Agenda

Baztandarren Biltzarra 2023

Noiz

2023/07/16 10:00

Non

Elizondo

Baztan ibarreko biztanleek uda partean ospatzen duten ermandade-jai handia da Baztandarren Biltzarra. Elizondo da jaiaren eszenatokia. Zalantzarik gabe, ibarreko ekitaldirik adierazgarriena da. 1963tik ospatzen da, eta ibarreko 15 herrietako biztanleak karrozatan ibiltzen dira herriko kaleetan barna.

Desfilearen ondoren, mutil-dantza egiten da Udaletxe plazan, txistuaren soinuan. Melodiak aurrera egin ahala, gero eta dantzari gehiagok egiten dute bat dantzarekin.

Pedro Axular kalean eskulangintza-azoka egiten da. Erakusteko eta saltzeko postuak jartzen dira. Goiza bukatuta, herri-bazkaria egiten da, Merkatuko plazan. Arratsaldean, hainbat musika-talde aritzen dira.

Egitarua

  • 10:00 Artisauen azoka, Pedro Axular karrikan.
  • 11:00 Herrietako orgen desfilea.
  • 14:00 Mutil-dantzak, herriko plazan.
  • 14:30 Herri bazkaria, Merkatuko zelaian.
  • 17:00 Muxikoak eta bertze euskal dantzak.
  • 19:00 Baztandarren Biltzarreko kontzertuak: Trikidantz eta Gabezin.

Irakurri gehiago

I. Plazan Dantzan Eguna

Noiz

2023/07/16 12:00

Non

Mendaro

  • 12:00 Plazan Dantzan Inguma taldearekin.
  • Kantu Bazkaria.
  • Ttiki poteoa Mendaroko kaleetatik.
  • Bertso afaria: Iker Zubeldia eta Julio Sotoren eskutik

Irakurri gehiago

Aurreskua

Noiz

2023/07/16 12:30

Non

Markina-Xemein

Uztailaren 16an, eguaztena, Karmen jaietako egitarauaren barruan, Karmen eguna.

  • 09:30 Txistularien kalejira.
  • 10:30 Markina-Xemeingo bandaren kalejira.
  • 11:00 Meza Nagusia, Karmengo elizan, Xemein abesbatzak abestuta (E. Mokoroaren Meza). 
  • 12:30 Aurreskua, Goiko Portalean.

Irakurri gehiago

Kresala: Itsasharian

Noiz

2023/07/16 12:45

Non

Donostia, Kaia

«Itsasharian» obra euskal dantzaren eredua du ardatz nagusia, bere sustraiak itsas ondare tradizional batean hondoratzen dituena, eta horren gainean egituratzen da bere etorkizuneko garapena. Kostaldeko pieza bilduma txiki eta laburra da, publiko zabalarentzat antzinako herri-lanen xarma berraurkitzea bilatzen duena. Lekeitioko kaxarrankaren bakarkako graziatik eta trebeziatik hasita, Pasaiako batelarien eta karrika dantzetara edota dantza sueltoen kolektibora doazen saioak. Programa horiek guztiak Azkue, Baroja edo Estornes Lasa ikertzaileek sakon aztertu zituzten, eta Sorozabal, Arizmendi eta Yurre bezalako egile interesgarriek egindako irakurketa berriak izan zituzten abiapuntua XX. mendearen erdialdera.

  • Koreografien muina: Maria Elena de Arizmendi Amiel, Gene Yurre Berreraikuntza eta sorkuntza: Faustino Aranzabal
  • Musika: Herrikoia, Pablo Sorozabal
  • Jantziak: Idoia Ibarzabal (Oinarria: Bernardo Estornes Lasa)
  • Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Naia Lertxundi, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, MaddiLlorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Jone Murua, Aimar Eceiza, Izaro Lozano, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Beñat Sasiain, Enara Rodríguez, Beñat Lizartza, Lorea Esnaola, June Azpiazu, Maialen  Agirregomezkorta, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Enara Lardizabal

Irakurri gehiago