Agenda
Denis Martínez Roque: Cuerpo
2024/01/25 19:00
Donostia, Kutxa Kultur Kluba
*Labo Go43
Nire buruari galdetzen diot zer den atal ezberdinetan zatitutako gorputza. Burutik hasten naiz eta bere pisua, mugitzeko gaitasuna deskubritzen dut. Entzuten dut, barruko belarrian sartzen naiz, bertan behera gera naitekeela ohartzen naiz. Pixkanaka gorputzaren atalak, eskuak, besoak, sorbaldak bisitatzen ditut, enborrera iritsi arte, ezagutzen dut, Kuban ikasitako nire mugimenduaren zati bat da, arbasoekin eta beldurrarekin lotzen nau, beldurra dagoelako... babestu egiten naiz. Nire gihar guztiek eusten naute, askatzeko bide bat bilatzen dute, espazioak kontsolatu egiten ditu. Bidea ote dago? Hankek esaten dute nora goazen.
- Koreografia, interpretazioa: Denis Martínez Roque.
- Koreografia, laguntzailea: Oihana Varela.
- Argazkiak eta ikus-entzunezkoak: Gorka Etxeandia.
Elias Agirre: Flowerheads show
2024/01/25 19:30
Iruñea, Iturramako Civivox
*DanZ 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.
Hiru pertsonaia barrokok oreka gorabeheratsuko ekosistema bat sinbolizatzen dute. Izan ere, intsektuak, loreak, anfibioak, arrainak eta izaki sorta zabala biziberritzen dira haien mugimenduen zehaztasunen bidez, non errealitatea eta fantasia “gozamenen lorategi” berezi batean uztartzen diren. Dantza garaikideko lan bat da, ekosistemen iragankortasuna eta hauskortasuna darizkiola. Musika Ed is Deadek eta José Pablo Polok ondua da, lanaren amets-izaera nabarmentzeko eta soinu-giro elektronikoak sortzeko, baina naturarekin ere uztarturik.
- Zuzendaritza eta koreografia: Elías Aguirre.
- Interpreteak: David Candela, David Eusse, Elías Aguirre.
- Jatorrizko musika: Ed is Dead, Jose Pablo Polo.
- Argiak: Sergio G. Domínguez.
- Argazkia: Danilo Moroni & Juan Carlos Toledo