Agenda
Córdoba Drone (Memoria 1) + Doppel - Leo + Vibra!
2023/09/22 13:55
Errenteria
2023ko Dantza Hirian jaialdiaren egitarauaren barruan.
- 19:00 Herriko plaza
DANIEL HERNADEZ (Euskadi): CÓRDOBA DRONE (MEMORIA 1) (15 minutu).
- 19:15 Herriko plaza
LOKKE-OLATZ DE ANDRES (Euskadi): DOPPEL - LEO (16 minutu).
- 19:45 Xabier Olaskoaga plaza
ARNAU PEREZ (Katalunia): VIBRA! (15 minutu).
ESTREINALDIA. Aterpean Programa 2023.
Ostiralak dantzan
2023/09/22 18:00
Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea
Oharra: Gonbidapenak irailaren 19tik aurrera banatuko dira Intxaurrondo Kultur Etxean (gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko).
Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.
Helburua dantzatzea eta gozatzea da.
AMAraun
2023/09/22 19:00
Zarautz, Modelo Aretoa
(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.
Fitxa
Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
La medida que nos ha de dividir + Meeting point
2023/09/22 19:00
Bilbo, Enkarnazio plaza (Atxuri)
Eszena Kalera 2023 kale-arteen zirkuituarenegitarauaren barruan.
La medida que nos ha de dividir
Dantza-bikote bat da. Desira moduan sortu zen, itxialdiaren epeletan, etorkizuna irudikatzeko erronkaren aurrean egin beharreko ariketa gisa. Zain daukagun bizitza planteatzean kezkatzen, asaldatzen, ilusionatzen gaituzten, desira, premia edo zalantza pizten diguten gauzei buruzko gogoeta da. Dena egiteke daukanaren intimitatean sortzen diren sentsazio eta galderen mapa bat.
Meeting point
Ohar gaitezen batzuetan bi pertsona bizitzaren labirintoetan gurutzatzen direla eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak).
Lasala: 10 urte
2023/09/22 20:00
Elorrio, Arriola Antzokia
LASALAk, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe. LASALAren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.
Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira LASALA proiektu koreografikoaren uhinak.
Ander Fernández: Ni neure gorputza izanez naiz
2023/09/22 20:00
Donostia, Tabakalera
Lehendabizi ulertu behar izan nuena izan zen, neure gorputza naizela, eta ez gorputz bat daukadala. Ni neure gorputza banaiz, eta nire gorputza neu banaiz, hortaz, honek nor naizen adierazten du, lehen jabetu gabe, eta orain geroz eta kontzienteago. Pertsonok geure gorputzak gara. ni neure gorputza izanez naiz.
Ander Fernandez (Bilbo, 1989), antzezgizona eta Gestalt terapian aditua. Mariemma erret dantza kontserbatorio profesionalean dantza garaikidea ikasi ostean Bilbora itzuli zen, hezkuntzaruntz bere arreta bideratuz, bai eta haurtzaroan indarkeria edota sexu-abusuak pairatu dituzten helduak laguntzen. Gaur egun “ni neure gorputza izanez naiz” proiektuaren sormen prozesuan murgilduta dago.
Fitxa artistikoa
- Ideia eta zuzendaritza: Ander Fernández.
- Zuzendari-laguntzailea: Aiala Echegarai.
- Laguntza artistikoa: Isabela Rossi eta Miguel González Padilla.
- Interpretea: Ander Fernández.
- Artista plastikoa: David Rivas Fernández.
- Argazkigintza: Gonzalo Gallego.
Babesa: 2023. Urteko Eusko Jaurlaritzako Dantzan Bilaka koreografia sorkuntzarentzako laguntza ekimenari esker garatutako egitasmoa.