Agenda
Jantzi Erakusketa
2023/07/14 11:00
Mendaro
Gloria Sukiaren eskutik euskal jantzi tradizionalak eta Haritz dantzari taldeak utzitako euskal dantzako jantziak.
Mendaro uztailaren 14tik 16ra Jubilatuen "gela txurian". Ordutegia: 11:00-13:00 / 19:00-21:00.
Sanferminetako trokeo-dantzak
2023/07/14 14:30
Iruñea, Udal plaza
Iruñeko Duguna dantza taldeaktrokeo-dantzak plazaratzen ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute.
Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:
- Kantatzen behar det hasi: paseoa
- Betroiarena: makila-txikien dantza
- Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
- Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
- Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
- Pinpirin eta florian: arku-dantza
- Muga gainetik: dorrea
Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.
- Duguna dantza taldea: Sanferminetako trokeo-dantzak
Dantza filma
2023/07/14 22:30
Elgoibar, Kalegoen plaza
Sinopsia
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.
Verdini: Hotzikara
2023/07/14 22:30
Elgoibar, Kalegoen plaza
Verdini Dantza Taldea gaitasun desberdinez osaturiko taldea da eta bertako dantzakideak maitasun handi batek elkartzen ditu: dantzarekiko maitasuna. Urteetan zehar, Verdini dantza taldeak dantzari handiak direla erakutsi digu. Oso modu berezi eta benetakoan dantzatzen dute, eta nola mugitzen diren ikusteak izugarrizko hotzikara eragiten digu bihotzean. Indarra eta adorea dute agertoki batera igo eta beraien burua diren bezala azaltzeko, inguruan dituzten pertsona guztiak partaide eginez.
Ikuskizun honi esker, Verdini dantza taldeak gonbidatzen gaituen mundu liluragarri batean murgilduko gara, ikus-entzunezko baten bidez. Gogoeta ugari biltzen dira ikus-entzunezko horretan. Eta, nola ez, beraiei esker gure goputzean hotzikara sentitzeko aukera izango dugu. Verdini dantza taldea osatzen duten dantzari bikain hauei esker.
Konpainia: Verdini Dantza Taldea Koreografía eta zuzendaritza: Isabel Verdini Zuzendaritza laguntzaileak: Jesus Murua, Aizpea Múgica Jantziak: Rosi Mirás Argiztapena: Javier Candela Dantzariak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Álex Santesteban, Leire Zabala, Isabel Verdini
Dantzaleku: Areto dantzak
2023/07/14 23:00
Azpeitia, San Agustin Kulturgunea
Areto dantzak egiteko aukera; besteak beste, salsa eta bachata doinuak.