Agenda

Axerien puska biltzea

Noiz

2024/01/27 08:00

Non

Andoain

Axerien puska-biltzea egingo da Andoaingo baserrietan. Eskean eta dantzan arituko dira goiz osoan zehar eta Axeri dantzako hainbat joko dantzatzen eta inauterietako alaitasuna zabaltzen arituko dira.

Irakurri gehiago

Kaskarotak 2024

Noiz

2024/01/27 10:00

Non

Beskoitze, Uztaritze, Itsasu

Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan hartza ere agertu izan da.

Kaskarotak 2024

Urtarrilak 6 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)

Urtarrilak 7 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu)

Urtarrilak 13 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)

Urtarrilak 14 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)

Urtarrilak 20 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)

Urtarrilak 21 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)

Urtarrilak 27 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)

Urtarrilak 28 igandea

  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)

Otsailak 3 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Harriaga, Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)

Otsailak 4 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Otsailak 10 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.

Otsailak 11 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak. Uztaritze
  • Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak.
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.

Otsailak 18 igandea

  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 24 larunbata

  • Biriatuko kaskarotak.

Irakurri gehiago

Da.Te Danza: Natanam

Noiz

2024/01/27 10:30

Non

Iruñea, Iturramako Civivox

Bi saio: 10:30 eta 12:30

Natanam hitzak “dantza” esan nahi du sanskritoz. Pertsona bakoitzak bere argiarekin egiten du distira beste guztien artean. Bi lagun, bi kide, jolas-areto batean daude. Jakiten dute ura, sua, haizea eta lurra daudela antolatuta eta beren esanetara erabat. Jolas gela bat hondartza bat izan daiteke, basamortua izan daiteke, itsasoa izan daiteke… Eta, gainera, bakarrik gaudenean, mundu asko izan daitezke… Ezer ez da desagertzen, dena eraldatzen da, gatzarekin eta eskuekin marrazten dituzten trazuak bezala, eta hartatik dantza sortzen da.
Zuzendaritza eta koreografia: Omar Meza.

  • Dramaturgia: Lola Fernández de Sevilla.
  • Interpreteak: María José Casado, Raúl Durán.
  • Musika konposizioa: Jesús Fernández eta David Campodarve.
  • Argiztapen diseinua: Aitor Palomo Prieto.
  • Espazio eszenikoaren aholkularitza: Víctor Borrego. Jantziak: Laura León

Iraupena: 35’ koreografia + 10’ publikoaren txanda. 1-4 urte, heldu batek lagunduta (gehienez heldu bat umetxo bakoitzarekin). Jende guztiak bere sarrerarekin sartu behar du: hala helduek nola umetxoek.

Irakurri gehiago

Alabena: Flipluf

Noiz

2024/01/27 10:30

Non

Uztaritze, Ikastola

Dantza eta musika ikusgarria. 2 hilabete eta 6 urte artekoentzat, emanaldi hau publiko guziari irekia da. Iraupena: 30 min

  • Zuzendari artistikoa: Arantxa Lannes
  • Interpreteak: Maider Martineau – Arantxa Lannes

Irakurri gehiago

Muxikoak

Noiz

2024/01/27 12:00

Non

Pasai Donibane, Herriko plaza

Muxikoak Pasai Donibaneko Santiago plaza.

Irakurri gehiago

Gizakundea

Noiz

2024/01/27 17:00

Non

Arizkun - Erratzu

Erratzuko Kultur Elkarteak eta Jo ala Jok antolatuta ospatzen da Gizakundea Erratzun eta Arizkunen. Arratsaldeko 16:30ean Arizkunen merendua hartu eta mozorrotu ondotik, Erra­tzurat kalejiran joanen dira. Sagar dantzariak, txistulariak, Gallartako joaldunak, Jantzilo, Hartza eta mozorro segizio osoa Arizkundik abiatuko da Erratzuraino. Erratzun barna, etxez etxeko eskea egingo dute. Geldialdietan sagardantza eta mozorrodantzak eskainiko dituzte. Afaldu baino lehen Jantziloren epaiketa eta erretzea egingo dute, horrela erabakitzen bada.

Arizkun eta Erratzu: Gizakunde 2014 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Ertza: Moor Krad

Noiz

2024/01/27 19:00

Non

Berriz, Kultur Etxea

MOOR KRAD ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzal hori. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen ditugun gure alderdiez osaturiko itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunenean izkutatzen goazelarik.

Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Ez dute beldurrik, izan ere beldurra, aurretik ezarritako arauen kontra jokatzen dugunean soilik azaltzen bait da. MOOR KRAD-en ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, ez begiratu; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak.

Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

Irakurri gehiago

Ertza: Moor Krad

Noiz

2024/01/27 19:00

Non

Berriz, Kultur Etxea

MOOR KRAD ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzal hori. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen ditugun gure alderdiez osaturiko itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunenean izkutatzen goazelarik.

Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Ez dute beldurrik, izan ere beldurra, aurretik ezarritako arauen kontra jokatzen dugunean soilik azaltzen bait da. MOOR KRAD-en ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, ez begiratu; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak.

Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

Irakurri gehiago

Societat Doctor Alonso: Noche Cañón

Noiz

2024/01/27 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Umorismoak barrualdeak desegokitu eta egiak desmuntatzea besterik ez du helburu. (...) Ez da umorismoa zuzentzea edo irakastea proposatzen, dena alferrikakoa dela uste duen samintasun hori baitu. Ramón Gomez de la Serna. Umorismoaren larritasuna eta garrantzia.
Noche cañón saioan, Sofia Asenciok Beatriz Loborekin, Jorge Nietorekin eta Tomàs Aragayrekin lan egiten du bakarrizketa komikoaren generoan testua sortzeko berezko modua aurkitzeko.
Zuzenean jendearekin elkarreraginean aritzen den obra da, eta umorearen eta umore txarraren forma arketipikoen mugak mugitzen ditu, eta erritmoak, isiltasunak, paradoxak, zentzugabekeriak, gehiegizko jarduna eta fraseologia lantzen ditu.
  • Dramaturgia: Sofía Asencio, Tomàs Aragay
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Sofia Asencio
  • Zuzendaritza eszenikoa: Tomàs Aragay
  • Aldizkariaren diseinua: Beatriz Lobo
  • Eremu eszenikoa: Jorge Nieto
  • Jantziak: Jorge Dutor
  • Argiak: Celina Chavat
  • Ekoizpena: Imma Bobé
  • Komunikazioa eta banaketa: Tomàs Aragay

Irakurri gehiago

Mari Zaunka: Erreka ondoan, bi gezur

Noiz

2024/01/27 19:30

Non

Donostia, Gazteszena

Erreka ondoan, bi gezur dantza garaikidea oinarri duen obra eszenikoa da. Fikzioa eta gezurra kontzeptu gisa uztartzen dira, horretarako kondairen unibertsoan barneraturik.
Kondaira da sormen prozesuaren abiapuntu eta kokalekua. Literatur genero epiko hau, pertsonaia fantastikoak eta naturaz gaindikoak dituena, eta maiz ezaugarri historikoak dituena, da obraren oinarria. Kondaira propio bat sortzea da helburu, non fikziozko elementuez gain, gizarteko errealitate zuzenetik hartutako elementuak dauden, bertako egungo narratibak edo "egiak" kondairaren fantasiazko istorioarekin kutsatu eta transformaturik.

  • Egilea(k): Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Koreografoa(k): Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Antzezleak: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Ekoizpena: Mari Zaunka Kultur Elkartea

Irakurri gehiago