Agenda
Osa eta Mujika + Led Silhouette
2023/08/04 20:00
Zumaia, Odieta kalea
2023ko Zumaiako Musika Jaialdiaren egitarauaren barruan Osa eta Mujika Bueltaxka eta Led Silhouette konpainiak Zakurrak ikuskizunak eskainiko dituzte.
Osa eta Mujika: Bueltaxka
Zenbatetan izan duzu ez duzun hori behar izatearen sentsazioa? Zenbatetan ibili zara gelditu gabe bueltaka eta bueltaka falta zaizun horren bila? Gizakion betiko asebete ezina, gure bizia bete-betea soilik BALDIN ETA… izango denaren uste hori.
Bueltaxkak ikuslea gelditzera behartuko du, bueltak emateari utzi eta bilaketa etetea behartuz. Hor kanpoan besterik ez dagoela gogoraraziko digu, dena hau dela, baina baita honek merezi duela ere.
- Zuzendaritza : OSA+MUJIKA
- Koreografia: Jaiotz Osa
- Interpreteak: Jaiotz Osa, Rafke Van Houplines
- Jantziak: Xabier Mujika
- Musika: Gartxot
- Bideo eta Argazkiak: Etanowski
Led Silhouette: Zakurrak
Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte
Sibastarrak Pastorala
2023/08/04 20:30
Urdiñarbe
Sibastarrak Pastorala Urdiñarben.
Sarrerak (15€) erosteko saltokiak:
- Urdiñarben, Chistera jatetxean
- Maulen, Euskalduna jatetxean
- Atharratzen, Piella-enean
- Donapaleun, La Ferme Souletine saltegian
- Donibane Garazin, Paris epizerian
- Baionan, Elkar libürü dendan
- Internetez
Oinkari: Errotan
2023/08/04 22:00
Oiartzun, Elorsoro kiroldegia
011n plazaratutako “Ari du” ikuskizunaren ildo beretik sortu da emanaldi hau. ERROTAN ikuskizun berri honetan, Euskal Kulturan hain presente dauzkagun dantza tradizionalak izango ditugu ikusgai, zuzeneko musikarekin lagundurik. Horrez gain, Juan Kruz Igerabidek sortutako poesiak josiko du emanaldiaren ibilbidea:
Errotaren bigarren buelta da/ hain buelta desberdina, /beste oin batzuk dabiltza dantzan, /doinu airez egina, /ur berriak eragiten dio, /berri du zeru-mina, /errotaren bidea beti da/ desberdinez berdina.
Nahiz eta azken urteetan Oinkarik dantza garaikidearekin landutako hainbat ikuskizun plazaratu dituen, geldialdi bat egiteko ordua iritsi da. Atzera begiratu bat egin nahi dugu eta gure erroei heldu. Dantza tradizional hutsez eginiko ikuskizuna eskaintzera gatoz.
- Dantzariak: Oinkari dantza taldeko 50 dantzari
- Musikariak: 7 musikari zuzenean
- Dantza zuzendaria: Eneko Arteaga
- Musika zuzendaria: Iñaki Dieguez
- Poesia: Juan Kruz Igerabide
- Soinu teknikaria: Iker Ugalde
- Argien diseinua eta teknikari lanak: Uhina