Agenda
Cielo Raso: Née
2024/03/12 11:00
Donostia, Gazteszena
*dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.
Née ikuskizunak hunkitu egiten du, gizatiarra dena errotzen du, bakardadea laztantzen du, galera geruzatzen du, desilusioan laguntzen du, desengainua burujabetzen du, ausentzia indartzen du, maitasunaren alde borroka egiten du, ingurukoak birtualizatzen ditu, magiari eusten dio, deabruak uxatzen ditu, bizigabea dena gizatiartzen du, iluntasunetik itzularazten du, irudimenari eraso egiten dio, beldurrak bereizten eta antolatzen ditu, airea zeharkatzen du, ahalegina egiten du.
Née bakardadeari, maitasunari, ausentziari buruzko ikuskizuna da.
Modu dotorean eratzen da zaratatik urrundutako bidaia, lehenengo pertsonan kontatua, hausnartua eta eraldatzailea.
Née bakarlana da, eta nire buruaren narratzaile izateko premiatik sortu da.
Née ikuskizunean, bere narrazio-geruzen sakontasunean, sormen-forma eszeniko ezberdinak katalizatu dituzten eta ikusleari lotura emozional bat, giza ahotsaren esentziarekin bat egiten duena, ematen dioten benetako gertaerak bizi dira. Kontaketaren lekuak hunkitzen du, ez hainbeste kontatzen denak; gertaera jada ordenatuta dago, bizitza asimilatuta, onartuta eta gaindituta dagoen bezala. Baina bidaia amaieratik kontatzen da, eta amaiera horrek eusten dio bizitzari. Née irakaspen gisa jaio da, saminetik sortu da, eta edertasuna ekartzen du gogora.
- Antzezlea: Igor Calong
- Zuzendari-laguntzailea: Gabriel F
- Koreografia-laguntzailea: David Candela
- Argi-diseinua: Sergio García
- Jantziak: Xabier Mujika
- Eszenografia: Igor Calonge
- Banaketa, ekoizpena: Beatriz Churruca
- Zuzendaria: Igor Calonge
- Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza
- Kolaboratzailea: Dantzagunea-Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia Kultura-Egia Kultur Etxea
Fernando López & Germain Boungou: Flamenco Negro
2024/03/12 16:45
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
* dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.
Flamenco Negro lanak tango flamenkoa du abiapuntu, jatorri afro-kubatarra duen kantua, tango amerikarra edo beltzen tangoa ere deitua. Tangoa Habanako kanpoko auzoetan sortu zuten afrikar ondorengoek (horietako asko oraindik esklabuak ziren), eta Espainiara XIX. mendean iritsi zen, eta aldatzen joan zen tango flamenkoa deitzen dena izatera iritsi arte.
Iberiar Penintsulara iritsi bezain laster dantza honek arrakasta handia izan zuen arren, dantza-maisu batzuek erabaki zuten jarrera eta keinu koreografikoak onbideratzea eta aldatzea, eszenatokian edo ekitaldi publikoetan ikus-entzule burgesen aurrean aurkezteko esplizituegiak eta lotsagabeegiak zirela uste zutelako. Beraz, tangoa pixkanaka galtzen joan zen bere erreferentzia afro-kubatarrak, baina gizarte-klase baxuenekiko lotura mantendu zuen, eta ijitoek eta goi-gizartekoak inoiz izan ez ziren beste herritar batzuek dantzatzen zuten.
Proposamen eszenikoak dantza garaikidea, dantza flamenko tradizionala, zuzeneko kantua eta ikus-entzunezko proiekzioak hibridatzen ditu. Horrela, denboran zehar bidaiatzeko aukera ematen digu, umorez, XIX. mendeko musika-ondarera hurbiltzeko eta tango flamenko hori «azal beltzaraneko» auzo batzuetan, Trianan (Sevillan) edo Sacromonten (Granadan) ahalduntze-tresna izatera nola iritsi zen ulertzeko.
- Sorkuntza, koreografia, zuzendaritza: Fernando López
- Interpreteak: Germain Boungou, Fernando López
- Musika: VVAA
- Ikus-entzunezkoak, argazkia: Tándem 579 / Eric van Nieuwland
- Jantziak: La Heaty
- Banaketa: Alex Pujol
- Hauen laguntzarekin: Centro Coreográfico Canal (Madril); Residencias 2+2 BenAmil/Espai Inestable, (Valentzia); Culture Moves Europe; Centre National de la Danse (Lyon); Association de Chercheurs en Danse (Frantzia)