Agenda

Txingili'K: Lehen Txinka

Noiz

2023/06/03 00:00

Non

Mitikile-Larrori-Mendibile

Txingili'K taldea: Xiberotar dantzak, ttipitik gure herrietako dantza eskoletan ikasirik, lekü handia üken dü gure bizian. Ikusle bezala dantza ikusgarrietan gozatzez handitü gira eta hortik 6 neska eta 6 pottikoen artean ikusgarri baten plazaratzeko ametsa piztü zaikü. Hortik, Lehen Txinka ikusgarria sortü da dantzarekiko dügün harreman azkarraren kontatzeko.

Irakurri gehiago

Hiriburu dantzan

Noiz

2023/06/03 15:00

Non

Hiriburu

Ekainak 3, larunbata

  • 15:00etan, La Perle gelan, Herriko dantza tailerra. Euskal Herriko errepertorioa (mutxiko, fandan-go...) menperatzen duten pertsonei irekia da tailer hau, eta ekainaren 4ko euskal dantzaldia-ren eta bidaiariaren programa osatzen duten hainbat dantzaren sentsibi-lizazio ludikoa da.
  •  18:30etan, La Perle gelan, Euskal Dantza. Gure aroaren aurreko lehen mendetik, euskal-dunek dantzareki-ko duten pasioa hainbat garaitan nabaritu da. Arreta jartzea onartzen duenarentzat, gaur egun ondare bere-zia osatzen du.Dominique Lorantek antolatutako tailerraIzena emateko urririk : leinua@gmail.com(plaza kopuru mugatua) Roger Goyhénèchen hitzaldia frantsesezUrririkAdiskidetasun-trago bati esker, elgarrizketak segitzen ahalko du hitzaldiaren ondotik.

 

Ekainak 4, igandea

  • 11:00etan, Plaza Berrin, Gomita. Leinuako dant-zari gazteek Alurr Dantza Taldekoak gomitatzen dituzte (Ibarra, Gipuzkoa). Euskal errepertorio koreografiko tradi-zionalaren inguruko ikusgarria, parte hartzaileak eta publikoa xoratuko dituena.
  • 17:00etan, La Perle gela, Dantzaldi tradizionala eta bidaiaria Adar bikotearekin. Musikari gazte bikote bat, hemen-go eta kanpoko dantzaldi batentzat, danbor birakari batek eramana... Maider Martineau triki joleen belau-naldi gaztearen erreferentzia da. Arnaud Bibonne bohako maisua da,Landesetako gaita. Polyinstrumentistak eta kantariak, gure bi artistak, zalantzarik gabe, energiaz gainezka ibiltzen dira.

 

Informazioa: Hiriburu dantzan

Irakurri gehiago

Udaberri Dantzan

Noiz

2023/06/03 18:20

Non

Donibane Lohizune

Udaberri Dantzan 2023

Ekainak 3, larunbata

  • 15:30 Begiraleak taldeko dantzarien kabalkada (belaunaldiak nahasirik), beste 3 talderen parte hartzearekin: Ataitze (Itsasu), Xaretako dantzariak, San Joan Konpartsa (Hernani).
  • 18:00-19:00 dantzak eta mutxikoak herriko plazan.

Ekainak 4, igandea

  • 10:30 Haurren emanaldia eta animazioa karriketan.
  • 15:45 Helduen emanaldia eta animazioak karriketan. Zortzi taldek parte hartuko dute: Jare, Adurtza (Gasteiz, Araba) – Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa),  Arkaitz (Añorga, Gipuzkoa), Trabudu (Erandio, Bizkaia), Korteseko Dantzariak (Kortes, Nafarroa), Zuberoako dantzariak (Larraine, eta Sohüta), Begiraleak (Donibane Lohizune).

