Agenda

Txingili'K: Lehen Txinka

Noiz

2023/08/20 00:00

Non

Atharratze-Sorholüze

(ordua zehazteke)

Txingili'K taldea: Xiberotar dantzak, ttipitik gure herrietako dantza eskoletan ikasirik, lekü handia üken dü gure bizian. Ikusle bezala dantza ikusgarrietan gozatzez handitü gira eta hortik 6 neska eta 6 pottikoen artean ikusgarri baten plazaratzeko ametsa piztü zaikü. Hortik, Lehen Txinka ikusgarria sortü da dantzarekiko dügün harreman azkarraren kontatzeko.

Irakurri gehiago

Lakuntzako Pertzaren dantza

Noiz

2023/08/20 11:00

Non

Lakuntza, Aralar Santutegia

Abuztuko Ama Birjinaren ondoko igandean ospatzen da Lakuntza Pertza festa, Aralarko santutegian. 11:00etan meza ospatu, eta ondoren tripotak, ardoa eta ogia banatzen ditu Lakuntzako Pertza elkarteak, eta Bil-toki gazte elkarteko kideek Lakuntzako Pertzako eguneko dantzak eskaintzen dituzte. Makil-dantza batekin hasten dira, astoa dantzarien artean lagunduz, eta ondoren alkate-dantza egiten dute.

*Urtero burutzen da ekitaldi hau baina aurten ez dugu konfirmatzerik izan, beraz, bertaratzeko asmotan baldin bazara dagokion antolatzailearekin ekitaldia konfirmatzea gomendatzen dizugu. 

Irakurri gehiago