Agenda
Antioko ezpata-dantza eta soka-dantza
2023/07/02 09:00
Zumarraga
Ezpata-dantza eta soka-dantza Zumarragan, Antioko Amaren baselizan, Santa Isabel egunean.
9:30 Euskadi enparantzan elkartu eta herriko agintariak nahiz herritarrak eta ezpata-dantzariak Andre Maria Jasokundekoaren parrokia-elizatik pasaz, herriko parrokiako kabildoarekin batera, Antioko Amaren elizara igoko dira.
11:00 Antioko Amaren eliza. Meza Nagusiaren hasieran herriko dantzariek ezpata-dantza eskainiko diote Ama Birjinari. Ondoren, berriz, elizaren inguruan prozesioa txistulari eta ezpata-dantzariekin batera.
12:30 Ohorezko aurreskua eliza aurreko zelaian.
13:00 Besteak beste, Tolosako dultzaineroak eta trikitilariak.
Txingili'K: Lehen Txinka
2023/07/02 11:45
Irisarria, EHZ
Txingili'K taldea: Xiberotar dantzak, ttipitik gure herrietako dantza eskoletan ikasirik, lekü handia üken dü gure bizian. Ikusle bezala dantza ikusgarrietan gozatzez handitü gira eta hortik 6 neska eta 6 pottikoen artean ikusgarri baten plazaratzeko ametsa piztü zaikü. Hortik, Lehen Txinka ikusgarria sortü da dantzarekiko dügün harreman azkarraren kontatzeko.
Eltziegoko dantzak
2023/07/02 12:00
Eltziego
Santa Isabel jaiak ospatzen dira Eltziegon uztaila hasieran. Egun, jaia banderari eskaintzen zaizkion ohoreetan datza, hori izaten baita ekitaldi guztien buru.
12:15ean Eltziegoko udalbatza, dantzari eta gaiteroak elizatik jeitsiera egingo dute. 12:30etako meza nagusiaren ostean, prozesioa eta bandera dantza egingo dute. Ondoren Eltziegoko dantzarien txanda izango da.
Usurbil: soka-dantza
2023/07/02 12:00
Usurbil, Udaletxe aurrea
Soka-dantza Usurbilgo Santa Isabel jaien baitan.
Dantzari-dantza eta erregelak
2023/07/02 12:30
Berriz
Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean egiten dira dantzari-dantza eta erregelak Berriz-en bi aldiz. San Pedro egunez bezala, lehenengo goizeko meza ostean dantzatzen dute eguerdian. Ondoren arratsaldean, 20:00etan berriro ere dantzari-dantzako dantza guztiak eta erregelak amaieran eskaintzen dituzte herriko plazan.
Plaza Dantza
2023/07/02 13:00
Latasako frontoian
Latasan ospatuko den Mendialdeko Azoka Ibiltariaren egunean, Ortzadar taldearekin plaza dantza batean dantza egiteko aukera ez da faltako aurten.
Ertza: O tempo diz
2023/07/02 15:00
Bilbo, Campos Eliseos
Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.
- Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
- Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
- Musika: Askotarikoak.
- Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.
Sahatsa: Oi Lur
2023/07/02 19:00
Azpeitia, Soreasu Antzokia
Azpeitia Dantzan jaialdiaren barnean "Oi Lur" dantza ikuskizuna eskainiko du Sahatsa Dantza Taldeak, Azpeitiko Banda eta Julian Barrenetxea abesbatzaren laguntzarekin.