Agenda
Ostiralak dantzan
2023/06/16 17:00
Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea
Helburua dantzatzea eta gozatzea da.
Gonbidapenak apirilaren 13tik aurrera banatuko dira Intxaurrondo Kultur Etxean (gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko). Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.
Dantzakia
2023/06/16 17:00
Etxarri Aranatz, San Adrian ermita
Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da.
Goizean goizetik hurbiltzen dira etxarriarrak San Adrian ermitara han egun osoa igarotzeko asmoz. Familian bazkaldu ondoren, txistulariak mahairik mahai igarotzen dira kalejira, fandango eta arin-arin doinuekin giroa alaituz. Ondoren, kintoen txanda da, 18 urte bete dutenek ateratzen baitute soka-dantza edo Dantzakia, eta nahi beste gaztek parte hartzen dute bertan. Amaitzean herrira egiten dute buelta guztiek txistularien laguntzarekin, baina bidean zenbait geldialdi egiten dituzte udalak eskaintzen duen ardoa dastatzeko. Behin Etxarrira iritsi baino apur bat lehenago eta jada ilargia irtenda dagoela, txistulariak berriro ere Dantzakia jotzen dute. Orduan iristen da zoramena, bertan nahi duen orok parte hartzen baitu. Horrela egiten dute bidea herriko plazaraino, Dantzakia dantzatzen.
Gasteiz Dantza Plazan
2023/06/16 20:00
Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.
Dantza Plaza 2023
- Maiatza: 5, 12, 19, 26
- Ekaina: 2 eta 16
- Abuztua: 9
- Iraila: 8 eta 15
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina), 19:30ean (abuztua, iraila)
Lekua: Florida Parkean (Kioskoa). Ahiotz plaza (abuztuko saioa)
Informazio gehiago: Dantza Plazan 2023 Egitaraua