Agenda

Elirale: Mamuka

Noiz

2023/06/02 15:30

Non

Senpere, Larreko gela

Pantxika Telleriak eta bere 2 dantzari gazte berriek ikertzen, esperimentatzen, dokumentatzen, musika entzuten dute edo, besterik gabe, inguratzen gaituen natura entzuten ari dira, obra berria elikatzeko eta hazteko.

O! ez bezala unibertso itsas, urdinxka, babesgarri eta intimo bat ilustratzen duena, Mamuka basotsuagoa, misteriotsuagoa, airetsuagoa, zabalagoa baina txikiarekin kezkatuta izanen da aldi berean. Bere garapenaren eta ondorengo sorkuntza-faseen berri emanen dizuegu aldian-aldian…

Gogoan izan, nolanahi ere, bikote koreografiko bat izanen dela, naturaren, haren hotsen eta koloreen omenez, joko eta sorpresa giroan, uler ezazu MAMUKA!

Irakurri gehiago

Ostiralak dantzan

Noiz

2023/06/02 17:00

Non

Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea

Helburua dantzatzea eta gozatzea da.

Gonbidapenak maiatzaren 30etik aurrera banatuko dira Intxaurrondo Kultur Etxean (gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko). Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.

 

Irakurri gehiago

Baobad Danza: aztarnak

Noiz

2023/06/02 19:00

Non

Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea

"Aztarnak-Huellas” Afrikako Dantzaren ikuskizuna da (afrogaraikidea, mandinga tradizionala eta hiri-afrika), eta zuzeneko musika eta ahotsa ditu, Afrikaren Eguna ospatzeko (maiatzaren 25a). Kontinente beltzari eskerrak emanez sortzen den ikuskizuna da. Jatorri desberdinetako artistak agertokian elkartuta mezu bat transmititzeko: “Mila begirada, taupada bakarra”.

Irakurri gehiago

Hofesh Shechter: Double Murder

Noiz

2023/06/02 19:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Double Murder izenburupean, Hofesh Shechter koreografo ospetsuak programa bikoitz berri eta hunkigarria aurkeztuko du Arriaga antzokian. 2019an gure antzokiko publikoa biziki hunkitu zuen Grand Finale lanarekin.

Oraingoan, Double Murder ikuskizunean, gure garairako pentsatutako bi pieza arras ezberdin taularatuko ditu. Ikuskizunaren erdia Clowns pieza da, indarkeriaren aurrean dugun gero eta axolagabekeria handiagoari egindako begirada sarkastikoa. Jatorrian Nederlands Dans Theater 1 konpainiarentzat sortutako lana da, eta ondoren BBCk emititutako film arrakastatsua egin zuten. Hilketak eta grinak kontatzen dituen komedia makabroa da Clowns, koreografia bihurtutako anarkia-zurrunbiloa, eta entretenimenduaren izenean noraino iristeko prest gauden itauntzen du.

Clowns piezaren energia pozoitsu eta hiltzailearen aurkako antidotoa da The Fix, Shechterren sorkuntza-lan berria. Energia samur eta hauskorra ekarriko du agertokira. Egunero presio egiten diguten eraso-indarrak eta bortizkeria orekatzeko une gordin eta errukiorra eskaintzen du. Kanpoko bizitzako zaratatik babesteko ezkutua, eta antzezleei hauskor izateko eta giza ezaugarri gorenak erakusteko aukera ematen dien lekua. Indarkeria, samurtasuna eta itxaropena agerian geratuko dira mingarriki ederra den Shechterren begirada zinematografikoaren bidez.

Double Murder ikuskizunak egia mingarriei heltzen die, eta gure emoziorik sakonenak ukitzen ditu, dantzari berdingabeen eskutik eta Hofesh Shechterrek berak konposatutako partituraren doinu epikoen laguntzarekin.

Hofesh Shechter gaur egungo koreograforik zirraragarrienetako bat da, eta bere dantza-mugimenduaren fisika paregabea goratzen duten musika-partitura atmosferikoak sortzen ditu. Brighton Dome-n egoitza duen Hofesh Shechter Company konpainiako zuzendari artistikoa da, eta koreografo-lanak egiten ditu hainbat antzerki-ekoizpenetan, hala nola Londreseko Royal Court Theatre antzokian, New Yorkeko Metropolitan Operan eta Broadwayn. Azken horretan Tony sarietarako izendatu zuten Fiddler on the Roof (Biolinista teilatuan) ikuskizunagatik.

