Agenda

GON3ALO + Anya Fedoronchuk: This autumn only shrapnel filled letters fell from the blue

Noiz

2024/12/12 19:00

Non

Donostia, Tabakalera

Dantza/Dokumentala.
60 minutu.
LABO GO Sortze-prozesuen erakusleihoa
informazio gehiago: www.labo.eus

Sarrerak 3€/5€

  • 18:45 Ateak irekitzea.
  • 19:00 Dantza + dokumentala.
  • 19:40 Solasaldia.

"Ziurgabetasunez tindatutako udazken batean, kartak zeru urdinetik erortzen dira, shrapnel eta ahots hautsiez beterik. Oihartzun horien erdian, irudi iheskorrak marmar batean agertzen dira, oharkabean nahita." Ukrainako gerran izandako esperientziak inspiratuta, mugimendua hizkuntza huts gisa erabiltzen du, erraietako emozioak adierazteko eta irudi kultural espezifikoak transmititzeko.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak, koreografia: GON3ALO, Anya Fedoronchuk.
  • Bideo zuzendaritza: Mariya Nesterenko.
  • Zuzendaritza kreatiboa: Sofiia Dovhopola.
  • Estilista: Sofiia Rohozhynska.
  • Argazkilaritza: Nataiia Kulyk.
  • Kamera: Dmytro Shovgelia.



Irakurri gehiago

Carlota Mantecón: Principiantes

Noiz

2024/12/12 19:00

Non

Bilbo, AZ Azkuna Zentroa

Principiantes 60 urtetik gorako emakumeekin gorputz kolektibo bat sortzeko nahiaren emaitza da. Gorputz bat, gorputz amateur eta ez-akademikoez aktibatua, zeinak baikaramatza gure buruari galdetzera zer-nolako balioa duen mugitzen ari den gorputz batek kolektibitate-ekintza batean. Gorputz bat, singulartasunaren autonomiaren eta pluraltasunaren ahalmenaren artean aktibatzen dena.¿¿

Emakumeek beren haragiak jausten ikusi dituzte betiereko gaztetasunaren irudia jaun eta jabe den gizarte batean. Praktika honek askatasunezko espazio bat irekitzen du adineko gorputzetik eta gorputzen artean. Prozesuaren amaieran, publikoaren begiradarekin bat egiten dugu; izan ere, praktikaren konplize bihurtzen da publikoa, kutxa eszenikoaren barruan emakumeekin biribilean jarrita, halako eran non kolektibitate-ekintzaren parte baita.

Fitxa artistikoa:

  • Kontzeptua, koreografoa, bideratzailea: Carlota Mantecón
  • Performerrak: 10 emakume lokal
  • Soinua: La bailarina, Alberto Iglesias / Made to Stray, Mount Kimbie
  • Banaketa: Peso producciones / Cristina Pérez Sosa

Irakurri gehiago

Sharon Fridman: Go Figure

Noiz

2024/12/12 19:30

Non

Gasteiz, Felix Petite

Bikote honek bi gorputz ezberdin aurkitzea ahalbidetzen du, bakoitza bere eguneroko mugimenduarekin oso modu ezberdinean bizi delarik.

Bi dantzarik, Tomer Navotek eta distonia egoera fisiko-neurologikoarekin bizi den Shmuel Dvir Cohenek, euren artean sortutako harremanari eutsiko diote, non indarra, tentsioak, mendekotasuna eta pisua erabakigarriak izango diren, eta aldi bakoitzean forma berriekin diseinatuko dute.

Aurkituko al dute bilatzen dutena: formaren eta emozioaren arteko oreka?

  • Zuzendaritza eta koreografia: Sharon Fridman.
  • Zuzendaritzako laguntzailea eta ekoizpena: Tamar Mayzlish.
  • Dantzariak: Shmuel Dvir Cohen, Tomer Navot.
  • Musika: Noam Helfer.
  • Argiztapenaren diseinua: Yaron Abulafia, Sharon Fridman.
  • Jantzien diseinua: Miki Avni.
  • Banaketa: Lola Ortiz de Lanzagorta (New Dance Management).

Irakurri gehiago