Agenda

Puska biltzea eta inauteri dantzak

Noiz

2024/02/03 07:00

Non

Lizartza

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. 

Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. 

Lizartza: Inauteri dantzak 2013 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Puska biltzea

Noiz

2024/02/03 08:00

Non

Igantzi

Igantziko gazteak puska biltzean aterako dira herriko etxe eta baserriak trikiti eta pandero doinuekin alaituz. Goizeko 8etan herriko elkartean bildu eta baserri batzuk egin ondotik, herrira itzuli eta falta diren etxeak egingo dituzte. 

 

Irakurri gehiago

Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza

Noiz

2024/02/03 08:30

Non

Eibar

Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza Eibarko baserrietan.

Mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia eta koko-dantzariak kuestazioan arituko dira goizean goizetik. Lehen agerraldia 8:30ean egingo dute Merkatu plazan eta ondotik baserrietara abiatuko dira. 

Arratsaldean, 19:00-21:00 bitartean, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak Mauxitxa txarangarekin.

Eibar zurituta 2015 Koko-dantzak txoriek ikusita [Bideoa]

Irakurri gehiago

Maskaradak 2024

Noiz

2024/02/03 09:00

Non

Maule-Lextarre

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.

Maskaradak 2024 Egutegia

  • Urtarrilak 21, igandea: Pagola
  • Urtarrilak 27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
  • Otsailak 11, igandea: Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Otsailak 24, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 2, larunbata: Donaixti
  • Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 17, igandea: Idauze
  • Martxoak 23, larunbata: Aloze
  • Martxoak 31, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
  • Apirilak 27, larunbata: Pagola

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak

Noiz

2024/02/03 09:00

Non

Oiartzun

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dira ihoteak Oiartzunen. Tradizioz, larunbat goizean auzoetan eskean aritzeko ohitura zegoen, baina gaur egun jaia handitu eta ostiraletik igandera bitartean ospatzen dira inauteriak. Intxixuak eta sorginak ere Oiartzungo ihoteetan, urtetik urtera herrian errotu diren pertsonaiak dira. 

Ostiralean, arratsaldeko 19tan, intxixu eta sorginei harrera egiten diete herritarrek. Larunbatean, goizeko 9etan baserriz baserri kuestazioa egiten du ihote taldeak, eta fandango eta balsa dantzatzen dituzte baserri bakoitzaren aurrean. Azkenik igandean, iluntzeko 19tan intxixu eta sorginei agurra egiten diete herritarrek.

Oiartzun: Ihote dantzak 2010 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Kaskarotak 2024

Noiz

2024/02/03 10:00

Non

Beskoitze, Uztaritze, Itsasu

Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan hartza ere agertu izan da.

Kaskarotak 2024

Urtarrilak 6 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)

Urtarrilak 7 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu)

Urtarrilak 13 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)

Urtarrilak 14 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)

Urtarrilak 20 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)

Urtarrilak 21 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)

Urtarrilak 27 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)

Urtarrilak 28 igandea

  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)

Otsailak 3 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Harriaga, Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)

Otsailak 4 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Otsailak 10 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.

Otsailak 11 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak. Uztaritze
  • Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak.
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.

Otsailak 18 igandea

  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 24 larunbata

  • Biriatuko kaskarotak.

Irakurri gehiago

San Blas eguneko soka-dantza

Noiz

2024/02/03 12:00

Non

Iruñea, Sarasate pasealekua

Azken urteotan bezala, San Blas eguneko soka-dantza dantzatuko du Duguna dantza taldeak. San Nikolas plazatik atera eta Sarasate pasealekuan dantzatuko dira.

Irakurri gehiago

Santa Agedako aurreskua

Noiz

2024/02/03 13:00

Non

San Pedro plaza, Sestao

Eusko Lorak taldeko dantzariek Santa Agedako aurreskua egingo dute otsailaren 3an (bai, San Blas eguna izanda ere).

Irakurri gehiago

Txulalai

Noiz

2024/02/03 13:30

Non

Paganos

Otsailaren 3an ospatzen da San Blas eguna, eta San Blas ondoko larunbatean eta igandean meza ostean dantzatzen da txulalai. Paganos Guardiatik bi kilometro eskasera dago, eta ospakizun horretarako Guardiatik hainbat eta hainbat herritar hurbiltzen dira bertara. Meza nagusiaren ondoren dantzatzen dute erromeriara hurbildu diren herritarrek Txulalai dantza ezaguna.txulalai-san-blas

