Agenda

Berriketan: Arima

Noiz

2023/09/16 13:00

Non

Areeta, Geltokia plaza

Proiektu hau Euskal Herriaren sustraietan jaio zen. Flamenko dantza eta txalaparta uztartzen ditu. Ttakuna pozez, dantzaren takoneoak txalapartaren kantan edo elkarri xuxurlatzen dioten gitarra eta kexuek osatzen dute ikuskizun honetako elkarrizketen joan-etorria eta sentipena. Ariman txalaparta edo ttakunaren soinuaz gozatu ahal izango dugu, baita alaitasunez egindako takoneoez ere, euskarazko kanta batek lagunduta, eta zortzikoekin batera gitarra eta kexu flamenkoak, lerro artean xuxurlatu eta elkarrizketek gordetzen duten sentimendua marrazten dutenak.
  • Txalaparta: Mikel Aveiro, Aitor Korta
  • Gitarra: Miguel Linares
  • Ahotsak: Eider Elorza, Ángel López de Toro
  • Perkusioa: Adrian Larrañaga
  • Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras «La Pulga»

Irakurri gehiago

Ertza: Meeting Point

Noiz

2023/09/16 13:00

Non

Plentzia, Azurtegiondo plaza

Meeting Point lanak jendeak elkar aurkitzen duen lekuez hitz egiten du, horretarako gurutzatu behar diren ur-putzuez, eta itxaron behar den denboraz.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Koreografia: Asier Zabaleta, antzezleen laguntzaz.
  • Antzezleak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • Musika: Bosques de mi mente
  • Argazkiak: Yolanda Girón
  • Iraupena: 15 minutu

 

* Artekale 2023 jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Kukai: Gelajauziak

Noiz

2023/09/16 13:15

Non

Urretxu, Gernikako Arbola Plaza

Kukai Dantza Taldeak eta Gesc Gelabert koreografoak bat egin zuten ikuspuntu berri bat eskaintzeko usadioko bi dantzari buruz: Gipuzkoako soinu-zarrak eta Lapurdiko Idantza-jauziak.

Mugaren bi aldeetan garatu ziren bi dantza sozial, bi koreografia multzo aberats, belaunaldiz belaunaldi iritsi direnak guganaino. Gelajauziak bi dantza horietatik sortu da. Kalea da abiapuntua, eta plaza topagunea.

Irakurri gehiago

Yarin

Noiz

2023/09/16 13:30

Non

Errenteria

YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea.

Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira.

Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin.

Fitxa

  • Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
  • Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
  • Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
  • Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
  • Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

 

*Atlantikaldia 2023 jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Hitzaldia: Xabier Itzaina: "Tanburinaren gizartea. Dantzarako soinuaren historio sozial baten alde"

Noiz

2023/09/16 17:30

Non

Uztaritze, Haitze gaztelua

Herri Soinu elkarteak urtero Europako Ondarearen Egunen karietara Uztaritzeko ondareari lotua den monumentu baten bisitak antolatzen ditu eta beti kontzertu edo/ta mintzaldi batekin. Aurten, Uztaritzeko Herriarekin partaidetzan eta Carlos de Laborde-Noguez jaunaren laguntzarekin, Lapurdiko familia zaharrenetako baten etxearen deskubritzea proposatzen dizuegu: Haitze gaztelua.


Egitaraua:

  • 10:00, 11:00, 14:00 eta 15:00: Carlos de Laborde-Noguez gazteluaren jabeak, gazteluaren lau bisita emanen ditu – 20 pertsonako muga bisitaka – . Bisitetan parte hartzeko behartua izanen zaizue izena ematea zenbaki huntara deituz : 07 69 43 89 67.

 

  • 17:30: Xabier Itzainaren hitzaldia “Tanburinaren gizartea. Dantzarako soinuaren historio sozial baten alde” bere liburuaren inguruan. (Itzulpen bat proposatua izanen da frantsesera).

 

  • 18:30: 'ENARA' emazte abesbatzaren kontzertua.

Irakurri gehiago

Euskal Herriko Dantza Agerketa

Noiz

2023/09/16 19:00

Non

Basauri

Deustuko Andreak, Eltziegoko Dantza Taldea, Eibarko Kezka, Letzako Aurrera eta Bilboko Ondalan erraldoiak izango dira aurtengo dantza agerketan. Tokian tokiko dantza tradizionalak berreskuratzen eta mantentzen ahalegintzen diren dantza taldeak sustatzea eta zaintzea helburu du Basauriko Dantza Agerketak.

Irakurri gehiago

Festina lente: VACAburra

Noiz

2023/09/16 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Festina lente latineko lokuzioa da eta hitzez hitzeko itzulpena «Presatu zaitez astiro» da.Pieza honekin pantailaren azalak gure harremanak kolonizatzen dituen une honen, zeregin asko dituzten gorputzen, esposizioan dauden gorputzen, gorputz nekatuen, etenaldiak ulertzen ez dituzten denbora-mekanismoek gainezka egindako gorputzen gaineko gogoeta egin nahi dute.

Geure buruari galdetzen diogu ea aurkitzea posible den, ikusten ez den horri begiratzea. Gure gorputzak, geroz eta gehiago, irensten dituen kapitalismoaren zurrunbilo horretatik kanpo dauden errealitate berriak nola agertarazi galdetzen diogu gure buruari. Alineazioaren aurrean elkarrekin egotea lortzeko estrategiei buruz galdetzen diogu gure buruari.

AGADIC Galiziako Koreografia Zentroarekin egindako koprodukzioa. Vigo Ártika aretoan egindako egonaldian. Galicia Danza Contemporánearen laguntzarekin.

  • Interpreteak: Clara Ferrao Diz ,  Andrea Quintana
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Gena Baamonde,  Andrea Quintana
  • Koreografia: Andrea Quintana
  • Argiak: Violeta Martinez Rivera
  • Birako teknikaria:  Jorge Ramos
  • Soinu-espazioa:  Menina Arroutada ,  Andrea Quintana
  •  Soinu-konponketak: Les Silva
  • Jantziak:  Gena Baamonde
  • Ekoizpen exekutiboa:  Atenea Fernández
  • Banaketa: Amarelo Banaketa Eszenikoa / Lilian Portela

Irakurri gehiago