Agenda
Dantzari-dantza eta erregelak
2023/07/25 10:30
Garai
Uztailaren 25ean, Santiago egunean 10:30ean txistulari, dantzari eta agintarien kalejira hasten da. Ondoren, 11:00etako meza eta gero prozesioan abiatzen dira San Migel elizatik Santixau eliz berrira, eta prozesioan San Inazio martxa jotzen dute txistulariek. Behin Santiago elizara iritsita bandera dantzatzen dute eta segidan Gernikako Arbola dantza egiten dute dantzariek. Santiagoren irudia eliza barruan utzi eta biharamun arte bertan geratuko da, Santa Anaren irudiarekin batera. Elizaren kanpoaldean dantzari-dantza osorik (agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makila jokoa, txotxongiloa) eta soka-dantza edo erregelak eskaintzen dituzte dantzariek.
Arratsaldeko 18:30etan Durangaldeko erregelen erakustaldia egingo dute inguruko herrietako dantzariek.
Soka-dantza
2023/07/25 11:00
Zubieta (Gipuzkoa)
11:00 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa Joko Garbi elkartearen eskutik eta soka-dantza.
Soka-dantza
2023/07/25 12:30
Astigarraga, Foru plaza
10:30 meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta Udalbatzaren soka-dantza 12:30ean Santio jaien barruan.
Ttun-ttuna
2023/07/25 12:30
Izaba
Uztailaren 25ean, Santiago egunez, meza ostean dantzatzen da ttun-ttuna.
- 9:30 Diana Izabako txistulariekin
- 12:00 Meza nagusia
- 12:30 Bandera-dantza eta ttun-ttuna plazan.
Soka-dantza
2023/07/25 13:30
Villabona, Errebote plaza
Batcharte: Sor[tu.E]gina
2023/07/25 18:30
Arrigorriaga
Bostak leku honetan daude istorio txiki bat kontatzen ari zarelako. Ez da lotarako kontatzen dugun istorio bat; luzaroegi egon zara lo. Istorio hau esnatu egiten da, berak erakutsiko dizu sekretuak gordetzen dituen gorputzaren existentzia. Sorgina: sortu egina. 1609an hasi ziren sorginkeriagatiko epaiketak Euskal Herrian. Eta dena beltz bihurtzen da, zura bezala, gorputz kiskaliak bezala, gure buruak bezala. Jendeak xuxurlatzen du, salatzen du, maitatzea ezkutatzen du. Zein dira sorgin eta azti hauek? Ezina maite dutenak? Beren gonak hegan jartzen dituztenak? Zaharregiak direnak? Hona hemen haien istorioak, sudur makurrik gabe, kapela zorrotzik gabe.
- Egilea: Fanny Marmayou
- Zuzendaritza: Fanny Marmayou
- Musika: Maylis Reynal
- Eszenografia: Fanny Marmayou
- Koreografia: Fanny Marmayou
- Jantziak: Fanny Marmayou
- Dantzariak: Fanny Marmayou, Joana Olasagasti, Aurore Lacombe