Agenda
Soka-dantza
2024/11/07 17:00
Amasa
Amasako San Martin jaietan soka-dantza dantzatzen dute herriko gazteek. Hona hemen eguneko egitaraua:
- 06.00 Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.
- 14.30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
- 17.00 Soka dantza eta aurreskua plazan.
- 21.00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.
Nicola Galli: Deserto tattile
2024/11/07 19:00
Bilbo, AZ Azkuna Zentroa
*2024ko Dantzaldia jaialdiaren egitarauaren barne.
Koreografoaren poetikak –eszena osatzen duten hizkuntzen eta elementuen arteko hierarkiarik ezean oinarritua– keinua, argia eta soinua uztartzen eta trinkotzen ditu erlazio organiko eta elkarreraginezko batean, artxibo figuratibo bat sortzeko, non deskribatzen baita basamortua espazio fisiko huts gisa, gorputzaren paisaia gisa eta barne-egoera existentzial gisa.
Munduko tokien amildegiak eta giza arimaren sakontasunak forma hartzen dute eszenatokian, irudi bidaiari opaku isilek zeharkatzen dutela eszena, gure begiradari gonbita eginez irudi ukigarri eta muskularrak ikustera eta ezin konta ahala perspektibatan galtzera, eguneroko bizitzaren kadentzia soinu-magma batean agertuz eta desagertuz, espazio-denboraren pertzepzioa galarazteraino.
- Kontzeptua, zuzendaritza eta koreografia: Nicola Galli
- Dantza: Nicola Galli, Giulio Petrucci
- Argia: Lucía Ferrero
- Dramaturgoa: Giulia Melandri
- Produkzioa: TIR Danza, Nebulosa
- Koprodukzioa: Oriente Occidente eta beste bazkide batzuk (zehazteke)
- Egonaldi artistikoak: TROIS C-L Centre Chorégraphique, Oriente Occidente, PIM Of
- Laguntzaileak: Network Grand Luxe, Orbita | Spellbound Centro Nazionale di Produzione della Danza
Dinamo Danza: Luz Negra
2024/11/07 19:30
Iruñea, Nafarroako Unibertitateko Museoa
*DNA 2024 jaialdiaren barruan
Argia da mundua ulertzeko informazio mezulari nagusia, eta, hala ere, unibertsoko erakunde enigmatikoenetako bat da. Giza begiaren bidez ikus daitekeen argi zerrenda gizakiak ezagutzen duen espektro osoaren zati txiki bat baino ez da. Argi beltza proposamen koreografiko bat da, ikusten ez dugun argia aipatzen duena, hau da, egon dagoen eta ikusgaiari zentzua ematen dion zati ikusezina. Zientziak eta arteak elkarri eskua ematen diote argiaren izaera fisikoan inspirazioa bilatzeko, eta eguneroko fenomenoen poetikarekin jolasteko, egunerokotasunagatik oharkabean pasatzen baitira