Agenda
Mutxikoak
2024/12/01 11:30
Donibane Lohizune, Merkatua
Begiraleak taldeak antolaturik, Donibane Lohizunen Mutxikoak hilabete bakoitzeko lehen igandean.
Aukeran: Amama
2024/12/01 18:30
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Akira Yoshira: Together to get there
2024/12/01 19:30
Lezo, Gezala Auditoriuma
DNA 2022 jaialdiaren barruan.
“Together to get there” obrak erakutsi nahi du gizakiak nolatan duen nor izateko beharra eta, era berean, taldean bizitzekoa. Gure bizitzaren zentzua arrunt desberdina litzateke deus egiterik ez bagenu inoren alde.
Horrela, lan honek adierazten du elkarrekin lan egin behar dela aurrera jotzeko, egoa baztertuz sinpleena –bizirik egotea (eta ez bizi izatearen ekintza)– funtsezkoa den egoeretan.
Momix: Alice
2024/12/01 19:30
Bilbo, Arriaga Antzokia
Ilusioa, akrobazia, magia eta fantasia ezin hobeto nahastuz, MOMIXek ikusleei hegan eginarazten die untxi-zuloan zehar, ALICE izeneko Moses Pendletonen sorkuntza berrian. Literatura unibertsaleko istorio ezagun, bitxi, entretenigarri eta magikoenetako baten moldaketa pertsonal eta guztiz askea da: Lewis Carrollek 1865ean argitaratutako Alizia herrialde miresgarrian istorioaren moldaketa.
Etengabeko eraldatze-prozesuan dagoen Alizia bat erakusten digu ALICEk, muga zehatzik ez duen gorputz bat, hazi, uzkurtu eta berriro hazten dena, magiaz eta efektu bisualez betetako dantza batean. MOMIXen birmoldaketa honetan, Pendletonen dantzariek gorputzak hedatzen dituzte, euskarrien, soken eta beste dantzari batzuen gorputzen laguntzarekin, irudi, ilusio, musika, tramankulu eta Phoebe Katzinek sortutako jantzi bikain eta liluragarriz osatutako sekulako erakustaldia lagun dutela. MOMIXen produkzio guztietan bezala, inoiz ez da jakiten zer gertatuko den. Publikoak, bidaia magiko, misteriotsu, dibertigarri eta xelebre batean murgilduz, hori guztia eta askoz gehiago ikusiko du.
- Zuzendari artistikoa: Moses Pendleton
- Jantzien diseinua: Phoebe Katzin
- Argiztapenaren diseinua: Michael Korsch
- Bideoaren diseinua: Woodrow F. Dick, III.
- Ballet-maisua: Victoria Mazzarelli
- Armiarma-txotxongiloen diseinua: Michael Curry
Adriana Bilbao: Amores-maitasunak
2024/12/01 19:30
Donostia, Gazteszena
Artista bilbotarraren, Beñat Achiary musikari esperimentala eta Raul Corredor gitarra-jolea batuko dira.
Maitasunak Joxean Artze, Itxaro Borda, García Lorca, San Juan de la Cruz, Teresa de Ávila edo Bernard Manciet poeta handien lanetan eta kultur tradizioan oinarritzen da. Maitasunaz eta eszenografia goxoz baliatuta dantzatutako testuak eta abestiak. Maitasun inozenteenetik pasionalenetara, obsesiboenetara eta espiritualenetara doan ibilbidea.