Agenda

Kaskarotak 2024

Noiz

2024/01/20 10:00

Non

Beskoitze

Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan hartza ere agertu izan da.

Kaskarotak 2024

Urtarrilak 6 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)

Urtarrilak 7 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu)

Urtarrilak 13 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)

Urtarrilak 14 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)

Urtarrilak 20 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)

Urtarrilak 21 igandea

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)

Urtarrilak 27 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)

Urtarrilak 28 igandea

  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)

Otsailak 3 larunbata

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Harriaga, Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)

Otsailak 4 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
  • Itsasuko kaskarotak - Ataize.

Otsailak 10 larunbata

  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.

Otsailak 11 igandea

  • Uztaritzeko kaskarotak. Uztaritze
  • Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak.
  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
  • Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.

Otsailak 18 igandea

  • Kanboko kaskarotak - Jeikadi.

Otsailak 24 larunbata

  • Biriatuko kaskarotak.

Irakurri gehiago

Malandain: Urtaroak

Noiz

2024/01/20 19:00

Non

Bilbo, Arriaga

Thierry Malandainek programa berean fusionatu ditu Vivaldiren Lau urtaroak, historiako obrarik ezagun eta interpretatuenetako bat, eta bere garaikide eta herrikide Giovanni Antonio Guidok konposatutako Lau urtaroak, ia ezezaguna. Bi konposizioak programa berean biltzea apustu arriskutsua da, garaikideak izan eta biek natura ospatzeaz gain, ez baitute antzik beste ezertan. Miarriztar koreografoaren sorkuntza hau, beraz, erronka zirraragarria da; izan ere, mimo handiz landu du, partitura baten osotasuna errespetatzeko eta idazkeran musikaltasuna aldarrikatzeko.

Thierry Malandainen Urtaroak obra koherentea da, bere azken balletetan hasitako bideari jarraitu baitio gizadiak izaki bizidunekin eta naturarekin dituen harremanen inguruan. Malandainek 80 koreografia baino gehiago sortu ditu, eta errepertorio koherentea sortzen jarraitzen du, balletari sakon lotua, lehentasuna emanez gorputz dantzariari, eta horren potentzia, birtuosismo, gizatasun eta sentsualtasunari. Zentzua eta estetika bilatzen ditu Madalainek, estilo intenporal eta soilaren bidez, eta ospe handia lortu du horrela nazioartean.

  • Koreografia: Thierry Malandain.
  • Jantziak: Jorge Gallardo.
  • Argiztapena: François Menou.
  • Jantzien diseinua: Véronique Murat eta Charlotte Margnoux.
  • Balletaren maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro eta Frederik Deberdt.
  • Balleta: 22 dantzari.

Irakurri gehiago

Alkate-dantza

Noiz

2024/01/20 19:00

Non

Lakuntza

Urtarrilaren 20an, San Saastianak ospatzen dituzte Lakuntzan eta data horrekin plazaratzen da alkate-dantza. Urtean bitan egiten dute herriko gazteek lehenik San Sebastian egunean eta bigarrengoz, Korpus egunean. 70. hamarkadan Deustoko Bihotz Alai dantza taldeak berreskuratu eta plazaratu zuen lehenengo aldiz Lakuntza bertan alkate-dantza eta talde bera izan zen segidan herriko gazteei irakatsi ziena.

Irakurri gehiago

Guillem Batlle i Vlad Ion: Shalott

Noiz

2024/01/20 20:00

Non

Zornotza, Zornotza Aretoa

Gauzen eta ideia abstraktuen izaera finituari buruzko dantza ikuskizuna, denboraren igarotzea bezala, dantzari bikote batekin, akrobaziekin eta umore-sen handiarekin

Esanahiz eta balioz betetako bere izaera finituaren onarpena bakarrik, denboraren igarotzea, giza harremanak, maitasuna edo oroitzapenak bezalako ideiak, Shalottek gogoeta egiten du saihestezinak diren gauza horiei guztiei buruz. . Ikusle guztientzako pieza, haurrei barre eragiteko eta, aldi berean, helduengan sentimenduak eta sentsazioak pizteko.

Vlad Ion zornotzarrak eta Guillem Batllek, dantza garaikideko dantzariek, umorea erabiltzen dute dantza publiko gehiagorengana zabaltzeko tresna gisa. Moviment i Creacio-ren Varium Espai-n eta Fre3 Bodies-en ikasi zuten biak.

Irakurri gehiago

Swing gaua

Noiz

2024/01/20 21:00

Non

Bilbo, Jazzon Aretoa

Swing dantza gaua Bilboko Swing Side elkartearekin elkarlanean. Swing Side elkartearen eskutik, Jazzon Aretoak swing dantzako hileroko ziklo honi berrekingo dio. Dantzari guztiei irekitako proposamen bat, musikaz eta dantzaz gozatu nahi duena, publikoari ere irekia. Swing Side elkarteak swing musika eta horri lotutako dantzak sustatzeko eta ikusarazteko topagune bat bilatzen du.

Irakurri gehiago