Agenda

Santikutz ezpata-dantza

Noiz

2023/05/03 10:30

Non

Legazpi

Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik. 

  • 10:30 Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik. Ondoren, Meza Nagusia, Jasokunde Amaren Eliza Nagusian, Santikutz abesbatzak kantatuta.
  • 12:00 Olaria saridunen eta Udal korporazioaren irteera, udaletxetik Euskal Herriara plazara, ohorezko arkupean, eta Legazpiko ezpata-dantza ekitaldia Sustraiak dantza taldearen eskutik (eguraldi txarrarekina azokan): Ezpelur gaiteroen emanaldia, Legazpiko ezpata-dantza, Olaria saria emateko ekitaldia, ohiko soka-dantza, zinta-dantza, Larrain-dantza.

 

Irakurri gehiago

Santa Krutz ezpata-dantza

Noiz

2023/05/03 10:30

Non

Andoain

Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.  

  • 10:30: Dultzaineroak kalez kale.
  • 10:30: Banderaren Jetsiera Udal korporazioa, eskopeteroak eta Txistulariak lagunduta.
  • 10:30: Ezpata Dantza Santakrutz zubian.
  • 11:00: Meza Santua Santa Krutz ermitan.
  • 11:30: Eskopeteroak Santa Krutz zubian.
  • 11:30: Ezpata-dantza eta brokel-dantzak Santa Krutz zubian.

Irakurri gehiago