Agenda

Dantzari Txiki Topaketa 2023

Noiz

2023/05/27 11:30

Non

Santa Ana enparantza

Aurten ere, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko, Folklore eskolak Dantzari txikien topaketa antolatu du. Bertan Ortzadar taldeko txikiekin batera, Mutilbakoak eta Galdakaoko Andra Mari taldekoak bat eginen dute.

Iruñeko Alde Zaharreko egunarekin bat eginen duen aktibitate hau kale eta enparantza ezberdinetan burutuko da eta talde guztiak elkarrekin Ortzadar Elkarteko Txokoan bazkalduko dute, arratsaldean bukatzeko Udaletxe plazan azken emanaldi bat eginen dutelarik.

Irakurri gehiago

Bal Folk

Noiz

2023/05/27 19:00

Non

Descalzos kalea, 65, Iruñea

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak, Iruñeko Alde zaharreko egunarekin batera Bal Folk bat antolatu du Lolita Delmonteil Ayral musikariarekin eta Areta Loreak gidaturik.

Iruñeko alde zaharreko Deskalzos kalean dugun egoitza eta erraldoien txokoaren artean dagoen plazan izanen dugu Bal Folk-a.

Kalean izanen da eta mundu guztiari irekia. 

Irakurri gehiago

Nerea Martinez: Besarkada

Noiz

2023/05/27 19:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Emakume bikote bat, bi gorputz, bi eskultura, bidaian zehar soinu-paisaia batean biltzen dituena, eta bidaiak berak hainbat zirrara gogora ekartzen dizkigula, bizitzan zehar jasotzen ditugun ezin konta ahala besarkaden zirrarak.

Zizelkatzearen ideia, eraldatzea eta igarotzean uzten duten aztarna direla-eta, “Abrazo” (Besarkada) espazio intimo eta zirrarazko bat da, benetan lan fina.

Dantzaria eta interpretea. Sustraietan aztertzeko grinarekin, “Biraka” (2017) bakarkakoa sortu zuen. Eszena-elementuak eta gorputzaren zehaztasuna eta xehetasunerako joera ditu ezaugarri bere lanak.

Matxalen Bilbao eta Markeline konpainietan ere ibili zen lanean, eta Emakumezko Interpreterik Onenaren Saria jaso zuen Markeline konpainiaren "Euria" lanean egindako lanagatik, Bucaresteko FITC jaialdian (2018).

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Nerea Martínez
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Natalia García, Nerea Martínez
  • Zuzendaritza artistikoa: Matxalen Bilbao
  • Koreografia: Matxalen Bilbao, Nerea Martínez, Natalia Garcia
  • Txelo-jolea: Amaia Jaio
  • Soinu-espazioa: Mikel R. Nieto
  • Eszenografia: Iñaki Etxeandia
  • Jantzien diseinua: Monica Lavandera
  • Argien diseinua: Francisco Trujillo
  • Testuak: Alfredo García
  • Off ahotsa eta euskarazko bertsioa: Oihane Enbeitia
  • Argazkiak eta bideoa: Jesús Robisco
  • Diseinu grafikoa: Peru Isasi
  • Laguntza eta aholkularitza: Markeliñe

Irakurri gehiago

Double JE: Nola

Noiz

2023/05/27 20:00

Non

Azkaine, San Inazioko opor zentroa

 

Gizona eta bere emetasuna. Emakumea hau bada eta gizona hori.
Nor naiz ni, hau eta bestea naizenean? Ttikitan mutikoa nintzela erran zidaten, beraz behar nuela... edo ez nuela behar...
Ba ote gara irakasten zaiguna, ba ote gara saldua zaiguna?

  • Taula zuzendaritza: Michel Foucher
  • Dantza: Tony Leguilly, Chloé Sindera
  • Musika: Patrik Larralde, Christian Larralde

 

 

Irakurri gehiago

Zarena Zarelako: So Egin

Noiz

2023/05/27 20:30

Non

Donapaleu, Saint-Louis gela

Zarena Zarelakoren "So egin" sorkuntza berria. Ganbaran egiten den ikuskizun berri honen bitartez, dantzariek 15 urte baino gehiagoz konpartsaren arrakasta izan duten dantzei bizia emango diete.

Irakurri gehiago

Harrobi: Harria Herria

Noiz

2023/05/27 22:30

Non

Sopela, Kepa Deuna Eliza

Arreta emakumearen irudian ardazten da, egungo gizartean hartzen ari den protagonismoa aldarrikatuz. Dantzatzen duten emakumeak, eskalatzen duten emakumeak, baita harriak altxatzen dituzten emakumeak ere, herrialde bat altxatuko balute bezala. Harria harria da, Herria herria.

  • Ekoizpena: Dimegaz
  • Zuzendaritza artistikoan: Janire Etxabe
  • Dantzariak: Janire Etxabe, Alejandra Perez, Del Perera, Sara Mohíno,
  • Musika pregrabatua: Oreka TX, Mikel Laboa
  • Jantzien diseinua: Amaia ALbes
  • Soinua: Xanpe
  • Argiztapen diseinua: Carlos Solano
  • Argazkiak: Ekaiz Zilarmendi, Moreno Esquibel
  • Errealizazioa: Mikel Klemente
  • Grabaketa: Antonio Alphax, Gorka Klemente, David Herranz
  • Banatzailea: Babo Bapo produkzioak

Irakurri gehiago

Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa

Noiz

2023/05/27 22:30

Non

Hendaia, Gaztelu Zahar frontoina

Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta.

  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
  • Dantzariak: Kukai Dantza  & Brodas Bros
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez

Irakurri gehiago