Agenda
Gazteen azeri-dantza
2023/06/23 10:00
Hernani
Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute goizean. San Joan bezperan, gazteen azeri-dantza ateratzen dute. 10:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira.
Guardiako dantzak
2023/06/23 13:00
Guardia
Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Joan jaietan dituen dantza hitzorduak:
Ekainak 23, San Joan bezpera
- 13:00etan txupinazoak eta San Joan eta Errege-erreginen Andra Mari elizetako kanpai-hotsek jaien hasiera iragarriko dute. Udaletxeko balkoian Hiribilduaren banderaren aurkezpen ekitaldia burutuko du Errejidore Sindikoak “Zeledon” kantaren notak lagun. Ekitaldia amaiturik, Herriko Musika Banda, gaita-jotzaileak eta dantzariak kaleetan barna abiatuko dira giroa alaituz.
- 18:00 Usadioari jarraituz, herriko dantzariek, katximorro eta musika taldearekin batera, alkate jauna eta erregidore-sindikoa etxetik udaletxera lagunduko dituzte.
- 18:15Dantzarien lore sorten ematea Enparantza Nagusian eta IBILBIDEA San Juan elizaraino, autoritateekin, Musika Elkartearekin eta erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera. Jarraian, Hiribilduko banderaren dantzatzea Pilarreko Ama Birjinaren eta Patroi Santuaren aurrean. Ondoren, bezperak kantatuko dira, baita PilarrekoAndre Mariari Salbea ere, Santuaren erlikien gurtzarekin.
Ekainak 24, San Joan eguna
- 11:30 Usadioari jarraituz, herriko dantzariek, katximorro eta musika taldearekin batera, alkate jauna eta erregidore-sindikoa etxetik udaletxera lagunduko dituzte.
- 12:00Dantzarien lore sorten ematea Enparantza Nagusian eta ibilbidea San Juan elizaraino,autoritateekin, Musika Elkartearekin eta erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera. Jarraian, Hiribilduko banderaren dantzatzea Pilarreko Ama Birjinaren eta Patroi Santuaren aurrean. Ondoren, Eta San Joan Bataiatzailearen prozesioa, bere ohiko ibilbideagatik. Ondoren, Patroi Santuaren ohorezko Meza Nagusia Biasteriko Abesbatza lagun.
- 18:00 Usadioari jarraituz, herriko dantzariek, katximorro eta musika taldearekin batera, alkatejauna eta erregidore-sindikoa etxetik udaletxera lagunduko dituzte.
- 18:15 Dantzarien lore sorten ematea Enparantza Nagusian eta IBILBIDEA San Juan elizaraino,autoritateekin, Musika Elkartearekin eta erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera. Jarraian, Hiribilduko banderaren dantzatzea Pilarreko Ama Birjinaren eta Patroi Santuaren aurrean. Ondoren, BEZPERAK eta Pilarreko Ama Birjinaren Salbea abestu eta Santuaren erlikiak gurtuko dira.
Lezeako zortzikoa
2023/06/23 18:30
Agurain, Euskal Herria plaza
Jeiki dantza taldeko neskek Lezeako zortzikoa dantzatuko dute San Joan jaien baitan. Aurten Euskal Herria plazan izango da, San Juan plaza obretan baitago.
Mutis espazioa: CreAcción23
2023/06/23 19:00
Bilbo, Abandoibarra Pasealekua
MUTIS Espazioa gorputzetik eta mugimendutik abiatzen diren jardunbide artistikoei eskainitako sormeneko eta prestakuntzako gunea da. Leioan kokatuta dago, eta Matxalen Bilbao eta Natalia García Muro dira horren zuzendariak. Oinarri nagusia da ikuspegi profesionalarekin kalitatezko prestakuntza artistikoko programa eskaintzea. Ikasturte akademiko bakoitza bederatzi modulutan banatuta dago, eta hilabete bateko edo bi asteko iraupena dute. Modulu horietan, lanean ari diren bertako, Estatuko eta nazioarteko irakasleak/koreografoak gonbidatzen dituzte, eta aniztasunaren eta kalitatearen aldeko apustua egiten dute. MUTIS Espazioaren filosofia baitako beste zutabe garrantzitsu bat da sortzaileei baliabideak ematea, ikerketa bultzatzea, sormen-prozesuak jasotzea eta laguntza ematea, eta SOKAIRE egonaldi artistikoen programaren bidez jardunbideak eta ezagutza trukatzen laguntzea.