Irakurri gehiago

Lastozko gizona

Noiz

2024/02/03 16:00

Non

Asparrena

Ilarduia, Egino eta Andoin herrietan lastozko gizona da protagonista. Gaitz guztien errua leporatzen zaio pertsonaia honi Asparreneko herri hauetan. Arabako hiru herri txiki hauetan berreskuratutako inauteriak lehen mailako ospakizuna bihurtu dira. Gerra Zibilaren aurretik zeuden mozorro mota guztiak biltzea lortu dute eta ekitaldia dantza tradizionalen eta koreografia berrien bidez indartzea. Ibilbidea Ilarduian hasten da, segidan Eginora jarraitzen du eta Andoin-en bukatzen da. Lehenengoan etxez etxe bisitan joaten dira eta zenbait jaki oparitzen dizkiete. Une horretan lastozko gizona ateratzen dute asto baten gainean. Horrela, segizio zaratatsua Eginora abiatzen da eta bertan dantza gehiago egiten dira. Txokolate beroa hartu eta lastozko gizona bi mozorrok tiratzen duten gurdi baten gainean jartzen da. Andoin-en bukatzen da ibilbidea, panpina errez eta suaren inguruan dantzatuz.

Asparrenako inauteriak 2012 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Eva Guerrero: Tierra de nadie

Noiz

2024/02/03 19:00

Non

Durango, San Agustin Kultur Gunea

Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.

Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.

Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.

  • Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
  • Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
  • Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
  • Soinu-giroak: Nerea Alberdi
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
  • Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

Irakurri gehiago

Basaldunak eta Txilintxadunak

Noiz

2024/02/03 19:00

Non

Anhauze

Anhauzeko ihauterietako pertsonaiak dira Basaldunak eta Txilintxadunak. Ostiral iluntzean Basaldun eta Txilintxadunak irtengo dira. Mozorroak etxez etxe, paella handi baten egiteko elikagaiak biltzen dituzte. Biharamunean, 5an, herritar guziei eskainiko zaie bazkaria, bezperan bildutakoarekin.

 

Irakurri gehiago

Kaldereroak

Noiz

2024/02/03 19:00

Non

Bera

Kaldereroak Beran arratsaldeko 19:00etan. Igerilekuetatik abiatu eta Altzate, Legia, Zahar etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika, San Esteban karrikan barna Herriko etxeko plazara joanen dira. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, Altzateko pilotalekuan elkartuko dira.

Irakurri gehiago

Porreroak

Noiz

2024/02/03 19:00

Non

Kuartango

Santa Ageda egunaren baitan ospatzen dute inauteria Kuartangon. Makilekin etxez-etxe joaten dira jakiak eta dirua biltzen, porrero jantziarekin. Horiekin batera, hartza, zakuekin jantzitako maskaratuak, errautsa botatzen duen pertsona eta Arrianoko atsoa izango dira herriko kaleetatik zehar. 

 

Irakurri gehiago

Zomorro, pezkin eta artzain

Noiz

2024/02/03 19:00

Non

Ziordia

Zomorro, pezkin eta artzainak dira Ziordiko herri ihoteetako pertsonaiak. Zomorroa praka eta atorra tuxriak, zatak eta apainduta joaten da. Kalean aurpegia estaltzen du. Pezkiank mahoizko prakak eta zakua janzten ditu, eta zintaz apaindutako txanoa eramaten du, eta perts batean errautsa eramaten du. Azkenik, artzainak garaiko artzain jantzi arruntez jantzita doaz, eta aurpegia zikina eramaten dute. Aldean danborra edo saskia bat dute.

  • 20:00 Zortzikoa eta panpinaren erretzea, plazan.

 

2019an berreskuratu dute inauteria. 

Irakurri gehiago

Basaldunak eta Txilintxadunak

Noiz

2024/02/03 19:00

Non

Anhauze

Anhauzeko ihauterietako pertsonaiak dira Basaldunak eta Txilintxadunak. Ostiral iluntzean Basaldun eta Txilintxadunak irtengo dira. Mozorroak etxez etxe, paella handi baten egiteko elikagaiak biltzen dituzte. Biharamunean, 5an, herritar guziei eskainiko zaie bazkaria, bezperan bildutakoarekin.

 

Irakurri gehiago

Kukai: Txalaparta (estreinaldia)

Noiz

2024/02/03 19:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Txalaparta antzezlanak musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten digu; norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.

Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.

  • Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
  • Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
  • Egilea: Jesús Rubio
  • Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Zuzendaritza artistikoa: JesúsRubio Gamo & Jon Maya Sein
  • Musika konposizioa: Aitor Etxebarria
  • Argi Diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Leire Santillán
  • Iraupena: 60 minutu

 

Irakurri gehiago

San Blas eguneko soka-dantza

Noiz

2024/02/03 19:30

Non

Iruñea, Sarasate pasealekua

Azken urteotan bezala, San Blas eguneko soka-dantza dantzatuko du Duguna dantza taldeak. San Nikolas plazatik atera eta Sarasate pasealekuan dantzatuko dira.

Irakurri gehiago