Agenda

Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Noiz

2024/10/02 19:00

Non

Donostia, San Telmo museoa

Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua liburua aurkeztuko du Donostian urriaren 2an. Lehendabizi, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetaren oinordetza horren ezaugarri nagusienak aurkeztuko ditu. Ondoren, Gipuzkoako hiriburuko dantzaeran zentratuko da; joan den mendean Donostian 1950eko hamarkadatik aurrera ezagutu den dantza-sistema aurreko horren testuinguruan nola kokatzen den azalduko digu, hainbat egikera modu praktikoan ere erakutsiz.

Dantzan Ikasik eta San Telmo museoak elkarlanean antolatutako hitzaldian honako galderei erantzuten saiatuko gara. Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek?

  • Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

 

Informazio gehiago: Hitzaldia: Donostiako dantzaeraren bilakaera

Irakurri gehiago