Agenda
Galiziar eta euskal dantzak
2023/09/23 12:30
Markina-Xemein, Arkupe aurrean
Galiziako Brens (A Coruña) herriko dantza taldearen Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldearen emanaldia.
Dantza-soka
2023/09/23 13:00
Irura
Gazte festa ospatzen dute Iruran 16-26 urte inguruko neska-mutilak baserriz baserri ibili ohi dira eskean eta dantzan, eta eguerdian aurreskua dantzatzen dute plazan.
- 9:00 Gazte-festaren hasiera San Migel plazatik
- 13:00 Gazteen Dantza-soka San Migel plazan
Durangaldeko Ezpata-dantzari Eguna
2023/09/23 17:30
Abadiño-Zelaieta
Single + Todas las despedidas
2023/09/23 18:00
Hendaia, Gaztelu Zahar frontoia
- 18:00
ARNAU PEREZ (Katalunia): SINGLE (15 minutu).
- 18:15
ESUS BENZAL (Andaluzia): TODAS LAS DESPEDIDAS (15 minutu).
Proyecto Pilota: La bestia negra
2023/09/23 19:00
Bilbo, Harrobia Eskena
Ipar Eszena Bidea 2023ren barruan.
Histeria (grezierako “hystera” hitzetik, umetokia esan nahi duena) mediku guztiak beldurtzen zituen piztia beltz handitzat jotzen zuten.
Egun, La Salpêtrière Parisko beste ospitale bat gehiago da, baina XIX. mendearen amaieran 4.000 emakume hartu zituen tokia izan zen (eskaleak, adulteriogileak, umezurtzak, itsuak, prostitutak, bohemioak, lesbianak eta abar eta abar). Beren egunerokoaren errealitatearen eta ustez zuten gaixotasunaren, histeriaren, irudikapen handizkatuaren, gehiegizkoaren, nabarmenaren eta fotografiatuaren artean bizi ziren.
Ikuskizun hau haiei guztiei egindako omenaldia da, baina baita haiek ulertzeko eta, areago, maitatzeko saiakera ere. Jolaserako gune bat, non ez garena izatearen simulakroak eta behin eta berriro espero dena antzeztearenak beste emakume batzuei atea zabaltzeko aukera eman digun, gero etorri ziren eta gurekin dauden emakumeei.
“Oxala norbaitek, uneren batean, maitasun pitin batekin begiratu balie”. Borja Roces.
Proyecto Piloto
Proyecto Piloto dantza-konpainia 2007an sortu zen. Hasieratik bertatik, bere piezak egin ditu, beste batzuek eskatutakoak eta elkarlanak beste diziplina batzuetan, hala nola antzerkian, musikan, arte bisualetan, plastikoetan, performancean…
Sorkuntza-prozesuak abiatze-posizio ireki eta malgu batetik sortzen dira, eragin poetiko harkor batekin, zuzenean dantza eta dramaturgia esperimentalenetik etortzen dena.
Aukeran: Migratzaileak
2023/09/23 19:00
Durango, San Agustin Kutur Gunea
Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.
Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
- Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Gidoia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan
- Koreografia garaikideak: Iker Karrera
- Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
- Argiztapen-diseinua: Carlos Solano
- Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Anza, Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
- Ekoizpen Zuzendaria: Eli Alberdi
- Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
- Zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano
- Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak
Allur: Laia
2023/09/23 21:45
Bidani-Goiatz, Frontoian
Lanabesak lanerako erabili ohi ditugun tresnak dira. Ofizio bakoitzak berezko tresnak izan ohi ditu; Euskal Herrian sarritan eman izan diegu lan tresna horiei beste erabilpen bat, eta folklorearekin lotzen ditugu maiz.
Urteetan hainbat eta hainbat ofizio tradizional izan ditugu euskaldunok. Itsasoari lotuta, arrantzaleen mundutik nekazaritza giroko herrietara, oraindik ere bizirik dirauten ofizioak, eta galdu ditugunak: arrantzale, batelari, jostun, nekazari, abeltzain, arotz, forjari... norbera bere ofizioan, norbera bere lanabesa eskuan hartuta.
Horiek guztiak gogorarazi eta erakutsi nahi ditu Alurr Dantza Taldeak ikuskizun berrian. Emanaldiak joan den mendeko giroan oinarritutako eszena desberdinak aurkeztuko dizkigu, lanbideak eta tresnak oinarri hartuta.
- Zuzendaria: Nagore Zabala
- Dantzariak: Allur Dantza Taldeko 22 dantzari
- Koreografiak: Nagore Zabala, Aiert Beobide, Iñaki Agirre
- Irudiak: Maider Agirre
- Jantziak: Elixabete Nosellas, Ramón García
- Hitzak: Idoia Odriozola
- Espazioa: antzokian zein kalean egin daitekeen ikuskizuna da (gutxieneko dimentsioa kasu bietan: 8m x 10m)
- Iraupena: 50 minutu