- Zuzendaritza eta koreografia: Pedro Berdäyes
- Antzezleak: Ainhoa Pardellas, Alaia Zarate, Alicia Recach, Ane Zapirain, Garazi Goienetxea, Irina Tcymbal, Leire Ondarroa, Maialen Galdiz, Marta Naveros, Mikel Sánchez, Tatiana Sánchez, Sendoa Carricajo.
- Argazkiak: Maider Mulone eta Matxalen Bilbao
- Musika: Hainbat
*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.
Jone Amezaga + Manu Gaigne: Remedios Vals
2023/06/23 19:20
Bilbo, Abandoibarra Pasealekua
*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.
Helburua disziplinartekotasunaren inguruan lan egitea da, disziplina artistiko bakoitzak elkarrekin sortzeko dituen modu ezberdinak ikertuz eta gorpuztuz. Hizkuntza eszeniko amankomun baten bilaketa da eta bidea egiteko modua. Ideia guzti horietatik material zehatz bati ahalik eta etekin gehien atera nahian, gure lehen lana sortu dugu.
- Iraupena: 14 minutu
- Sormena eta interpretazioa: Manu Gaigne, Jone Amezaga
- Argazkiak eta bideoa: Etanowski
- Erakunde laguntzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Garaion Sorgingunea, Azala Kreazio Espazioa, Lizartzako Udala
Almudena Pérez: Ultra Violet
2023/06/23 19:30
Getxo, Muxikebarri
Diskurtsoaren, generoaren eta boterearen gainean Foucaultek ondu zituen teoriak abiapuntutzat hartuta, lan honetan kritika bat eskaintzen da, egungo gizartean diren rol generoan oinarrituak salatuz. Satiraren bidez, auzitan jartzen dira, ikuspuntu feminista batetik, botereari eta gizarte-arrakastari buruz gure artean diren arauak.
Konpainia: Almudena Pérez sortzailea eta dantzaria da. Dantza Garaikideko gradua eskuratu zuen Trinity Laban delakoan (Erresuma Batua), eta hainbat konpainiatan izan da dantzari, Euskaditik kanpo. Itzultzean, hainbat lani ekin zien, koreografiari ikerkuntza prozesu moduan ekinez. Hainbat jaialditan erakutsi izan da haren lana eta erakundeen laguntza jaso du hainbat alditan.
- Koreografia eta zuzendaritza: Almudena Pérez
- Laguntzak: Bilbaoeszena (Artistas en Residencia), Harrobia, D8 Sorkuntza Faktoria
Soka-dantza
2023/06/23 19:30
Iruñea, Santa Ana plazan
San Juan bezperako soka-dantza Iruñeko Duguna dantza taldeak emana. Arratsaldeko 19:30ean 23an, Santa Ana plazan.
Marcelo Javier Guaigua eta Lémia Boudhiaf: Me fui con tu nombre
2023/06/23 19:40
Bilbo, Abandoibarra Pasealekua
Hauskorra eta astuna, gorputzak eremu anitzetan bere zaurgarritasuna eta utzikeria adierazten ditu. Eremu horietan topaketa berrien bila dabil, giroa antzemateko modu berriak aurkitu nahi ditu, eta zeregin horretan denbora eta materialtasuna bizi dira egoera-aldaketak zeharkatzen dituzte.
