia eta dantza-proiektua ere.
Ziomara Hormaetxe gaur egun lanean ari da Azkuna Zentroaren ekoizpen eszeniko berri batean, eta, hor, presentzia teknologikoa publikoarekin konektatzeko elementu gisa azaltzen da.
Dokumentala: Bizi naizeno, je danserai la vie
2024/03/14 20:30
Baiona, Atalante
Philippe Oyhambururi buruz dokumental bat da, ehun urteko gizon xarmanta eta euskal kulturako enbaxadorea. Bere biloba egindakoa, Lucia Barahona, orain dela hamar urte baino gehiago grabatzen ari dela, erretratu musikal bat da garaien zehar, koreografo eta abesbatzen zuzendari honen ibilbidea errepasatzen duena, euskal dantza eta koru kontuak bultzatu zituena. Samurtasunari ekiten duen filma batek, eskualdatzeri, politiko engaiamenduri eta bizitzaren amodioari hain zuzen ere.
