Agenda

Iurreta: Urrijena

Noiz

2024/10/12 09:15

Non

Iurreta

Bost urtetik behin eta urriko bigarren igandean ospatzen da Urrijena festa Iurretan. Herrian dantzari izan diren guztien festa, hainbat belaunalditako dantzariak elkarrekin dantzatzen dira plazan.

  • 9:15 Argazkia Iurretako plazan

  • 10:15 Kalejira aparkalekutik plazara herriari buelta emanez

  • 12:00 Dantzari-dantza eta gorulari dantzak. Jarraian omenaldiak 65 urtetik gorako dantzariei. Bukatzeko soka-dantza.

  • 15:00 Bazkaria. Askondoko karpan

  • 17:00 Kantaldi / dantzaldia Bada Giro taldearekin

Irakurri gehiago

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

Noiz

2024/10/12 11:00

Non

Iruñea, Burguen plaza

Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean.

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.

Irakurri gehiago

Tio Teronen semeak: Haurreskolari

Noiz

2024/10/12 13:00

Non

Durango, Ezkurdi plaza

Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"

Irakurri gehiago

Hernaniko Erromeria

Noiz

2024/10/12 18:00

Non

Hernani, Plaza Berri

Erromeria Hernanin: Oinkada muxiko-taldea. Antolatzailea: San Joan konpartsa

Plaza Berrin izango da. Eguraldi txarra egiten badu Atsegindegin.

 

Irakurri gehiago

Dantza Plaza

Noiz

2024/10/12 19:00

Non

Getxo, Eskoletako plaza (Areeta)

Erromeria Getxoko dantza taldeen eskutik: Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola.

 

Irakurri gehiago

Ereintza: Gu Agustina

Noiz

2024/10/12 19:00

Non

Gernika-Lumo, Euskal Herria Museoa

Bueltan da Gu, Agustina! ikuskizuna. Ereintza Dantza Taldeak larunbat honetan, urriak 12, emakumezko lehenengotariko raketista izan zen Agustina Otaola Errentiarraren bizipenak kontatuko ditu dantza eta betsoz osatutako ikuskizunean. Oraingo honetan, Ereintza Dantza Taldearekin batera Herri Arte Eskolako ikasleak ere izango dira Jon Maya koreografoaren piezak dantzatuko ditutzenak. Maddalen Arzallus bertsolariaren hitzak, berriz, Xenpelar Bertso Eskolako ikasleek kantatuko dituzte. Emanaldian Xabier Olaskoaga plazan izango da arratsaldeko 19:00etan. Euririk egingo balu, Agustina Otaola frontoira mugituko da.

Irakurri gehiago

Maria Zambrano: La palabra danzante

Noiz

2024/10/12 20:00

Non

Getxo, Utopian

Karlik Danza Teatro konpainiak omenaldia egin nahi dio María Zambrano espainiar filosofoari, bere heriotzaren 25. urteurrenean. Exilioan ia mende erdia egon eta gero, María Zambranoren figura aitortu zuen Espainiak eta 1981an Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzea Saria eman zioten. 1988an lehen emakumezkoa izan zen Miguel de Cervantes Literatura saria jasotzen.

Maria Zambranoren figurari omenaldia egiten zaio emakume, pentsalari eta sortzaile moduan hitz dantzariaren, irudiaren, metaforaren eta sinboloaren bitartez, pentsamendu poetikoa, logos femeninoaren larrialdia, funtsezko gizatiarren garapena, transkulturalitatea eta unibertsaltasunetik abiatuta.

  • Antzezleak: Lara Martorán eta Elena Rocha
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Cristina D. Silveira
  • Koreografiak: Cristina Pérez Bermejo, Elena Sánchez Nevado, Cristina D. Silveira
  • Zuzendaritza eta ikerketa laguntzailea: Pedro Luis López Bellot
  • Jatorrizko musika konposizioa: Álvaro Rodríguez Barroso
  • Eszenografia, jantziak eta diseinu grafikoa: Susana de Uña
  • Ikerketa eta bideo/argazki errealizazioa: Yorgos Karailias
  • Argiztapenaren diseinua eta zuzendaritza teknikoa: David Pérez Hernando
  • Abeslaria: Anna Picornell Hernández
  • Off ahotsak: María Zambrano, Elena Sánchez Nevado, Pedro Luis López Bellot
  • Eszenografiaren errealizazioa: Antonio Ollero, La Nave del Duende
  • Jantziak: Luisa Penco, Lali Moreno
  • Argiztapen teknikaria: Alfonso Rubio
  • Edizioa eta bideo-animazioa: Mara Núñez Berrocoso
  • Produkzio laguntzailea: María López Martín
  • Ekoizpena: David Pérez Hernando

Irakurri gehiago

Malandain Ballet Biarritz: Mosaïque

Noiz

2024/10/12 20:00

Non

Getxo, Muxikebarri

Bere aurreko lan batzuen laburpenak erabiliz, Thierry Malandain koreografoak denboran zeharreko bidaia batean eramango gaitu konposizio berri honekin. Garai, forma eta tonuen mosaiko bat Mozart, Saint-Saëns, Chopin eta Tchaikovskyren musikarekin topo egiten du. Malandainen dantzak, Ravelen Boleroaren intentsitate hipnotikoarekin batera, bere klimaxeraino gidatuko du ikuskizun hau.

Irakurri gehiago

Txingili’K: Maxka’roa

Noiz

2024/10/12 20:30

Non

Maule, Jai Alai

Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.

Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko.

Lurralde ezezagun baten ezagutzan Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz Iragana iraganean gera dadin
Lurra hil ez dadin
Airea mugi dadin
Alagera, libertatia, edertasuna

  • Dantzariak: Txingili’K taldea
  • Koreografoa, eszena zuzendaria: Eneko Gil
  • Koreografo laguntzailea: Catherine Arcanuthurry
  • Musika, konpositoreak: Jeremy Garat, Oihan Oliarj-Ines
  • Argiztapen diseinua: Ieltxu Ostolaza
  • Jantziak: Owantshoozi
  • Ekoizpena: Berritza Elkartea
  • Abesti sorkuntza: Jean-Louis, Pascale Aramburu Bidabe
  • Soinua: Ieltxu Ostolaza
  • Grafismoa: Margita Queheille, Blü Lankia

Irakurri gehiago