Agenda
Ordizia Haurren aurreskua
2023/07/23 12:00
Ordizia, Plaza Nagusia
Haurren aurreskua Ordiziako Plaza Nagusian eguerdiko 12:00etan.
Ana Capilla: Cajita de música
2023/07/23 13:00
Arrigorriaga
Kutxatila koloretsuaren barruan bizi den dantzaria kanpora atera da. Musikazko bere mundua erakutsi nahirik, txangoa egitera eramango gaitu, musika klasikoan hasi eta rock and rolleraino. Unibertso horrek akatsik gabea dirudi harik eta, kutxatila soinurik gabe, “mutu”, geratzen den arte. Lortuko ote du, adiskideen laguntzaz, musikaren egiazko sorlekua aurkitzea.
Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight
2023/07/23 18:30
Arrigorriaga
LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.
Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?
- Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
- Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
- Koreografia: Talde-sorkuntza
- Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
- Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
- Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
- Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
- Produkzioa: Jemima Cano
- Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
- Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
- Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde
Musikaire 2023: Qabalum + LaRutan + Wako + Sekai
2023/07/23 19:00
Elorrio
Bi leku behar dira muga bat egiteko. Espazio hori zeharkatzen gaituen denborarekiko paraleloak diren marrez betea dago, eta ez da ez egia ez bakarra ez gurea. Ez izatez, ez gara ezeren edukiontzi izango, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta, hala ere, nola senti genezakeen etorkizuna hau zela?
- Koreografia eta dantzariak: Diego Pazó eta Lucía Burguete
- Musika: Luisillo Kalandraka
- Iraupena: 17 min
“Out of the blue” (LaRutan)
Lan fresko eta dibertigarria da, dantza librearen, mugitzearen, deskonektatzearen eta ohikotasunarekin haustearen plazeraz gozatzeko beharretik sortzen dena, publikoak guk bezainbeste goza dezan. Irribarre egitea nahi dugu, txalo egitea eta erritmoa sentitzea, piezak daraman kitzikapena bezala.
- Zuzendaritza eta koreografia: Maria Andres Sanz
- Dantzariak: Maria Andres Sanz eta Naia Ordorika
- Iraupena: 12 min
“Hellouses y Goodbyeses” (Wako)
Edozein ugaztunentzat kontaktu fisikoa funtsezkoa da. Ukimena, gainerako zentumenekin alderatuta ez da hondatzen, ostera, sentikorrago bihurtzen da eta ukittu goxo bakar batek gorputz osoa astintzen du.
Gaur , egunerokotasunak gure bizitza soziala mugatzen du, edo ez daukagu edo birtualak bilakatu dira. Ukimena laguntza eta zaintza da. Elkar ikutuaz eta laztan askorekin …
- Koreografia: Eduardo Zúñiga
- Testoa: Xavier Puchades
- Dantzariak: Diana Huertas eta Eduardo Zúñiga
- Iraupena: 14 min
“Through natura” (Sekai)
Lengoaia hiritarra eta garikidea duen pieza da, musikaren, naturaren dantzaren eta mugimenduaren bitartez , ikuskizun paregabea eskeintzen duena.
Dantzaldia: Patxi eta konpania
2023/07/23 19:30
Urruña, Pausu
Dantzaldia Patxi eta konpaniarekin.
La Glo zirko eta dantza: Ensueño
2023/07/23 22:30
Astigarraga, Erribera Kulturgunea
Lo egitean, gorputza hilda balego bezala geratzen da; ez du ikusten, ez du entzuten, ez du sentitzen, ez du ez kontzientziarik ez pertzepziorik. Gizakiaren ahalmenak inaktibo geratzen dira, baina izpiritua bizirik dago da, eta iraun egiten du. Gizakiaren gaitasunak sarkorragoak bihurtzen dira, gorago egiten du hegan, bere adimena handiagoa da. Gure bizitzaren herena lotan ematen dugu; ezin dugu jardun amets egin gabe. Lekeitioko Lumentza mendian, zuhaitz arteko kobazulora hurbilduz gero, azal beltzaran eta mihi-gorridun izaki bizidun bat bizi da, Mingorri. Urte luzez Abade maltzurrak giltzapean eduki zuen preso elizan, herriko mahastiek sufritutako izurriteari aurre ez egin izanagatik. Deabruek, ordea, tratu bat du Mingorrirentzat.
- Egilea: Gloria Peon
- Zuzendaritza: Calle cortes 35
- Musika: Valentin Slip y Gidge y Tracken Studio
- Eszenografia: La Glo Zirko eta Danza & Zintzilik Rigging
- Koreografia: Gloria Peon dantzariekin elkarlanean
- Dantzariak: Aitane Ussia, Pere Vilaruba, Alejandra Perez
* Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.