Agenda

Puska biltzea

Noiz

2024/02/02 10:00

Non

Igantzi

Igantziko gazteak puska biltzean aterako dira herriko etxe eta baserriak trikiti eta pandero doinuekin alaituz. Goizeko 10etan herriko elkartean bildu eta egun osoan arituko dira puskak biltzen berriro ere iluntzean elkartera bueltatu eta afaltzeko. 

 

 

 

Irakurri gehiago

Mozorro zuriak

Noiz

2024/02/02 11:30

Non

Arantza

Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondoren herriko gazteak Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita. 

Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten. 

Irakurri gehiago

Txulalai

Noiz

2024/02/02 13:30

Non

Paganos

Otsailaren 3an ospatzen da San Blas eguna, eta San Blas ondoko larunbatean eta igandean meza ostean dantzatzen da txulalai. Paganos Guardiatik bi kilometro eskasera dago, eta ospakizun horretarako Guardiatik hainbat eta hainbat herritar hurbiltzen dira bertara. Meza nagusiaren ondoren dantzatzen dute erromeriara hurbildu diren herritarrek Txulalai dantza ezaguna.

Irakurri gehiago

Hitzaldia: Xabier Itzaina: "Tanburinaren gizartea. Dantzarako soinuaren historio sozial baten alde"

Noiz

2024/02/02 18:30

Non

Uztaritze, Latsa gela

Herri Soinu elkarteak urtero Europako Ondarearen Egunen karietara Uztaritzeko ondareari lotua den monumentu baten bisitak antolatzen ditu eta beti kontzertu edo/ta mintzaldi batekin. Aurten, Uztaritzeko Herriarekin partaidetzan eta Carlos de Laborde-Noguez jaunaren laguntzarekin, Lapurdiko familia zaharrenetako baten etxearen deskubritzea proposatzen dizuegu: Haitze gaztelua.

*Hartzaro festibalaren egitarauaren barruan.

Irakurri gehiago

Kukai: Txalaparta (entsegu orokorra)

Noiz

2024/02/02 19:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Jon Mayak eta Jesús Rubio Gamok sortutako obra koreografikoaren entsegu orokorra ikusteko aukera izango dugu otsailaren 3an, Victoria Eugenia Antzokian, estreinatu aurretik.

Txalaparta jotzen duten horiek emandako kolpeek sortzen dute haren soinua, baina jotzeari utzi eta gero, inor ere ez da gertatutako soinuaren jabe: ezin da heldu, haren izaerak desafio egiten dio finkotasunaren ideiari, lantzen duen horren arima eraldatzen duen askapen bihurtzen da kolpea. Nor bere gorputza sakonago entzun eta hautematen da: hegaldi bihurtzen. Ekintzaren potentziak ugaritu egiten dira, eta agerian uzten dute gu geu garen materia-nahaspila askotariko hori.

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri izango dira Victoria Eugenia Antzokiko webgunean eta leihatilan urtarrilaren 26tik aurrera edukiera bete arte. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.

Irakurri gehiago

Zortzikoa

Noiz

2024/02/02 19:30

Non

Olazti

Otsailaren 1etik 5era, ostegunetik astelehenera, izanen dituzte kinto olaztiarrek ospakizunak. Oltsailaren 2an, 19:30an, zortzikoa dantzatuko dute.

Irakurri gehiago

Ertza: Moor Krad

Noiz

2024/02/02 20:00

Non

Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

MOOR KRADek argitara atera nahi du guk guztiok dugun alderdi ezkutua. Guk geuk bizitzan zehar erreprimitu egiten ditugu ezaugarri horiek, askotariko arrazoiak tarteko, eta gure nortasunaren gela ilunean gordetzen ditugu, gureak ez direlakoan. Basamortu horretan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta alderdi horrek pertsona gisa osatzen dituela. Hori dela eta, ez dituzte kontraesanak ezkutatzen, eta diren modukoak agertzen dira.

MOOR KRADen ez dago gezurrik, ez moral bikoitzik, ez bizitza paralelorik. Hemen, den guztia argitara ateratzen da. Aratz jaiotzen gara, baina, besteei atsegin egin eta onartuak izan nahian, haurtzaroaren eta gaztaroaren zati handi bat ematen dugu zaku batean gure zer ezaugarri gordeko ditugun erabakitzen; eta gainerako denbora zaku hori husten ematen dugu…

Ikuskizunaren hizkuntza nagusia dantza garaikidea da, teknika berriekin bat eginda: krump, tutting, dantza urbanoa eta abar. Musikari dagokionez, musikagile barrokoen abestiak erabiltzen dira, John Dowlandenak eta Henry Purcellenak, adibidez, Iñar Sastre eta Marc Kanou musikariek elektronikaren bidez eguneratuta, eta Iosu Yereguik zuzenean abestuta.

Irakurri gehiago