Agenda
Kaskarotak 2024
2024/01/14 10:00
Beskoitze
Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan hartza ere agertu izan da.
Kaskarotak 2024
Urtarrilak 6 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)
Urtarrilak 7 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu)
Urtarrilak 13 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)
Urtarrilak 14 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)
Urtarrilak 20 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)
Urtarrilak 21 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)
Urtarrilak 27 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)
Urtarrilak 28 igandea
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)
Otsailak 3 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Harriaga, Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)
Otsailak 4 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Otsailak 10 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.
Otsailak 11 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak. Uztaritze
- Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak.
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin.
Otsailak 18 igandea
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 24 larunbata
- Biriatuko kaskarotak.
Tailerra: Emociones con duende
2024/01/14 10:30
Donostia, El dunde de la Sole
Muxikoak
2024/01/14 12:00
Errenteria
Muxikoak Errenterian datorren igandean, azaroak 12. Hileko bigarren igandeetan ohikoa den bezala, muxikoak dantzatzeko aukera izango da Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan euria egingo balu) Beti Prest taldeak antolatuta.
Bailableak
2024/01/14 12:30
Elizondo
Elizondoko Gaiteroek antolatua, muxikoak, jotak eta larrain-dantzak dantzatzeko aukera izanen da ilbeltzaren 14an 12:30ean herriko plazan, eta Uharteko Gaiteroak ere bertan izanen dira. Euria eginez gero, Braulio Iriarte pilotalekura mugituko dute dantzaldia. Horrez gain, 10:00etan dianak izanen dira txistulariekin eta gaiteroekin.
Gazteen Aurresku Txapelketa: Ligaxkako 1. saioa
2024/01/14 16:30
Legazpi, Latxartegi
Urtarrilaren 13an, 16:30ean, Gazteen Aurresku Txapelketako ligaxkako 1. saioa izango da Legazpiko Latxartegi aretoan.
Beltxargen aintzira
2024/01/14 18:00
Iruñea, Baluarte
Erromantizismoz eta edertasunez gainezka, Zisneen aintzira dantza klasikoaren errepertorioko lanik ikusgarriena da. Ballet honek lortutako ospea Tchaikovskyren musika inspiratuari zor zaio, baina baita Marius Petiparen koreografia asmatzaile eta adierazkorrari ere, zeinak, giza gorputza zisne baten mugimenduekin lotuz, bere jenialtasuna, potentzial koreografikoa eta sormen artistikoa erakusten baititu. Poesia erromantiko hutseko gaia, ongia gaizkiaren gainetik gailentzen dena. Baluartek Eguberriei amaiera bikaina emango die dantza ikuskizun honekin.
- Musika: Pyotr Tchaikovsky
- Testua: Vladimir Begichev, Vasily Geltzer
- Koreografia: Marius Petipa, Lev Ivanov
- Eszenografia: Classic Stage
- Figurinak: J. Barska
Natxo Montero: Lugorria
2024/01/14 19:00
Bilbo, La Fundicion
Natxo Monteroren Lugorri / Barbecho lana sorkuntza-prozesuari buruzko gogoeta bat da. Horretarako hartu beharreko denboran oinarrituta, lugorrian jarri dira Natxo Montero eta Laia Cabrera, lana sortzerako orduan hartu behar diren erabaki guztiei denboraz erreparatu eta ideiak lantzeko. Inprobisazio eta arte garaikidearen inguruko autokritikari lekua utzita egin dute lan bi dantzariek.
- Zuzendaritza artistikoa: Natxo Montero.
- Zuzendari laguntzailea: Pako Revueltas.
- Sorkuntza eta interpretazioa: Laia Cabrera, Natxo Montero