Irakurri gehiago

Hofesh Shechter: Double Murder

Noiz

2023/06/03 19:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Double Murder izenburupean, Hofesh Shechter koreografo ospetsuak programa bikoitz berri eta hunkigarria aurkeztuko du Arriaga antzokian. 2019an gure antzokiko publikoa biziki hunkitu zuen Grand Finale lanarekin.

Oraingoan, Double Murder ikuskizunean, gure garairako pentsatutako bi pieza arras ezberdin taularatuko ditu. Ikuskizunaren erdia Clowns pieza da, indarkeriaren aurrean dugun gero eta axolagabekeria handiagoari egindako begirada sarkastikoa. Jatorrian Nederlands Dans Theater 1 konpainiarentzat sortutako lana da, eta ondoren BBCk emititutako film arrakastatsua egin zuten. Hilketak eta grinak kontatzen dituen komedia makabroa da Clowns, koreografia bihurtutako anarkia-zurrunbiloa, eta entretenimenduaren izenean noraino iristeko prest gauden itauntzen du.

Clowns piezaren energia pozoitsu eta hiltzailearen aurkako antidotoa da The Fix, Shechterren sorkuntza-lan berria. Energia samur eta hauskorra ekarriko du agertokira. Egunero presio egiten diguten eraso-indarrak eta bortizkeria orekatzeko une gordin eta errukiorra eskaintzen du. Kanpoko bizitzako zaratatik babesteko ezkutua, eta antzezleei hauskor izateko eta giza ezaugarri gorenak erakusteko aukera ematen dien lekua. Indarkeria, samurtasuna eta itxaropena agerian geratuko dira mingarriki ederra den Shechterren begirada zinematografikoaren bidez.

Double Murder ikuskizunak egia mingarriei heltzen die, eta gure emoziorik sakonenak ukitzen ditu, dantzari berdingabeen eskutik eta Hofesh Shechterrek berak konposatutako partituraren doinu epikoen laguntzarekin.

Hofesh Shechter gaur egungo koreograforik zirraragarrienetako bat da, eta bere dantza-mugimenduaren fisika paregabea goratzen duten musika-partitura atmosferikoak sortzen ditu. Brighton Dome-n egoitza duen Hofesh Shechter Company konpainiako zuzendari artistikoa da, eta koreografo-lanak egiten ditu hainbat antzerki-ekoizpenetan, hala nola Londreseko Royal Court Theatre antzokian, New Yorkeko Metropolitan Operan eta Broadwayn. Azken horretan Tony sarietarako izendatu zuten Fiddler on the Roof (Biolinista teilatuan) ikuskizunagatik.

Irakurri gehiago

Viviseccionados: Los planes de dios

Noiz

2023/06/03 19:00

Non

Bilbo, La Fundición

Los planes de Dios lana konfinamenduan sortu zen, garai hartan, besteak beste, honako kontzeptu hauek lantzen baitziren: gaixotasuna; bakardadea; hitzen, mugimenduaren, musikaren eta ikus-entzunezkoaren bidezko sexualitatea edo maitasuna. Isolamenduaren iluntasunetik itsutzen duten argi autoritarioak dituen gizartera hurbiltzeko bidaia.

  • Zuzendaritza, testua eta interpretazioa: José Andrés López
  • Soinu-artista: Carlos Gorbe (Tiananmen)
  • Ikus-artista: Virginia Rota
  • Artista plastikoa: Llé Godoy
  • Sormen-laguntzailea: Román Mendez de Hevia
  • Mugimendu-laguntzailea: Silvi Mannequeen
  • Argiak: Antiel Jiménez, Jorge Colomer
  • Ekoizpena: Udazkeneko Festibala

Irakurri gehiago

LaMov: El Lago

Noiz

2023/06/03 19:30

Non

Gasteiz, Principal Antzokia

El Lago lanean, Victor Jimenezek Errusiako baletaren paradigma berrikusten du erritmo, mugimendu, argi-arkitekturaren nondik norakoak bere etengabeko ikerketa eta esperimentazioaren bitartez eta, nola ez, bere sentikortasun erakargarriaz, non La Moven lengoai urratzaile bakarra bihurtzen baitu.

