Agenda

Maskaradak 2024

Noiz

2024/02/17 09:00

Non

Gamere-Zihiga

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.

Maskaradak 2024 Egutegia

  • Urtarrilak 21, igandea: Pagola
  • Urtarrilak 27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
  • Otsailak 11, igandea: Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Otsailak 24, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 2, larunbata: Donaixti
  • Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 17, igandea: Idauze
  • Martxoak 23, larunbata: Aloze
  • Martxoak 31, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
  • Apirilak 27, larunbata: Pagola

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Carrascoliendas

Noiz

2024/02/17 10:00

Non

Trapagaran

Carrascoliendas deitzen da Trapagarango inauteria. Basetxe gaztetxea eta Danetarako Danok dantza taldeak sortutako ekimena da, lehengo ohitura zaharreko funtsari helduz, herritarrei dantza eta kantuz inauteria bizitzeko aukera herrikoi bat emateko nahiagatik sortua. Goizean auzoz auzo arituko dira eta arratsaldean herrian emango dute buelta. 

Irakurri gehiago

Carrascoliendas

Noiz

2024/02/17 10:00

Non

Trapagaran

Carrascoliendas deitzen da Trapagarango inauteria. Basetxe gaztetxea eta Danetarako Danok dantza taldeak sortutako ekimena da, lehengo ohitura zaharreko funtsari helduz, herritarrei dantza eta kantuz inauteria bizitzeko aukera herrikoi bat emateko nahiagatik sortua. Goizean auzoz auzo arituko dira eta arratsaldean herrian emango dute buelta. 

Irakurri gehiago

Mintzaldia: Xiberoko dantza modernoa

Noiz

2024/02/17 10:00

Non

Barkoxe

Idazle, folklorista, ethnologo, edota kurioso, ainitz dira, XIX. mendea hasi zenetik, Xiberoako Maskaradak, ikertu eta
kontatu dituztenak. Denak, bere jatorri urrunetaz konziente izanki, pestaren alde ezohikoa azpimaratzen dute. Horrez gain,
denek goraipatzen dute XIX. mendearen erditik aurrera, dantza teknika berezi bat, zaila eta disdiratsua, bere terminologia
zehatzarekin, Frantzia eta europako toki gutxitan baizik aurkitzen ez dena. Orain ezaguna den influentzia militarraz gain,
Xiberoako oihuturek ezagutu dituzten aldaketen bilduma eginez, lehengo dantza moldeen ulrtzen saiatuz, goazen
Xiberoako dantza modernoa moldatu zuten Dantzari, musikari edo dantza maisuen urratsei segitzera.

Irakurri gehiago

Kalez-kaleko eskea eta dantzak

Noiz

2024/02/17 11:00

Non

San Fuentes

Inaute larunbatean Gallartan eta ondoko larunbatean San Fuentes-en ateratzen dute Meatzaldeko Harrigorria dantza taldeak antolatzen duen landa izaera daukan inauteria. 

Larunbat goizean, 11:00etan kale-eskea egingo dute herriko baserri, etxe ta kaleetatik. Ondoren elkarrekin bazkaldu eta arratsaldeko 18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira egingo dute mozorro ta aratustetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

Gallarta eta San Fuentes: Aratusteak 2014 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Anarru Eguna Bakion

Noiz

2024/02/17 17:00

Non

Bakioko frontoitik hasita

Larunbatean, otsailaren 17an, Anarru eguna ospatuko da Bakion.

Arratsaldeko 17:00tan, frontoialdetik hasita, moila puntaraino izango da kalez-kalekoa.

Geldiuneak egingo dira zahagi-dantza eta anarruen zortzikoa dantzatzeko, Tabernaldeko frontoian bertan, udaletxeko plazan eta Arezabaleko plazan. Azken honetan emango zaio amaiera, Joseosturen erretzearekin. 

Irakurri gehiago

Elirale: Mamuka

Noiz

2024/02/17 17:00

Non

Senpere, Larreko kulturgune

Bere sorkuntza berrian, Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da. Bere biztanleak senari jarraitzen diote, lurraren kolore, usain eta baita urtaro-aldaketa nekaezinen ondorioei esker ere. Batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza, dantzari bikoteak ekibokoa, irrealtasuna taularatzen du, Vivaldi-ren Lau urtaroekin lotuta. Zentzumenak desbideratu egiten dira, natura beste ikuspegi batetik hautemateko.

  • Zuzendaritza artistikoa & Koreografia: Pantxika Telleria
  • Interpreteak: Joana Millet Arias, Jon Vernier Bareigts
  • Musika sorkuntza: La ZIC des ARTS
  • Argiztapena: Javi Ulla
  • Eszenografia & Osagarriak: Annie Onchalo
  • Jantziak: Dorothée Laurent
  • Burukoak: Christophe Pavia

Irakurri gehiago

Porreteroa

Noiz

2024/02/17 19:30

Non

Saratsu

Saratsun, Añanako Kuadrillako herri honetan inauterietatan Porretero izeneko pertsonaia azaltzen da. Lastozko panpina besterik ez da eta herrian barrena ibiltzen dute gurdian jarrita etxez etxe eskean joateko.

Oiloak lapurtu eta bestelako gaiztokeriak egiten dituenez, epaitu ondoren garbitokiko teilatura botako dute. Aro berri garbi hasteko, erre egiten dute.

Irakurri gehiago

Daniel Abreu: Dalet (da)

Noiz

2024/02/17 20:00

Non

Barakaldo., Barakaldo Antzokia

Dalet alfabeto hebrearraren laugarren letra da. Lau zenbakia ere adierazten du eta atea esan nahi du. Zentzu sinbolikoan, leku batetik beste batera igarotzea aipatzen du, egungo egoerarekin alderatuta ona, txarra, hobea edo okerragoa den zerbaitera eraman gaitzakeena. Ondorioz, aldaketa sinbolizatzen du. Baina, hemendik aurrera, Daniel Abreu tinerfestar sortzailearen koreografia berria ere bada Dalet, bizitzaren etapetako antzekotasun batekin parekatzen duena, jaiotzetik hazkundera, nerabezarora, helduarora, senektuera, heriotzara... igarotzen diren etapa horiekin. «Daleten presentziak, ziurtatzen du, tokiz, munduz aldatzera gonbidatzen gaitu».

Irakurri gehiago

Eva Guerrero: Tierra de nadie

Noiz

2024/02/17 20:00

Non

Amurrio, Amurrio Antzokia

Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.

Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.

Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.

  • Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
  • Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
  • Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
  • Soinu-giroak: Nerea Alberdi
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
  • Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

Irakurri gehiago