Agenda
Lesakako dantzak
2023/07/07 08:30
Lesaka
Lesakako ezpata-dantzarientzat egun berezia da uztailaren 7a. Hona hemen San Fermin eguneko ezpata-dantzarien betebeharrak.
- 08:30ean ezpata-dantzarien meza ixila izaten da eta joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz egiten dute.
- 10:30ean, Udalbatza bertze agintariekin, Ez-patadantzari eta Musika Bandare-kin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoe-txetik elizara, Meza Nagusira. Ber-tan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fer-min Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatu-takoekin, mezara joan diren mo-duan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den Zubigainekoa dantza ikuste-ra. Honen ondotik, Bandera-arbo-la doinuari dagokion ikurrin-agu-rra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herri-ko Etxera igan aitzinean.
- 18:00etan Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondoren, eta ohiturari jarraiki, herriko dantzariek Zantzamonona, esku-dantza, aurreskua, jota eta porrusalda dantzatuko dituzte.
Sanferminetako trokeo-dantzak
2023/07/07 14:30
Iruñea, Udal plaza
Iruñeko Duguna dantza taldeaktrokeo-dantzak plazaratzen ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute.
Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:
- Kantatzen behar det hasi: paseoa
- Betroiarena: makila-txikien dantza
- Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
- Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
- Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
- Pinpirin eta florian: arku-dantza
- Muga gainetik: dorrea
Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.
Oinkari: Gazte
2023/07/07 19:30
Errenteria, Gernika plaza
Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.
Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
- Koreografia: Eneko Gil.
- Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
- Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
- Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)
Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight
2023/07/07 20:00
Zarautz, Amtoniano frontoia
LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.
Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?
- Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
- Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
- Koreografia: Talde-sorkuntza
- Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
- Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
- Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
- Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
- Produkzioa: Jemima Cano
- Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
- Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
- Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde
Myriam Perez: Nunavut
2023/07/07 20:00
Oiartzun, plaza
Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?
NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.
Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gureadatsak.
Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka bertara itzultzeko bidea…?
FITXA ARTISTIKOA
- Ideia, zuzendaritza, koreografia: Myriam Perez Cazabon
- Dantzariak: Leire Otamend, Oihana Vesga
- Musika: Ander Fernandez
- Dramaturgia, kanpo begirada: Bertha Bermudez
- Jantziak: Clara Virgili
- Argazkiak: Nagore Legarreta
- Bideo irudiak: Kensa produkzioak
Haatik: Ur
2023/07/07 21:30
Lekeitio, Tala
Haatik dantza konpainiarenn ikuskizuna. Bi saio izango dira: 19:00etan eta 22:00etan.
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.
Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.
Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.
- Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
- Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga, Libe Sukia
- Musika: Pascal Gaigne
- Koreografia: Aiert Beobide
- Jantziak: Ramon Garcia