- Iraupena: 11 minutu
- Koreografia eta interpretazioa: Marcelo Javier Guaigua, Lémia Boudhiaf
- Testua: Jorgenrique Adoum
- Kanpo-ahotsa: Julio Cortázar
- Argazkiak: Pablo Vargas / Sólodos En Danza Costa Rica
La Venidera: Loca
2023/06/23 20:00
Bilbo, Abandoibarra Pasealekua
"Loca" bi gorputzen estasia da askatzeko desio hutsean elkarri elikatzen diotenean. Intentsitatea, entzutea, indarra, kemena, errukia; horiek guztiak planteatzen ditu bi gorputz horien topaketak Espainiako dantza garaikidearen bitartez komunikatzen direnean.
- Iraupena: 10 minutu
- Koreografia: Albert Hernández
- Musika: “Loca” – Silvia Pérez Cruz
- Soinuaren tratamendua: Daniel Artomático
- Jantzien diseinua: Albert Hernández e Irene Tena
- Interpreteak: Andrea Antó e Irene Tena
- Argazkilaria: David Sirvent
*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.
Arrosadiko soka-dantza
2023/06/23 20:00
Ilargi Enea parkea (Iruñea)
Oberena dantza taldeko kideek Arrosadiko soka-dantza plazaratuko dute Ilargi Enea parkean sanjuan gauez. Aurten auzoko Bardenas ostatuko jabeei omenaldia eginen diete dantzariek. 20:00etan hasiko da soka-dantza; ondotik, kalejira eginen dute suak pizten diren lekuraino.
Soka-dantza
2023/06/23 20:00
Antzuola, Herriko Plaza
Urtero legez, Udako solstizioa ospatuz Herriko plazan zuhaitza jaso eta haren inguruan soka-dantza egingo da.
Aurreskua
2023/06/23 20:00
Trintxerpe, Gudarien plaza
llunbe Musika Elkarteak Gudarien plazan antolatu du aurreskua; 20:00etatik aurrera, zuhaitz inguruan arituko da Illunbe Dantza taldea, txistularien musikak lagunduta.
Soka-dantza
2023/06/23 20:15
Andoain, Goikoplaza
Alkatea eta udalbatzaren soka-dantza Goikoplazan.
Centro de Experimentación Escénica: De alta densidad
2023/06/23 20:20
Bilbo, Abandoibarra Pasealekua
De Alta Densidad pertsonek planeta honetan duten hedapenari buruz hausnartzen duen dantza garaikideko proposamen bat da. Konpainiak lengoaia eszenikoen konbinazioak ikertzen ditu, dantza publiko guztiei hurbiltzeko ahalegina eginez.
- Direkzioa eta koregrafia: Allutiz Riezu García
- Zuzendaritzako laguntza: Francisco Arrazola
- Interpreteak: Francine Renne, Flora Monsalve, Ignacio Días, Francisco Sepúlveda
- Musika: Pablo Mura , Melisa Toro
- Txileko keinuen lengoaiak: Andrea Monreal
- Jantziak: Consuelo Fernández
- Ekoizpena: Centro Experimentación Escénica
- Prentsa: Diego Álvarez
*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.
Zortzikoa
2023/06/23 20:30
Arbizu, San Juan ermita
Herriko kintoek, hau da, aurten 18 urte bete dituztenek dantzatzen dute soka-dantza edo zortzikoa Arbizuko San Juan Ermitan.
San Joan Batailatzailearen Paloteadoa
2023/06/23 20:30
Tutera, Perrinche parkea
San Joan Batailatzailearen dantza taldeak Paloteadoa eskeiniko du Lurdesko auzoko San Juan jaietan. Hona hemen jaietako programa eta dantza hitzorduak:
Ekainak 23, ostirala
- 20:30 San Juan dantzarien irteera Lasa Aitaren plazara Tuterako gaiteroen laguntzarekin eta Perrinche erraldoien konparsarekin.
- 20:30 Omenaldia Aita Lasari bere izena daraman plazan. Ondoren erroska emaileen kalejira haien etxeraino.
- 21:00 San Juango erroskoaren dantza parrokian.
Ekainak 24, larunbata
- 19:30 Dantzarien prozesioa.
- 20:00 San Joan Batailatzailearen Paloteadoa Perriche parkean.
