Agenda

Vero Cendoya: La Partida

Noiz

2023/07/20 10:35

*2023ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Futbolak inbaditutako kontinente batean, ezinezkoa da futboletik bazter bizitzea. Oraingo honetan, gure aurkariaren kontra borrokatu beharrean, harekin egin dugu bat. 

La partida dantza edo futbol ikuskizuna da, Vero Cendoya koreografoak sortua, dantza garaikidea eta haren antagonikoak uztartu dituen proposamen berriaren bidez.  

Bost neska dantzari, bost futbolari, futbol-zelai bat eta arbitro bat, bere arauak dituen partida ezohiko batean bildurik.

  • Intrpreteak: Natalia D’Annunzio, Linn Johansson, Carla Sisteré, Anna Sagrera, Eva Honings, Gastón La Torre, Marc Soler, Babou Cham, Greta Ruas, Reynaldo Zerpa eta Iván Montardit,  eta Blanca Portilloren lankidetza berezia
  • Zuzendaria eta koreografiagile: Vero Cendoya
  • Musika-zuzendaria: Adele MadauTestuak: Eduardo Galeano
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Gema Díaz
  • Jantziak: Kike Palma & Esther Muñoz
  • Administrazioa: Joan Fabregat
  • Ekoizpena: Lídia Serrat
  • Management: Fani BenagesManagement laguntzailea: Albert Baldomà

Irakurri gehiago

Berriketan: Arima

Noiz

2023/07/20 22:30

Non

Ermua

Proiektu hau Euskal Herriaren sustraietan jaio zen. Flamenko dantza eta txalaparta uztartzen ditu. Ttakuna pozez, dantzaren takoneoak txalapartaren kantan edo elkarri xuxurlatzen dioten gitarra eta kexuek osatzen dute ikuskizun honetako elkarrizketen joan-etorria eta sentipena. Ariman txalaparta edo ttakunaren soinuaz gozatu ahal izango dugu, baita alaitasunez egindako takoneoez ere, euskarazko kanta batek lagunduta, eta zortzikoekin batera gitarra eta kexu flamenkoak, lerro artean xuxurlatu eta elkarrizketek gordetzen duten sentimendua marrazten dutenak.
  • Txalaparta: Mikel Aveiro, Aitor Korta
  • Gitarra: Miguel Linares
  • Ahotsak: Eider Elorza, Ángel López de Toro
  • Perkusioa: Adrian Larrañaga
  • Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras «La Pulga»

Irakurri gehiago