Balet klasikoaren hari narratibotik urrun, ezinezko amodioaren tragedia, imaginatutako laku honetan, gizartea zisne zuriz osatutako leku baketsu bailitzan irudikatuko du, non zisne beltza itxurakeriak bateztuz oldartuko den egiara eta askatasunera heltzeko.

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
  • Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez, Paula Aragón
  • Argiztapenaren diseinua : Luis Perdiguero
  • Musika: Tchaikovsky y Jorge Sarnago
  • Iraupena: 65 min.

Irakurri gehiago

La Faktoria: Voices + Luz Negra

Noiz

2023/06/03 20:00

Non

Iruñea, Baluarte Auditorioa

Urtero, La Faktoria Choreographic Center-en lanbide-heziketa amaitzean, sorkuntza-egoitza bat egiten da koreografo eta/edo artista ezagun batekin eta La Faktoriako nazioarteko programako ikasleekin, urtean zehar ikasitako guztia erakusteko prozesu sortzaile batean murgildu daitezen. Marta Coronado, La Faktoria CCko zuzendarikidea, eta Carmen Larraz, artista egoiliarra, izan dira sorkuntza horiek egin dituzten artistak. Baluarten bere sorkuntzez gozatzeko aukera izango da:
 
Marta Coronadoren "Voices"
Konposizio polifonikoaren eta kontrapuntu koreografikoaren arteko erlazioari buruzko ikerketa da. 13 dantzarik beren ahots indibiduala bilatzen dute gorputz kolektibo batean. Piezak ibilbide musikal bat egiten du, giza ahotsa instrumentu nagusia den adierazpide desberdinak aztertuz.
 
Carmen Larrazen "Luz Negra"
Prozesu honen haria bizkarrezurra da, leku fisiko gisa eta gure lekurik berezkoenera itzultzeko sinbolo gisa. Kodeak batzuetan zehatzagoak eta beste batzuetan abstraktuagoak izanik, leku fisiko eta mental hau ikertu nahi dugu, sortu ditugun irudiei forma ematen dien kanala gorputza izan dadin. Bilaketa horretan, Luz Negrak argia emateko eta argitzeko ideia aipatzen du, bai gure alderdirik ikusgarriena, bai gutxien ikusten den aldea, bihotzera itzultzeko irrikan, topaketek aberastuko duten bide pertsonal bat eraikitzeko.

Irakurri gehiago

Lucía Lacarra & Matthew Golding: In the Still of the Night

Noiz

2023/06/03 20:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Gaueko bidaia hau Lucía Lacarra dantzaren munduko izarrarekin eta Matthew Goldingekin batera egingo dugu. Oraina eta iragana nahasten dituen istorioan, bi pertsonaren gordeleku emozionalak askotariko ikuspegietatik argiztatuko dira. Hala, iraganeko gau batean gertatutakoa ikusten dugun bitartean, egungo errealitatea zerk eragin zuen jakingo dugu.

Dantza puruaren eta hausnarketa zinematografikoaren eskutik kontakizun eder batean murgilduko gara, 60ko hamarkadako musika-pieza arrakastatsuak lagun, eta hamarkada horretako estetikan inspiratutako jantziekin. Osagai horiekin, Grease edota Ghost zinemako lan klasikoak ekarriko dizkigu gogora In the Still of the Night ikuskizunak.

  • Koreografia: Matthew Golding
  • Musika: Five Satins, Philip Glass, Ben E. King & The Drifters, Edith Piaf, Max Richter, Righteous Brothers eta The Ronettes
  • Dantzariak: Lucia Lacarra, Matthew Golding
  • Kontzeptua, eszenaratzea eta zinema-zuzendaritza: Matthew Golding
  • Koreografia: Matthew Golding
  • Bideoa: Valeria Rebeck, Craneo Media

Irakurri gehiago