San Juanen kantaita
2023/06/23 20:30
Urdiain
San Juan bezperan kantatzen eta dantzatzen dute San Juan Kantaita Urdiainen herriko neska gazteek. Bazkalostean elkartu, eta azken ensaioak egin ondoren, jantzi eta 19:30etako kanpai hotsekin batera San Juango ermitara abiatzen dira, bertan, meza ostean dantzatu eta kantatzeko.
Charles Brecard: Il pleut, il plaint, il rage
2023/06/23 20:40
Bilbo, Abandoibarra Pasealekua
"Il pleut, il plaint, il rage" Charles Brecardek sortutako eta interpretatutako 10 minutuko soloa da. 2023ko International Solo Tanz Theater Stuttgart jaialdian estreinatu zuen eta 3 sari irabazi zituen: 1º in Best Choreography; DAF International Award; Equilibrio Dinamico Award.
- Iraupena: 10 minutu
- Koreografia eta interpretazioa: Charles Brecard
- Musika: Matt Elliott – Lament
- Voice-over: Vladimir "7Starr" Laurore
*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.
Aurreskua
2023/06/23 20:45
Irun
Aurreskua eta soka-dantza San Juan plazan, suaren inguruan, Kemen Dantza Taldearen eskutik.
Sorgin-dantza
2023/06/23 21:00
Soraluze
Sorgin-dantza Soraluzeko herritarrek eskainia udako solstizioari hasiera emateko jaian.
Errementari-dantza
2023/06/23 21:00
Arrasate
Errementari-dantza Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.
Soka-dantza
2023/06/23 21:30
Lasarte-Oria
Sua piztu aurretik, emanaldia egingo dute Erketz EDT, Alboka abesbatza eta Zero Sette Akordeoi Orkestrak. Andatza plazan izango da festa, eta dantzariak Kale Nagusitik abiatuko dira bertara, udaletxe zahar paretik.
Soka-dantza
2023/06/23 21:30
Abaltzisketa
21:30ean sua pizten da eta ondoren San Joan zortzikoa eta soka-dantza egingo dute herriko gazteek.
Aurreskua eta San Juan Kantaita
2023/06/23 21:30
Hernani
San Juan sua, herritarren aurreskua eta San Joan kantaita eskeiniko dira.
San Joan esku-dantza
2023/06/23 22:00
Beasain
Ekainaren 23an, San Juan bezperan, San Joan esku-dantza egingo dute Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeko gaztetxoek.
- 19:30 Makalaren altxatzea eta ondoren esku-dantza Igartzan
- 21:30 Kalejira Igartzatik Barrendain plazara
- 22:00 Esku-dantza Barrendain plazan
- 22:30 San Joan sua
Soka-dantza
2023/06/23 22:00
Errenteria, Herriko Enparantza
San Joan kantaita eta jarraian Ereintza Dantza Taldeko kideek, Errenteriako Udala osatzen duten udalbatzako ordezkari batzuekin batera, San Juan bezperako soka-dantza egingo dute Herriko Enparantzan 22:00etan.
Isats-dantza
2023/06/23 22:00
Itsaso
Gaueko 22:00etan kanpaiak joko dituzte, sua pizteko deia zabalduko da hauekin, eta ondoren, ordu erdi beranduago sua piztuko da plazan, Sorgin Dantzarekin San Joan bezperako festa alaituz.
Soka-dantza
2023/06/23 22:00
Lezo
22:00etan, helduentzako ekitaldian dantzariek “helduen soka-dantza” egin ostean, sua piztuko da. Bukatzeko eta behin sua piztuta, San Joaneko Zortzikoa fandangoa eta arin-arina dantzatuko dira.
Maitane Sarralde: DESªNUDA
2023/06/23 22:15
Bilbo, Plaza Berria
* Bilboko Kalealdia 2023 programaren barruan.
Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa.
Egitura flotatzailearekin eta bertatik zintzilik dauden elementu penduluekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitzari eta gorpuztasun ugariei buruzko ikerketa egiten du korapilo baten itotzearen eta eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean.
Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu.
Aurreskua
2023/06/23 22:30
Pasai Antxo, Zumardia
San Joan suaren inguruan aurreskua egingo du Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldeak.