Agenda
Leire Amonarriz: HizkidantzA
2024/11/09 17:00
Tolosa, Leidor Aretoa
HizkidantzA hitzen, soinuen eta zizakaduren arteko dantza bat da, haurren irudizko unibertsora eramango gaituena. Jolas eszeniko gozagarri baten bidez, hiru antzezlek errealitatearen eta fantasiaren arteko zubiak eraitzen dituzte. Haien interakzioak aditzera ematen du hizkuntzak musika gisa funtzionatu dezan, lehendabizi soinua atera behar zaiola, dantzarazi behar dela. Horrela, musikak, dantzak eta poesiak, hizkuntzaren ahozkotasun garbia gure begiekin entzuten lagunduko digute.
“HizkidantzA” hitz-jokoan dantza (nagusiki hitzik gabeko hizkuntza) eta letrak (hizki) lotzen dira, hitzezko komunikazioaren oinarri direnak. Ikerketa eta sorkuntza koreografiko hau harreman horretatik abiatzen da, itxuraz urruna dena, baina, aldi berean, guztiz gizatiarra dena.
FITXA ARTISTIKOA
- Zuzendaritza eszenikoa: Leire Amonarriz
- Musika zuzendaritza: Elsa Sanchez
- Koreografia: Leire Amonarriz
- Interpreteak-sortzaileak: Alberto Almazán, Elsa Sánchez, Alicia Chprintzer, Nuria Alaña, Leire Amonarriz
- Argazkiak: Luiscar Cuevas
- Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ramón Lertxundi, Leire Amonarriz
- Kolaboratzaileak: La mínima, Espacio Abierto QM, Asociación Cultural Megaló
Hernaniko Erromeria
2024/11/09 18:00
Hernani
Oinkada muxiko taldearekin erromeria Hernanin. Antolatzailea: San Joan konpartsa
Eguraldi onarekin Plaza Berrian, bestela, Atsegindegin.
Bizkai elkartearen euskal erromeria
2024/11/09 18:00
Bilbo, Areatza
Areatzako plaza BILBO DANTZAN. BIZKAI elkartearen euskal erromeriak jende helduari aukera eskaintzen dio gure dantza tradizionalak dantzatu eta horiekin goza dezan.
Eva Guerrero: Tierra de nadie
2024/11/09 19:00
Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia
Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.
Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.
Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.
- Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
- Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
- Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
- Soinu-giroak: Nerea Alberdi
- Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
- Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
- Produkzioa: Jemima Cano
- Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
- Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
- Lankidetza: Arriaga Antzokia
Berriketan: Arima
2024/11/09 19:00
Azkoitia, Baztartxo
- Txalaparta: Mikel Aveiro, Aitor Korta
- Gitarra: Miguel Linares
- Ahotsak: Eider Elorza, Ángel López de Toro
- Perkusioa: Adrian Larrañaga
- Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras «La Pulga»
Cristina Gómez: Anhel
2024/11/09 19:00
Bilbo, La Fundicion
Anhel animalien esentzian, gorputzen gordintasunean eta desiraren edertasun basatian barneratzen da. Pasarte magiko eta baconiarra, eta aldi berean samurtasun eta maitasun ariketa delikatua. Gorputzaren inguruan eta honek fisikotasun harrigarriak eta surrealistak eta irudi kezkagarriak hartzeko, mantentzeko, bizitzeko eta sortzeko duen gaitasunaren inguruan.
- Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Cristina Gómez
- Dramaturgia eta zuzendaritza eszenikoa: Anna Estellés
- Koreografia eta interpretazioa: Cristina Gómez eta Paloma Calderón
- Musika eta soinu-nahasketa: Edu Comelles
- Argiztapenaren diseinua: Carlos Molina
- Produkzio-laguntzailea: Helena Gómez
- Teaser: Gema Iglesias
Zuriñe Benavente + Guillermo Weickert: El grito del elefante
2024/11/09 19:30
Gasteiz, Artium Museoa
El grito del elefante denbora errealean igarotzen den konposizio-pieza bat da, eta zenbait artista gonbidatuk parte hartzen dute haren sorkuntzan. Kasu honetan, Zuriñe Benavente eta Guillermo Weickert dantzarien jardunarekin bat egiten dute Ignacio Monterrubioren zuzeneko musikak eta Patxi Pascualen argiztapenak. El grito del elefantek alarma-egoeran jartzen du fokua, presente dugun unearen presentzian eta eszenan eta haren inguruan gertatzen den guztiarekiko konexioan.
