Agenda

Talai-dantza

Noiz

2024/02/10 08:00

Non

Amezketa

Inauterietako larunbat eta igandean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak eskean. 2016an hasi ziren larunbat eta igandez ateratzen, ordura arte inaute igande eta astelehenez ateratzen baitziren makil-dantza dantzatu eta puskak biltzera. Bedaio eta Amezketako baserrietatik egiten dute etxez-etxekoa. 

Amezketa: Talai- dantza-2014 [Bideoa] 

Irakurri gehiago

Talai-dantza

Noiz

2024/02/10 08:00

Non

Amezketa

Inauterietako larunbat eta igandean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak eskean. 2016an hasi ziren larunbat eta igandez ateratzen, ordura arte inaute igande eta astelehenez ateratzen baitziren makil-dantza dantzatu eta puskak biltzera. Bedaio eta Amezketako baserrietatik egiten dute etxez-etxekoa. 

Amezketa: Talai- dantza-2014 [Bideoa] 

Irakurri gehiago

Puska biltzea

Noiz

2024/02/10 09:00

Non

Irun

Inaute larunbat eta igandean ateratzen dira puska biltzean Irunen. Hainbat dantza taldek Irungo txoko desberdinak bisitatuko dituzte dantzan.

Inaute larunbata:

  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Eraiki Dantza Taldea. Eraiki Dantza Taldeak, Bidasoa eta Behobiako baserrietatik puska biltzea antzolatzen du inaute larunbatean. Eraikiko dantzariak goizeko 9:00etan elkartuko dira San Martzial mendian eta egun osoan zehar egongo dira baserriz baserri. Zinkoenea baserrian bazkaltzen eta ondoren ere jarraitzen dute eskean Behobia inguruko etxeak bisitatzen. Amaitzean, elkarrekin afaltzen dute jasotako arraultze eta txorizoekin. Behobia: Puska biltzea 2011 [Bideoa]

 

  • 9:30: Baserri giroko inauteria: Ibarla Meaka Dantza Taldea. Irungo Meaka dantza taldeko kideek puska-biltzea egiten dute inauterietan. Inaute larunbat eta igande goizean Irungo Meaka auzoan baserriz baserri aritzen dira gazteak eta helduak, eta larunbat arratsaldean aldiz, Hondarribian, Jaizkibel azpian egiten dute kuestazioa. Hondarribia: inauteriak 2017 puska-biltzea [Bideoa]

  • 10:00: Baserri giroko inauteria: Txorimaloak Soinu Taldea

Inaute igandea:  

  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Egoipar Meaka Dantza Taldea
  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Meakako Adixkideak Dantza Taldea
  • 9:00: Baserri giroko inauteria: Kemen Dantza Taldea. Kemen dantza taldeko kideek puska biltzea egin ohi dute inaute igandean. Olaberria auzoko baserri eta etxeak bisitatuko dituzte Kemen Dantza Taldeko kideek, bertako atariak garbituz, etxekoentzat erromeriak antolatuz dota puskak bilduz. Gainera, arin-arin zein fandangoak dantzatuko dituzte, baserritarren gozamenerako.

Irakurri gehiago

Kaskarotak 2024

Noiz

2024/02/10 10:00

Non

Beskoitze

Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan hartza ere agertu izan da.

Kaskarotak 2024

Urtarrilak 6 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)

Urtarrilak 7 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu)

Urtarrilak 13 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)

Urtarrilak 14 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)

Urtarrilak 20 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)

Urtarrilak 21 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)

Urtarrilak 27 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)

Urtarrilak 28 igandea

  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)

Otsailak 3 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Harriaga, Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)

Otsailak 4 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Otsailak 10 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.

Otsailak 11 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak. Uztaritze
  • Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak.
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.

Otsailak 18 igandea

  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 24 larunbata

  • Biriatuko kaskarotak.

Irakurri gehiago

Sorgin-dantza

Noiz

2024/02/10 10:00

Non

Antzuola

Inauterietako igandean, sorgin-dantza egiten duten Antzuolan kalez kale Hartza, domadorea eta tximinoarekin. Goizeko 10etan irteten dira kalez kale dantzan eta eguerdian, 12:30 inguruan plazan elkartu eta berriro egiten dute dantzan.

