Agenda

Osa + Mujika: Bueltaxka

Noiz

2023/06/08 12:30

Non

Gasteiz, Probintzia plaza

*KaldeArte 2024 jaialdiaren barne.

Bi saio: 12:30 eta 19:00

Zenbatetan izan duzu ez duzun hori behar izatearen sentsazioa? Zenbatetan ibili zara gelditu gabe bueltaka eta bueltaka falta zaizun horren bila? Gizakion betiko asebete ezina, gure bizia bete-betea soilik BALDIN ETA… izango denaren uste hori.

BUELTAXKAk ikuslea gelditzera behartuko du, bueltak emateari utzi eta bilaketa etetea behartuz. Hor kanpoan besterik ez dagoela gogoraraziko digu, dena hau dela, baina baita honek merezi duela ere.

  • Zuzendaritza : OSA+MUJIKA
  • KoreografiaJaiotz Osa 
  • InterpreteakJaiotz Osa, Rafke Van Houplines
  • JantziakXabier Mujika
  • MusikaGartxot
  • Bideo eta ArgazkiakEtanowski

Irakurri gehiago

Ground Zero: You Are Not Machines

Noiz

2023/06/08 19:00

Non

Pasaia, Skate park

You Are Not Machines pieza performatiboa da, bi gorputzek diskurtso bat fisikoki nola interpreta dezaketen aztertzen duena. Interpreteek elkarrekin hitz egiten dute eta soinuarekin elkarrekintzan dihardute. Gorputzekin batera, testu harrigarri eta ausarta, egoera ludiko baten bidez arakatzen dena, betiere antzezpen literalaren eta mugimendu erritmikoaren ertzean.

Interpretazioa: Alessandra Rossi, Beatrice Biondi

*Pasaiako Dantza Festibala 2023ren barruan.

Irakurri gehiago

Jone & Manu: Remedios Vals

Noiz

2023/06/08 19:30

Non

Donostia, Emaús Social Factory

Ideia bat sortu, denbora, ideia suntsitu. Etengabe gertatzen zaigun zerbait da eta guk vals batekin erantzuten diogu. Absurdoaren erreinuan elkar aurkitu arte. 

Bila eta bila, froga eta froga ibili ondoren hasierako ideiara itzultzearen sentsazioa. (Edo) Ideia ona da, (edo) zuk ez duzu ideia hoberik. 

Zentzugabekeriak jositako 3/4ko konpas zentzudunek zirrara eragiten digute, mugitu egiten gaituzte. Itsasoaren tripak mugitzen diren moduan hau bare dagoenean. 

Gure arteko hizkuntza deszifratzen ari gara, lortzen dugunean berriz ere hasieratik hasteko. Kodigoa biluztearen arriskua hartu eta gordinik zerbitzatzea erabaki dugu, plater sakon edo zapalean joango den jakin beharrik gabe. 

Lasai, sagarrak irensten lagunduko digu. 

Hau da Remedios Vals, gurekin dantzatu nahi? 

  • Sorkuntza eta interpretazioaJone Amezaga eta Manu Gaigne 
  • JantziakJone Amezaga eta Manu Gaigne 
  • IrudiakEtanowski
  • Eskerrak: Dantzagunea, Garaion, Azala, Lizartzako Udala

 

*Pasaiako Dantza Festibala 2023ren barruan.

Irakurri gehiago

Unity Kolektiboa: Biak bat

Noiz

2023/06/08 20:00

Non

Pasaia, Biteri plaza

Norbanakoaren esentzia  mantenduz, besteekin elkarreragiterakoan sor daitezken lengoai eta mugimendu adierazpen berriez hitz egiten du BIAK BAT ikuskizunak.

Ikuskizun honek, gure identitatearen eraketa eta garapena irudikatzen du popping, hip hop eta house dantza estiloen bitartez. Beti ere dantza urbano hauek amankomunean duten aspektu soziala kontuan izanda.

  • Dantzariak: Maialen Mendes, Ananda Berasarte

 

*Pasaiako Dantza Festibala 2023ren barruan.

Irakurri gehiago

Kukai: Eta orain zer?

Noiz

2023/06/08 22:00

Non

Gasteiz, Europa Biltzar Jauregia

Espazio huts batean, ezerezaren aurrean… askatasunaren, erabakitzeko aukeren, proposatzen dizkidaten muga eta aukeren artean… Hogei urteko ibilbide baten ostean, pandemia baten ondotik… Ikusle, dantzari, sortzaile, musikari, teknikari, kudeatzaile… garen horretatik…

ETA ORAIN ZER?

Nola ekingo diogu esperientzia honi? Nola beteko da hutsa? Nola jokatuko dut nik? Nola jokatuko dugu guk?

Izango al da batzen gaituen sokarik?

Fitxa 

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Jon Maya
  • Jokulariak: Alain Maya, Aritz López, HelenaWilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Junaid Jemal Sendi, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena, Euskal Herriko Gazte Orkestra
  • Koreografia: Jon Maya eta jokulariak
  • Musika konposizioa: Pascal Gaigne
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Alessio Meloni
  • Dramaturgia, interpretazio eta koreografia asistentzia: Ximun Fuchs
  • Produkzioa eta kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya
  • Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
  • Jantzien eraikitzea: AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolako Neurriko Jantziak eta Ikuskizunetarako Jantziak Goi Graduko 2. mailako ikasleak
  • Argazkiak: Mendi Urruzuno, Gorka Bravo
  • Teaserr: David Bernués
  • Produkzioa: Kukai Dantza
  • Koprodukzioa: Teatro Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Malandain Ballet Biarritz, Teatros del Canal (Madrid)
  • Erakunde laguntzaileak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia – Gipuzkoa Coopera, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Euskal Institutua, INAEM, Istituto Italiano di Cultura, Casa África
  • Babeslea: LABORAL KUTXA

 

*KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

Irakurri gehiago