Sinesmena eteten den eta edozer gauza gerta daitekeen une hori | Erabat inplikatuta zaude, begira-begira | Film bat bezalakoxea da, eta zure rola antzezten ari zara zeure begien aurrean | Istorioa denbora errealean garatzen da, eta zu zara pertsonaia nagusia | Eta, aldi berean, ez zara zu, zeure burua ikusten baituzu antzezten | Akzioa sinkronian dago ekintzaren testigantzarekin | Ez dago beste hautatze-konturik, hautatua zaren heinean | Zu zara ibilgailua | Opari bat da, eta olatu baten tankeran hartzen duzu | Ezin da bilatu, baimendu bakarrik | Ezin da hartu kontu handia bakarrik | Desio daiteke, baina zeure baldintzetan gertatzen bada | Prest egon zaitezke | Zure lana prestatzea da | Prest egotea | Prestu egotea | Epaiketarik gabe | Errurik gabe Mark Tompkins
Proiektua 2016ko ekainaren 18an estreinatu zen, Monstrenkan, Gasteizen. Proiektu honetan lankidetzan jardun duten artistak: Mark Tompkins, Katie Duck, Julyen Hamilton, Jeremy Wade, Florence Augendre, Guillermo Weickert eta Maria Scaroni.
- Dantza eta ahotsa: Zuriñe Benavent, Guillermo Weickert
- Musika: Ignacio Monterrubio
- Argiztapena: Patxi Pascual
Maria Pages: Paraiso de los negros
2024/11/09 19:30
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Paraíso de los negros lanak gizakiaren mugak arakatzen ditu. Zenbait aurpegiren itxura hartuta, nahiaren eskubiderako bidea lokaztu eta kutsatzen dute; aukeramenaren arnasa hartzen duten irudiak eta itxurak aztertzen ditu, betiere likidoak eta eskuraezinak; eta elkarrizketan dihardu hesiekin, nagusitzen baitira utopien lepoan gillotinaren antzera edo harresi geldiezinen gainean irudi, pentsamendu eta sentimendu modura bestea ikusgaitz bihurtzeko.
Bestea nahia hedatzeko eta ez etsai izateko. Hemen Lorcaren askatasun-printzipioa itsasgarriz blaitutako adartxoan harrapatutako txoria da.
- Zuzendaritza: María Pagés, El Arbi El Harti
- Koreografia, musika-zuzendaritza eta jantzien diseinua: María Pagés
- Dantzaria: Baile María Pagés
- Kantaria: Ana Ramón Sara Corea
- Gitarra: Rubén Levaniegos
- Txeloa: Sergio Menem
- Biolina: David Moñiz
- Perkusioa: Chema Uriarte
- Antzerkigintza: El Arbi El Harti
- Musika: Rubén Levaniegos, David Moñiz , Sergio Menem, María Pagés
- Eszenografia: María Pagés, El Arbi El Harti
Zuk Performing Arts: QTA
2024/11/09 19:30
Iruñea, Nafarroako Unibertitateko Museoa
Jorge Oteiza artistaren unibertsora bidaia, lengoaia koreografiko garaikide eta hiritarrean barrena.
Dantzak Jorge Oteizaren Quosque tandem! saiakeran inspiratutako eszenetara garamatza. Itsaso A. Canok bere obrari, filosofiari eta gogoetei buruzko kontzeptu desberdinak aukeratzen ditu artistaren unibertsora egindako bidaia bat, euskal konstruktibismoa eta 1963ko egilearen saiakera zizelkatzeko.
Estetika negatiboa, sormen-prozesua artearen bakardadean eta bere hutsunean eta Cromlech neolitikoari buruzko hausnarketak toki jainkotiar gisa bezalako kontzeptuak eszena garaikidera eramaten dira. A. Canoren proposamenak Oteizak saiakeran egin zuenaren antzeko irakurketa desordenatua proposatzen du, tatxoiak eta bazterrean idatzitako oharrak errepikatuz eta ikuslea eskuizkribuaren ikerketa kontzeptualean murgilduz.
