Agenda

Erakusketa: "Goizaldi dantzari taldearen 75. urteurrena"

Noiz

2023/09/08 10:00

Non

Donostia, Okendo Kultur etxea (Gros)

Nekez uler daitezke egungo Gipuzkoako dantzak Goizaldiren izena aipatu gabe. 1948an sortu, 75 urte igaro ditu, belaunaldiz belaunaldi ikasitakoak transmititu eta zabaltzen. Haria eten ez dadin, gaur ere hala dirau. Hari luze horren lekukotasuna ikusteko parada ematen du.

Tokia: Okendo Kultur etxea (Gros)
Denbora: Irailaren 8tik urriaren 1a arte.
Ordutegia: Kultur Etxearen ordutegi bera
  • Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30
  • Larunbatak eta zubiak: 10:00 - 14:00 / 16:30 – 20:00 (larunbatetan eta zubietan areto zaharra itxita egongo da)
  • Igandeak eta jaiegunak: itxita

 

Irakurri gehiago

Muskildako Ama Birjinaren dantzak

Noiz

2023/09/08 12:00

Non

Otsagabia

Irailaren 8an, Muskildako Ama Birjinaren omenez ospatzen den festan eskaintzen dute Otsagabiako dantzariek beren urteko emanaldi nagusia. Goizean Muskildara igo eta bertan dantzatzen dute 12:00ak inguruan. Arratsaldean aldiz, herriko plazan eskainiko dituzte Muskildako Ama Birjinaren dantzak 18:00etan. 

Irakurri gehiago

Eltziegoko dantzak

Noiz

2023/09/08 12:30

Non

Eltziego

Eltziegoko dantzak eskainiko dituzte herriko dantzariek Ama Birjinaren egunean.

12:15ean, Plazako Ama Birjinaren prozesioa, Agintari, Musika Banda, Dantza Taldea eta Gaiteroekin.

12:30 Meza San Andres Elizan.

Ondoren, Plazako Ama Birjinaren prozesioa bere Baselizaraino, Agintari, Musika Banda, Dantza Taldea eta Gaiteroekin; atarian omenaldia eskainiko diote Zaindariari Dantza Taldeak eta Ziekoko Gaiteroek.

Irakurri gehiago

Ostiralak dantzan

Noiz

2023/09/08 18:00

Non

Donostia, Loiola Kultur Etxea

Helburua dantzatzea eta gozatzea da. Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.

 

Irakurri gehiago

Plaza-dantzak

Noiz

2023/09/08 19:00

Non

Zarautz, Musika plaza

Dantzaldia izango da maiatzak 8,ostirala, 19:00etan hasita, Zarauzko Musika Plazan.

Irakurri gehiago

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz

2023/09/08 19:30

Non

Gasteiz, Aihotz plaza

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.

Dantza Plaza 2023

  • Maiatza: 5, 12, 19, 26
  • Ekaina: 2 eta 16
  • Abuztua: 9
  • Iraila: 8 eta 15

 

Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina), 19:30ean (abuztua, iraila)

Lekua: Florida Parkean (Kioskoa). Ahiotz plaza (abuztuko saioa)

Informazio gehiago: Dantza Plazan 2023 Egitaraua

Irakurri gehiago

Jokin Irungarai: Dama

Noiz

2023/09/08 20:00

Non

Donibane Lohizune, Tanka gela

Dama Mundarrain mendian gertatu omen den leienda baten bidez, Ipar Euskal Herriko musika eta dantzak ikusterat emaiten, entzunarazten eta biziarazten dituen ikuskizun kondatu musikatu eta dantzatua da. Jokin Irungaraik 12 musikari eta 6 dantzari bildu ditu, mendi kaskoko ikuspundutik euskal musika eta dantzen aniztasuna goza dezagun.

Irakurri gehiago