Antzuolan mende hasieran Sorgin Dantza dantzatzen zen, eta bertan beste bi moldaketatan azaltzen ez diren pertsonaiak agertzen ziren. Espainiako Gerrate Zibilaren ondoren dantza ahazmenean gelditu zen. 1990. urtean Oinarin herriko dantza taldeak berreskuratu zuen.

 

Irakurri gehiago

Hartzaren eguna

Noiz

2024/02/10 10:00

Non

Donibane Lohizune

Hartzaren etorrera irudikatzen da Donibane Lohizunen. Goizean 10:00etan merkatuan hasi eta karriketan zehar dantzatuko dute hainbat geldialdi eginez. Arratsaldean aldiz, 15:00etan hasiko da festa.

Hiruburuak aterako dira "zibulohia" buruzagiarekin goizean eta arratsaldean haurrak eta helduak bestarat gehituko dira. Hartzaz gain, Begiraleak dantza taldeko dantzariak eta musikariak elkartuko dira.

 

Irakurri gehiago

Azeri-dantza

Noiz

2024/02/10 10:00

Non

Hernani

Inaute larunbatean, gazte talde bat Hernaniko plazan biltzen da, soka bat daramate esku batean eta puxika bat bestean. Txistulari taldea, ondo mozorrotuta, haien zain dago. Halako batean, haur eta gazte talde bat inguratu, eta indar osoarekin zigor gogorra eskaintzen diete, puxikarekin gorputz enborra, besoak eta hankak kolpatuz. Itxidura desegin eta beste norabide batean korrika ateratzen dira, taberna batean sartuz. Tarte batean desagertzen dira eta halako batean beste denda batean agertzen dira, gazteak berriz ere inguratuz eta berriz ere kolpatuz. Bi orduz, kaleetan gora eta bera dabiltza, kale, zeharkale, pasabide, denda eta tabernetan. Eszenan agertzen diren bakoitzean, txistulariek doinuaren abiadura areagotzen dute. Bitartean, buruan azeri larrua daraman gazte bat gora eta behera dabil kaleetan, ume eta gazteak puxikarekin jotzen, eta tarteka dantza eginez. Behin plazara iritsita, ekitaldia bukatzeko, puxiken gainean jauzi egin eta hautsi egiten dituzte.

Irakurri gehiago

Mintzaldia: Dantzaren irakaskuntza militarra

Noiz

2024/02/10 10:00

Non

Barkoxe

1789ko iraultzaren ostean, Frantziako armadak, hainbat diziplina sartu zituen estrategia militarrean. Horietariko bat dantza, infanteriako erregimenduetan irakatsia izan zen orduan, eta XX.mendea hasi arte. Aldi berean, herrialde ezberdinek irakaskuntza horren influentzia ezagutu zuten, Xiberuak, besteak beste. Memoria kolektiboak ez baitu osoki oroitzapen hori atxiki, konferentzia honek, mende batez emana izan den dantzaren irakaskutza militarraren barne murgiltzea proposatzen dizue, Xiberoako Dantzek eta Maskaradek XIX. mende bukaeran jasandako aldaketa sakonak ulertzeko gakoak emanez. Baina gerokoak, geroko...

Irakurri gehiago

Hartzaren eguna

Noiz

2024/02/10 10:00

Non

Donibane Lohizune

Hartzaren etorrera irudikatzen da Donibane Lohizunen. Goizean 10:00etan merkatuan hasi eta karriketan zehar dantzatuko dute hainbat geldialdi eginez. Arratsaldean aldiz, 15:00etan hasiko da festa.

Hiruburuak aterako dira "zibulohia" buruzagiarekin goizean eta arratsaldean haurrak eta helduak bestarat gehituko dira. Hartzaz gain, Begiraleak dantza taldeko dantzariak eta musikariak elkartuko dira.

