Agenda

Eva Guerrero: Tierra de nadie

Noiz

2024/10/11 19:00

Non

Eibar, Coliseo Antzokia

Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.

Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.

Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.

  • Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
  • Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
  • Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
  • Soinu-giroak: Nerea Alberdi
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
  • Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

Irakurri gehiago

Lucia Lakarra: Lost Letters

Noiz

2024/10/11 19:00

Non

Getxo, Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa

Historiako gerra guztietan, gudu-frontean eskuz idatzi eta etxean kezkaz beteta erantzundako gutunak ezinbesteko konexioa izan dira soldaduen eta haien familia eta gertukoen artean. Baina, zer gertatuko zatekeen gutun horietako bat galdu izan balitz? Frank Bracey Lehen Mundu Gerrako artillariak emazte Wini idatzitako gutun batean oinarrituta, Lost Lettersek irudikatzen du nola aldatuko zatekeen emakume horren patua senar maiteak bidalitako gutuna inoiz jaso izan ez balu. Egiazko istorio bat hartuta, Lost Lettersek ballet baterako gidoia eta jatorrizko argumentua sortu ditu.

Zenbait gerratan idatzitako maitasunezko gutunetan oinarrituta dago Lost Letters balleta, bai eta Smithsonian National Postal Museumek Gerra Handiaren mendeurrena dela eta antolatutako War Letters: Lost and Found erakusketan ere. Gainera, Lost Lettersen erabateko estreinaldia izango da Arriaga Antzokikoa, eta mugarri bat ezarriko du, Lucia Lacarra Ballet konpainiaren ibilbidearen hasiera izango baita.

Arriaga Antzokiarekin, Kursaal Eszenarekin eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiarekin koprodukzioan sortutako ikuskizuna da Lost Letters, eta Madrilgo Teatros del Canal du laguntzaile.

  • Kontzeptua eta eszenako zuzendaritza: Lucía Lacarra eta Matthew Golding
  • Koreografoa: Matthew Golding
  • Koreografoaren laguntzailea: Gianluca Battaglia
  • Artistak: Lucia Lacarra, Matthew Golding eta Lucía Lacarra Ballet
  • Musika: Serguéi Rachmaninov eta Max Richter
  • Jantziak: Lucía Lacarra eta Gianluca Battaglia
  • Filmaren zuzendaritza: Matthew Golding eta Ekain Albite
  • Laguntzailea: Teatros del Canal
  • Koproduktoreak: Arriaga Antzokia, Kursaal Eszena, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia
  • Kolaboratzailea: Teatros del Canal

Irakurri gehiago

Sharon Fridman: Go Figure

Noiz

2024/10/11 19:30

Non

Iruñea, Nafarroako Unibertitateko Museoa

Bikote honek bi gorputz ezberdin aurkitzea ahalbidetzen du, bakoitza bere eguneroko mugimenduarekin oso modu ezberdinean bizi delarik.

Bi dantzarik, Tomer Navotek eta distonia egoera fisiko-neurologikoarekin bizi den Shmuel Dvir Cohenek, euren artean sortutako harremanari eutsiko diote, non indarra, tentsioak, mendekotasuna eta pisua erabakigarriak izango diren, eta aldi bakoitzean forma berriekin diseinatuko dute.

Aurkituko al dute bilatzen dutena: formaren eta emozioaren arteko oreka?

  • Zuzendaritza eta koreografia: Sharon Fridman.
  • Zuzendaritzako laguntzailea eta ekoizpena: Tamar Mayzlish.
  • Dantzariak: Shmuel Dvir Cohen, Tomer Navot.
  • Musika: Noam Helfer.
  • Argiztapenaren diseinua: Yaron Abulafia, Sharon Fridman.
  • Jantzien diseinua: Miki Avni.
  • Banaketa: Lola Ortiz de Lanzagorta (New Dance Management).

Irakurri gehiago

Lasala: 10 urte

Noiz

2024/10/11 20:00

Non

Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

LASALAk, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe. LASALAren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.

Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira LASALA proiektu koreografikoaren uhinak.

Irakurri gehiago

Txingili’K: Maxka’roa

Noiz

2024/10/11 20:30

Non

Maule, Jai Alai

Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.

Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko.

Lurralde ezezagun baten ezagutzan Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz Iragana iraganean gera dadin
Lurra hil ez dadin
Airea mugi dadin
Alagera, libertatia, edertasuna

  • Dantzariak: Txingili’K taldea
  • Koreografoa, eszena zuzendaria: Eneko Gil
  • Koreografo laguntzailea: Catherine Arcanuthurry
  • Musika, konpositoreak: Jeremy Garat, Oihan Oliarj-Ines
  • Argiztapen diseinua: Ieltxu Ostolaza
  • Jantziak: Owantshoozi
  • Ekoizpena: Berritza Elkartea
  • Abesti sorkuntza: Jean-Louis, Pascale Aramburu Bidabe
  • Soinua: Ieltxu Ostolaza
  • Grafismoa: Margita Queheille, Blü Lankia

Irakurri gehiago