Irakurri gehiago

Les Impuxibles: Fam

Noiz

2023/06/02 19:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

Georges Canguilhem filosofoak dioenez, “bizirik dauden forma guztiak munstro normalizatuak dira". FAMeko sei antzezleak (Ariadna, Clara, Elena, Kathy, Sandra eta Laila) sei artxibo bizidun izango dira, hezur-haragizko sei dokumentu. Haien eskarmentua jarriko dute jokoan, elikadura-nahasmenduei, zahartzeari, naturala denaren pornifikazioari eta baimenari edo onarpenari buruzko hainbat ipuin garaikiderekin. Azken batean, hainbat ereduk okupatu (eta politizatu) duten tokia da gorputza.

Geure buruarekin autoestimuaren bidez eta besteekin harreman sexoafektiboen bidez nola erlazionatzen garen hausnartzera gonbidatzen gaitu FAMek, gorputza aldi berean arazoa eta konponbidea dela deskubritzeko. Gorputzen atsedenaren aldeko requiem bat izaten hasten dena, aniztasunaren, afektuen, ekintzen eta grinen aldeko himno/dantza bihurtzen da. Esnarazten gaituen guztiak, askatzen eta mugak kentzen dizkigu.

  • Egilea: Les impuxibles. Les Impuxibles, Judit Colomer eta María Velascoren antzezlana
  • Zuzendaritza: Ariadna Peya, Clara Peya
  • Konponsizioa eta interpretazio musikala: Clara Peya
  • Koreografia: Ariadna Peya
  • Testua: María Velasco
  • Antzezleak: Sandra Pujol, Kathy Sey,Yolanda Sikara, Helena Gispert, Maisa Sally-Anna Perk, Ariadna Peya, Clara Peya

Irakurri gehiago

La medida que nos ha de dividir + Ihir + Lo que pasa mientras

Noiz

2023/06/02 20:00

Non

Barakaldo, Barakaldo Antzokia

LA MEDIDA QUE NOS HA DE DIVIDIR

Bi leku behar dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denborarekiko lerro paraleloz betetako espazio hau ez da ez egiazkoa, ez bakarra, ezta gurea ere. Bestela, ez gara ezeren ontzi izango, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta, hala ere, pentsa genezakeen hau zela etorkizuna?

Koreografia eta intepretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete

17 min

IHIR

Irudi boteretsuak eta pasarte kementsuak eta eszena pausatu eta delikatuagoak tartekatzen dituen esperientzia iradokitzailea. Inprobisazioan oinarritutako pieza da, eta bidaia emozional argia marrazten du, amaitu gabea, betierekoa, bereziki aztertzen duena.

Zuzendaritza eta interpretazioa: Amaia Elizaran
Musika eta interpretazioa: Liam Ó Maonlaí

20 min

LO QUE PASA MIENTRAS

Pieza koreografiko honen helburu nagusia, mugimenduan oinarrituta, erorketari buruzko ikerketa bat egitea da.

Prozesu honen bidez, erorikoan murgiltzea bilatzen dugu, ezereza onartuz erortzen utziz, hutsera. Erorketak, halaber, zubi lana egiten du musikaren eta dantzaren artean. Piezan bi diziplinek elkarrekin bidaiatzen dute.

Koreografia eta interpretazioa: Rocío Tejeda, Olaia Valle

45 min

Irakurri gehiago

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz

2023/06/02 20:00

Non

Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.

Dantza Plaza 2023

  • Maiatza: 5, 12, 19, 26
  • Ekaina: 2 eta 16
  • Abuztua: 9
  • Iraila: 8 eta 15

 

Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina), 19:30ean (abuztua, iraila)

Lekua: Florida Parkean (Kioskoa). Ahiotz plaza (abuztuko saioa)

Informazio gehiago: Dantza Plazan 2023 Egitaraua

Irakurri gehiago