Agenda
Oinkari: Gazte
2023/06/01 15:00
Irisarria, EHZ
Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.
Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
- Koreografia: Eneko Gil.
- Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
- Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
- Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)
Giovanni Insaudo eta Dantzaz: Staff
2023/06/01 19:00
Errenteria, Lekuona Fabrika
ZONA sorkuntza egoitzen programaren barruan, Giovanni Insaudo interpretatzaile eta koreografo italiarrarekin lanean ibiliko da maiatzean Dantzaz konpainiak. Hasieran Dantzaz taldearikin lotura handia izan zuen, eta profesionalizazio-zentroan duen presentzia bereziki esanguratsua dela kontuan hartuta, aukera ematen du koreografo gisa egiten duen lana garatzeko eta Dantzaz konpainiak sustatzen dituen prozesu artistiko eta sorkuntza modu horietan sakontzeko.
Bere koreografia berriak, STAFF, proposamen artistiko berri bat aurkezten du. Insaudok eszenaren unibertsoaren alderdi ez oso ikusgarriak arakatzen ditu, antzokiko teknikariek antzerkian betetzen duten rolari ahotsa eta argia emanez.
Narratiba errealista eta gizatiar baten bidez, STAFF ikuskizunak normalean ezkutuan edo ikusezin geratzen diren egoerak aurkezten ditu, eta publikoa gonbidatzen du sorkuntza koreografikoen atzean dimentsio berri eta zirraragarriak aurkitzera. Hizkuntza oso pertsonal baten bidez, Insaudok esperientzia paregabea sortu nahi du, teloiaren atzean gertatzen den guztiarekiko ikuslearen intriga eta jakin-mina piztuko dituena.
Ertza: Otempodiz
2023/06/01 19:00
Iruñea, CIVICAN Avenida de Pío XII, 2.
ZUEK ERLOJUAK DITUZUE, GUK DENBORA DUGU
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.
“OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.
Delrevés: Finale
2023/06/01 20:00
Bilbo, Bizkaia Aretoa
Finale dantza klasikoko pieza bat da, mugimenduaren euskarrirako arkitektura erabiltzen duena. Ikuskizunak ikusleari eskaintzen dio dantza klasikoaz gozatzeko aukera, agertoki-espazio berri batean, ohiko testuingurutik kanpo, balleta eramanda hiriko etxaurre batera edo gune natural batera. Publikoak ezagutuko dituen pieza klasiko ospetsuak eskaintzen ditu, eta horretarako hainbat balleten elementuak jasotzen ditu, esaterako Beltxargen aintzira, Intxaur hauskailua eta Giselle balletetatik.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaritza eta interpretazioa: Saioa Fernández eta Sheila Ferrer
- Musika: Johann Strauss, Camille Saint-Saëns eta Tchaikovsky
- Argazkiak: Frank Díaz
- Teknikaria: Genís Morral
- Rigging: Volàtil Rigging
*ACT Festival 2023 egitarauaren barruan.
Almudena Pérez: Ultra Violet
2023/06/01 21:00
Bilbo, Kafe Antzokia
Diskurtsoaren, generoaren eta boterearen gainean Foucaultek ondu zituen teoriak abiapuntutzat hartuta, lan honetan kritika bat eskaintzen da, egungo gizartean diren rol generoan oinarrituak salatuz. Satiraren bidez, auzitan jartzen dira, ikuspuntu feminista batetik, botereari eta gizarte-arrakastari buruz gure artean diren arauak.
Konpainia: Almudena Pérez sortzailea eta dantzaria da. Dantza Garaikideko gradua eskuratu zuen Trinity Laban delakoan (Erresuma Batua), eta hainbat konpainiatan izan da dantzari, Euskaditik kanpo. Itzultzean, hainbat lani ekin zien, koreografiari ikerkuntza prozesu moduan ekinez. Hainbat jaialditan erakutsi izan da haren lana eta erakundeen laguntza jaso du hainbat alditan.
- Koreografia eta zuzendaritza: Almudena Pérez
- Laguntzak: Bilbaoeszena (Artistas en Residencia), Harrobia, D8 Sorkuntza Faktoria
*ACT Festival 2023 egitarauaren barruan.