 

Irakurri gehiago

2024ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

Noiz

2024/02/10 10:30

Non

Beasain

Inaute larunbatean, urteroko Beasaingo Inauteri herrikoiak ospatuko dira, herriko Ostadar Dantza Taldeak antolatuta. Urtero bezala, Euskal Herri mailan ikus daitezkeen Inauterietako dantza ezberdinak eskainiko ditugu.

Urtero legez, ekimenaren helburua Beasaingo herria Inauterietako dantzaz, kolorez eta musikaz janztea izango da.

 

Eguneko egitaraua:

  • 10:30 - Dantza desfilearen irteera Ostadar Dantza Taldearen lokaletik (Oriamendi 10, Beasain)
  • 13:30 - Dantza desfilearen amaiera, Bideluze plazan
  • 19:00 - Elizagoien ahizpen erromeria Loinazko San Martin plaza azpian

 

Anima zaitezte gurekin batera Beasaingo kaleak Inauterietako musika, kolore eta dantzaz janztera!

 

Irakurri gehiago

Baigurako libertimendua

Noiz

2024/02/10 10:30

Non

Irisarri

Goizeko 10:30ean kabalkada hasiko da: zapurrak buruan, makilaria, bolantak, andere xuriak, zirtzilak, bertsolariak eta musikariak. Ondoren plazan dantzak, bertsoak, antzezpenak…

Irakurri gehiago

Oñatiko inauteria

Noiz

2024/02/10 11:00

Non

Oñati

Oñatz dantza taldeak, herriko musikariek eta inauterietako lantaldeak antolatzen dute Oñatiko Inauteria inaute larunbatean. Goizeko 11:30ean kalejiran abiatuko dira dantzan eta egun osoan zehar arituko dira herriko kaleetan.  

Irakurri gehiago

Kalez-kaleko eskea eta dantzak

Noiz

2024/02/10 11:00

Non

Gallarta

Inaute larunbatean Gallartan eta ondoko larunbatean San Fuentes-en ateratzen dute Meatzaldeko Harrigorria dantza taldeak antolatzen duen landa izaera daukan inauteria. 

Larunbat goizean, 11:00etan kale-eskea egingo dute herriko baserri, etxe ta kaleetatik. Ondoren elkarrekin bazkaldu eta arratsaldeko 18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira egingo dute mozorro ta aratustetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

Gallarta eta San Fuentes: Aratusteak 2014 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Surrandiak

Noiz

2024/02/10 12:30

Non

Durango

Surrandiak kalejiran irtengo dira Durangoko merkatu plazatik. Eguerdiko 12:30ean Surrandi goiztiarrak trikitilariekin eta arratsaldean 17:30ean surrandiak eta hartza Jaizaekeko txistulari eta Tabira musika bandarekin.

Irakurri gehiago

Kaskaboboak eta Maskaritak

Noiz

2024/02/10 13:00

Non

Agoitz

Inaute larunbatean eta hausterre-egun bezperan ateratzen dira Kaskaboboak eta Maskaritak. Gazteak mozorrotuta ateratzen dira eta puska biltzea egiten duten herrian zehar larunbatean. Etxerik etxe arrautza eta txistor biltzean aritzen dira, eta ondoren horrekin afaria prestatzen dute.

Asteartean aldiz, inauteriari emango diote amaiera kalejira batekin berriro ere Kaskaboboak eta Maskaritak. 

Irakurri gehiago

Mantagunak

Noiz

2024/02/10 16:30

Non

Urdiain

Arpilerazko mantak edo zakuak soinean, aurpegia estalia, ikusteko bi zulorekin. Horrela jantzitako pertsonaiak topatuko dituzue Urdiainen larunbat inauteriz 16:30etik aurrera Urdiaingo kaleetan. Hori bai, argi ibili beharko da jendea, ihote-pertsonaiek eskuan zigorra dutelako eta jendea berotzeko prest daudelako. Haiek zirikatu nahi dituenak honako errepika esatea besterik ez du: Mantaguna, guna, guna, guna, zakuan kunkuna.

