Agenda
Joaldunak Errege bezperan
2024/01/05 08:00
Ituren, Zubieta, Aurtitz
Errege bezperan, goizean goizetik, joaldun haurrak herrian zehar ariko dira egun osoan joareak dantzatzen. Iluntzean, joaldun nagusiek elkarrekin afalduko dute, eta amaitzean, goizeko ordu batak inguruan Zubietako joaldunak Aurtitzerako bidea hartuko dute. Bertan, Aurtitzeko joaldunekin elkartu eta Iturenera abiatuko dira behin bertara iritsi eta hiru taldeek batera, Zubietarako buelta egiteko. Gau guztian zehar arituko dita joareak dantzatzen.
Mutxikoak
2024/01/05 11:30
Donibane Lohizune, Lakuko auzoko pilota plaza
Begiraleak taldeak antolaturik, Donibane Lohizunen Mutxikoak hilabete bakoitzeko lehen igandean. Oriangoan, Mutxikoak Patxi eta Konpainiarekin.
Hitzaldi: Xiberoko maskarada
2024/01/05 20:00
Pagola, Auzteia ostatua
Thierry Truffaut, Jean Bordaxar, Jean-Michel eta Marcel Bedaxagarren eskutik hitzaldia "Xiberoko maskarada" izenburupean.