Agenda
Erromeria Biralai taldearekin
2023/05/04 17:30
Musikaren Hiriaren sarreran
Musika Hiriaren sarreran (Antonio Perez Goyena pasealekuan), "Taller de Folk" eta "Aula de Txistu"-k aurekezten dute Erromeria Biralai taldearekin
Dantza filma
2023/05/04 19:00
Arrigorriaga, Lonbo Aretoa
Arrigorriagako Aritzberri dantza taldearen 25. urteurreneko egitarauaren barruan Dantza filmaren proiekzioa eta Telmo Esnal zuzendariarekin elkarrizketa.
Sinopsia
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.
Eva Guerrero: Gorpuztu Laburra
2023/05/04 19:00
Bilbo, BBK Kuna
Proposamen honek bere oreka bilatzen ari den emakume bat erakutsiko du, bere piztiekin borrokan. Hainbat erlijiotako gorputzaren erabileraren inguruan egindako bilatze lanaren emaitza da Gorpuztu eta horren bertsio murriztua, biluziagoa da Gorpuztu Laburra; eszenografia eta zuzeneko musika kendu eta dantzaria bakarrik mantendu da.
Led Silhouette: Zakurrak
2023/05/04 19:30
Gasteiz, Félix Petite Antzokia
Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte.
Dantza Asteburua Ordizian
2023/05/04 19:30
Ordizia
Amets Bide dantza taldeak Dantza Asteburua antolatu du. Jalgi hadi dantzara lelopean
hemen antolatu duten egitaraua:
Maiatzak 4, osteguna
-
Azken dantza maisua dokumentala eta solasaldia, Herri Antzokian, 19:30ean.
Maiatzak 5, ostirala
-
Herriarteko dantzari gazteen topaketa, Plaza Nagusian, 19:00etan. Lazkaoko, Altzoko, Ibarrako eta Ordiziako dantza taldeak elkartuko dira.
Maiatzak 6, larunbata
-
19:00etan, Ordiziako 6. zortzikoaren hasiera, Barrena parkean.
-
20:00etan, Ordiziako 6. zortzikoaren amaiera, Plaza Nagusian.
-
21:30ean, parte hartzaileen arteko bazkaria, Plaza Nagusian.
-
23:00etan, sinadura ekitaldia. Aurreko ekitaldietan dantzan atera direnei oroigarria banatuko diete.
-
23:15ean, erromeria Iratzar taldearekin.
Maiatzak 7, igandea
-
Dantzari Txikien desfilea herrian zehar, 11:30etik aurrera.
-
Alardea Barandiaran plazan, 13:15ean.
-
14:00etan bazkaria plazan.
-
15:30ean, disko-festa Xaibor-ekin, Plaza Nagusian.
