Agenda
Aukeran: Aiurri
2023/07/22 19:00
Astigarraga, Kontxa Etxeberria Plaza
Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
- Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Musika: Xabi Aburruzaga
- Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera
Qabalum: La medida que nos ha de dividir
2023/07/22 19:30
Erriberri,Teobaldos plaza
Bi leku behar izaten dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denborarekiko lerro paraleloz betetako espazio hau ez da egiazkoa, ezta gurea ere. Ez bagara, ez gara ezeren ontzi izango, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta hala ere, nola susma genezakeen etorkizuna hori zela?
- Egilea: Lucia Burguete & Diego Pazó
- Jantziak: Lucia Burguete & Diego Pazó
- Zuzendaritza: Lucia Burguete & Diego Pazó
- Dantzariak: Lucia Burguete, Diego Pazó
- Musika: Luisillo Kalandraka
- Koreografia: Lucia Burguete & Diego Pazó
* 2023ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren
Tio Teronen semeak: Festamentua
2023/07/22 20:00
Santurtzi
Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.
- Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
- Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
- Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria
Kresala: Amoria & Dolore
2023/07/22 21:30
Sopuerta, Udal frontoia
Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.
Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.
- Obra: AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira
- Zer: Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Musika: Enrike Solinís
- Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
- Iraupena: 60 ́minutu
- Babesa: Mundubira 500 Elkano Fundazioa