- Zuzendaritza: Zuk. Performing Arts
- Sorrera: Miguel PG
- Antzezleak: Itsaso A Cano, Idoia Rodríguez, Amaia Martínez, Moisés Gordo eta Diego Garrido
- Argiztapena: Daniel Marín
- Eszenografia: Miguel PG & Mikel Álvarez
- Jantziak: Noemí Alló Sonido, Diego Leco
- Bertsoak: Ekhiñe Zapiain
- Pilotaria: Oihan Lerga
- Bideoa: Harria Producciones & Artgrid
- Ahotsa: Ainhoa Tabuyo eta Lide Arrieta
- Musika: Silberio de Ura (zuzenekoa) eta Guillermo Medín
- Postprodukzioa: Guillermo Medín
- Diseinu teknikoa: Miguel PG eta Diego Leco
- Laguntza teknikoa: Cromadrid
- Baliabide dokumentalak: Oteizaren Museoa
- Laguntzaileak: DNA Jaialdia, Oteizaren Museoa Fundazioa, Altsasuko Udala, Ribaforadako Udala, Zizur Nagusiko Udala, Ribera en Danza.
Zuk Performing Arts: QTA
2024/11/09 19:30
Iruñea, Nafarroako Unibertitateko Museoa
Jorge Oteiza artistaren unibertsora bidaia, lengoaia koreografiko garaikide eta hiritarrean barrena.
Dantzak Jorge Oteizaren Quosque tandem! saiakeran inspiratutako eszenetara garamatza. Itsaso A. Canok bere obrari, filosofiari eta gogoetei buruzko kontzeptu desberdinak aukeratzen ditu artistaren unibertsora egindako bidaia bat, euskal konstruktibismoa eta 1963ko egilearen saiakera zizelkatzeko.
Estetika negatiboa, sormen-prozesua artearen bakardadean eta bere hutsunean eta Cromlech neolitikoari buruzko hausnarketak toki jainkotiar gisa bezalako kontzeptuak eszena garaikidera eramaten dira. A. Canoren proposamenak Oteizak saiakeran egin zuenaren antzeko irakurketa desordenatua proposatzen du, tatxoiak eta bazterrean idatzitako oharrak errepikatuz eta ikuslea eskuizkribuaren ikerketa kontzeptualean murgilduz.
- Zuzendaritza: Zuk. Performing Arts
- Sorrera: Miguel PG
- Antzezleak: Itsaso A Cano, Idoia Rodríguez, Amaia Martínez, Moisés Gordo eta Diego Garrido
- Argiztapena: Daniel Marín
- Eszenografia: Miguel PG & Mikel Álvarez
- Jantziak: Noemí Alló Sonido, Diego Leco
- Bertsoak: Ekhiñe Zapiain
- Pilotaria: Oihan Lerga
- Bideoa: Harria Producciones & Artgrid
- Ahotsa: Ainhoa Tabuyo eta Lide Arrieta
- Musika: Silberio de Ura (zuzenekoa) eta Guillermo Medín
- Postprodukzioa: Guillermo Medín
- Diseinu teknikoa: Miguel PG eta Diego Leco
- Laguntza teknikoa: Cromadrid
- Baliabide dokumentalak: Oteizaren Museoa
- Laguntzaileak: DNA Jaialdia, Oteizaren Museoa Fundazioa, Altsasuko Udala, Ribaforadako Udala, Zizur Nagusiko Udala, Ribera en Danza.
Akira Yoshida: Together To Get There
2024/11/09 20:00
Burlata, Kultur Etxea
Bien arteko topaketa bat, besarkada bat, bestea sentitzea, hitzik gabeko komunikazioa, biren artean sortutako mundu batean murgilduta dagoen denboraren sentipena. Elkarrekiko euskarria. Denbora hori zabaldu eta gelditu egiten da, inoiz amaituko ez balitz bezala. Eraldaketa bat, aldaketa bat. Zatiak erortzen hasten dira, beste batzuk eusten. Une hori ahaztu egiten da eta desberdintasunak azaleratzen dira; kontrako poloak, hauskortasuna eta indarra, erortzea eta kontrolarekiko desira. Oreka eta ezegonkortasuna. Benetako giza izaera.
- Testuaren egilea: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
- Musikaren egilea: Dodi Beteille
- Koreografiaren egilea: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
- Ikuskizunaren iraupena: 53 minutos
- Musika: Grabatua
- Antzezle kopurua: 2
- Antzezleak: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
- Ikuskizunaren mota: Barne ikuskizuna
- Estreinaldi urtea: 2023