Agenda
La medida que nos ha de dividir + Meeting point
2023/09/21 19:00
Bilbo, Ametzola parkea
Eszena Kalera 2023 kale-arteen zirkuituarenegitarauaren barruan.
La medida que nos ha de dividir
Dantza-bikote bat da. Desira moduan sortu zen, itxialdiaren epeletan, etorkizuna irudikatzeko erronkaren aurrean egin beharreko ariketa gisa. Zain daukagun bizitza planteatzean kezkatzen, asaldatzen, ilusionatzen gaituzten, desira, premia edo zalantza pizten diguten gauzei buruzko gogoeta da. Dena egiteke daukanaren intimitatean sortzen diren sentsazio eta galderen mapa bat.
Meeting point
Ohar gaitezen batzuetan bi pertsona bizitzaren labirintoetan gurutzatzen direla eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak).
My dearest rituals
2023/09/21 19:00
Errenteria, Lekuona Fabrika
Obra hau Share proiektuaren markoan Errenterian eskainiko duten azken ikuskizuna izango da, Ghanan eta Zagreben aldez aurretik egindako lan guztiaren emaitza. Honen ardatz nagusia erritualak dira.