Irakurri gehiago

Zarramuskeroak

Noiz

2024/02/10 17:00

Non

Cintruenigo

Zarramuskeroak dira Cintruenigoko inauterietako pertsonaiak. Ostiral gauez, Kultur Etxeko balkoitik pregoia irakurrita, inauteriak hasten dira. Baina Zarramuskeroak larunbat eta igande arratsaldean ateratzen dira kalera.

Ordubeteko tartean, zarramuskeroak izaten dira kaleetako jaun eta jabe. Talko-hautsak, kolonia eta beste produktu batzuk hartuta, aurpegia agerian duten gazte-koadrilen atzetik ibiltzen dira, eta horietako asko ez ezagutzeko moduan uzten dituzte. Antzinako jatorria duten herri-pertsonaia horiek parrokiako elizako kanpaien joaldi bereziarekin batera hasi eta amaitu ohi dute irteera.

Irakurri gehiago

Zortzi, artista berrien dantza jaialdia

Noiz

2024/02/10 17:00

Non

Getxo, Utopian

"Zortzi" dantza- eta mugimendu-jaialdia da, eta 8 sortzaile eta interprete berrik 8 pieza edo ikerketa-lan aurkeztuko dituzte, "bakarrik" formatuan, 8 minutuko iraupenarekin.

"Zortzi" programaren helburu nagusia, denboran zehar jaialdiaren edizioetatik igaroko diren interprete eta sortzaile berriei espazio eszeniko bat proposatu eta erraztea da, beraiek sortutako pieza edo ikerketa-lan bat publiko baten aurrean partekatu eta erakutsi ahal izan dezaten, beren ibilbide profesionaletan ikusgarritasuna, aukerak eta erraztasunak eskaintzeko. 
  • Lehen pasea: 17:00 - 18:30
  • Nigarren pasea: 19:30 - 21:00

Irakurri gehiago

Kamarroak

Noiz

2024/02/10 18:00

Non

Bakaiku

Kamarroa da Bakaikuko (Nafarroa) inauterietako pertsonaia. Mozorro guztiak dira Kamarro, ez dauka janzkera zehatzik. Inaute larunbatean ateratzen dira Kamarroak Bakaikun. Herriko elkartean elkarrekin bazkaldu ondoren, mozorrotu eta etxez-etxe abiatzen dira goldea garraiatuz eta hautsak botaz. Zaparra deitzen zaio Kamarroek eskuan darabilten makil luzeari, eta herritarrak eta bereziki umeak beldurtzen aritzen dira herriko kaleetan.

Bakaiku: Kamarroak 2015 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Zamarroak, Neskak eta Mari Arroka

Noiz

2024/02/10 18:30

Non

Olazti

Larunbatean Olaztiko ihoteak ospatzen dira, 1992. urtean berreskuratu zena. Inauteriko pertsonaia tradizionalak, Zamar handia, Zamar txikiak, Neskak eta Mari Arroka herriko kaleetan zehar ibiltzen dira zalaparta sortzen fareekin (joareak).

Inauteriko elementurik ezagunenetariko bat Zamarro batzuek daramaten gurdia da. Gurdian lur bustia daramate eta umore onez botatzen diete segizioa ikustera mozorrotu gabe ateratzen direnei, Mari Arroka suzko igitaia daraman bitartean. Desfilea San Migel plazan amaitzen da, Olaztiko zortzikoa dantzatuz. Herriko gazteek bezperan egiten diote Mari Arrokari eta ihoteei ongietorria.

Irakurri gehiago

Jardinzayen konpartsa

Noiz

2024/02/10 19:00

Non

Donostia

Inauterietan bi aldiz ateratzen da Jardinzayen konpartsa, lehenik, inaute larunbat arratsaldean eta bigarrenez igande eguerdian. Eskolaren eskutik, Jardinzayen konpartsa tradizionala Donostiako kaleetan barrena ibiliko da. Aurten Jardinzayen Konpartsari ESKOLAren inauteri ezberdinetako jantziak gehituko zaizkio, denak nahastuta (1979-1998 urteetako jantziak). 

Irakurri gehiago