Agenda
Azeri-dantza
2023/06/26 09:00
Hernani
Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute. Goizeko 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira. Ekainaren 25, 26 eta 27an irtetzen dira.
Aurreskua
2023/06/26 12:30
Zarautz, Iñurritza
Zarauzko Iñurritza auzoan San Pelaio jaiak ospatzen dituzte. Ekainaren 26an, aurreskua dantzatzen dute eta hurrengo egunean oilasko-biltzea egiten dute.
Zarautz: San Pelaio 2008 aurreskua [Bideoa]
Ertza: O tempo diz
2023/06/26 13:00
Hernani, Ezkiaga Pasealekuko Frontoia
Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.
- Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
- Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
- Musika: Askotarikoak.
- Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.
Dantzaldia: Jeiki Hadi
2023/06/26 18:30
Hernani, Urbieta kalea
Erromeria Jeiki hadi taldearekin Urbieta kalea. Antolatzailea : Hernaniko San Joan Konpartsa