Agenda
San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza
2023/08/16 09:30
Deba
9:30ean Plaza Zaharrean Gure Kai dantza taldekoek ezpata-dantza dantzatuko dute, San Rokeren irudiaren aurrean. Jarraian, Udalbatza eta eta herritarrak San Roke ermitara igoko dira prozesioan, bertan meza nagusia egongo da.
12:30ean soka-dantza egingo dute Gure Kai dantza taldeko kideek zezen plazan.
Aurresku, fandango eta arin-arin txapelketa
2023/08/16 12:30
Amurrio
Amurrioko jaietan Aiara Dantza Taldeak 57. aurresku eta fandango eta arin-arin Txapelketaren antolatu du. Urtero bezala, abuztuak 16 izango da, eguerdiko 12:30etan. Aurten ere San Roke baselizan ospatuko da.
Izen-emateak online izango dira, gure webgunearen bitartez (https://www.aiaradantzataldea.eus/) abuztuak 5 arte. Atxiki kartela eta oinarriak.
+info: https://www.aiaradantzataldea.eus/
Paloteadoa
2023/08/16 19:00
Cabanillas
Cabanillasko paloteadoa, mende oso batez galduta egon ostean, 2014ko San Roke festetarako berregin zuten Tresmontes elkarte kulturalaren ekimenez.
Paloteadoa
2023/08/16 19:30
Monteagudo
San Roke egunean, abuztuaren 16an dantzatzen dute paloteadoa bertako dantzariek.