Agenda
Córdoba Drone
2023/09/09 15:00
Biarritz, Kasinoa
Isaac Albénizen "Córdoba" konposizioa. Oroimenetik, nire haurtzaro eta nerabezarotik. Garai hartako desioak berreskuratzen eta orain nagoen ikuspuntutik begiratuta. Musikaren klasiko batekin eta espainiar dantza ohikoekin berriz aurkitzea, eta nire bilakaera artistikoa sortzen juan diren esperientzia eta ezinegonekin zeharkatzea. Beti izandako bihozkadara joz berriro aztertu eta berridatzi dut.
Interpreteak
- Dani Hernández, ideia, kontzeptua eta kreazioa
- Evil Kate & Vastarde, música (Isaac Albéniz-en “Córdoba”n oinarritua)
- Dani Hernández, jantziak
- Emilio Morales Un Mundo de Danza, jostunak
- Etanowski, argazkiak
- Maia Villot, oihalaren tratamendua fantasiarekin
- Isaak Erdoiza, Sara Cano, kanpoko begia eta segizioa
- Bobo Espazioa, Clau de Sol, eskertza
*2023ko Dantza Hirian jaialdiaren egitarauaren barruan.
Oinkari: Gazte
2023/09/09 18:30
Tolosa, Plaza berria
Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.
Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
- Koreografia: Eneko Gil.
- Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
- Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
- Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)
Bikote nagusientzako dantza txapelketa
2023/09/09 19:30
Bergara, San Martin plaza
Bikote nagusientzako 38. dantza txapelketa, Moises Azpiazuren oroimenez.
Kresala: Hitaz Orhoit
2023/09/09 20:00
Sopela
Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.
- Zuz. Artistikoa: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
- Argien diseinua: Inma Irazustabarrena
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Jone Murua, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Aimar Eceiza, Naia Lertxundi, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Manex Zabaleta, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Lorea Esnaola, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Maialen Agirregomezkorta, Enara Lardizabal
- Talde teknikoa: Eragin.Stac – Argiztapena eta soinuztapena
- Argizaiolak: Xabier Garate – Eskultura tailerra
- Argazkiak: Mikel Zubillaga
- Kudeaketa: Aimar Eceiza
- Komunikazioa: Claudia Erentxun
- Bitartekaritza: Josu Sagardia
Tio Teronen semeak: FreshCool
2023/09/09 21:00
Gizaburuaga
Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela.
FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.
Euskal dantza tradizionalean ibili diren Oarsoaldeko eta Donostiako dantzariak eta musikari gazteak dira, baina FreshCool ikuskizunean ez dute horrelakorik eskaintzen. Donostian Olatu Talka jaialdiaren barruan dantzatu zuten Konstituzio plazan, eta jendea harrituta utzi zuten euren ikuskizunarekin. Aurreskua dantzatu zuten, baina ez era tradizionalean.