Agenda

La Glo zirko eta dantza: Ensueño

Noiz

2023/05/19 13:05

Non

Leioa, Errekalde plaza

Lo egitean, gorputza hilda balego bezala geratzen da; ez du ikusten, ez du entzuten, ez du sentitzen, ez du ez kontzientziarik ez pertzepziorik. Gizakiaren ahalmenak inaktibo geratzen dira, baina izpiritua bizirik dago da, eta iraun egiten du. Gizakiaren gaitasunak sarkorragoak bihurtzen dira, gorago egiten du hegan, bere adimena handiagoa da. Gure bizitzaren herena lotan ematen dugu; ezin dugu jardun amets egin gabe. Lekeitioko Lumentza mendian, zuhaitz arteko kobazulora hurbilduz gero, azal beltzaran eta mihi-gorridun izaki bizidun bat bizi da, Mingorri. Urte luzez Abade maltzurrak giltzapean eduki zuen preso elizan, herriko mahastiek sufritutako izurriteari aurre ez egin izanagatik. Deabruek, ordea, tratu bat du Mingorrirentzat.

  • Egilea: Gloria Peon
  • Zuzendaritza: Calle cortes 35
  • Musika: Valentin Slip y Gidge y Tracken Studio
  • Eszenografia: La Glo Zirko eta Danza & Zintzilik Rigging
  • Koreografia: Gloria Peon dantzariekin elkarlanean
  • Dantzariak: Aitane Ussia, Pere Vilaruba, Alejandra Perez

 

 * Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Collectif Primavez: Laisse-Moi

Noiz

2023/05/19 17:30

Non

Leioa, Sabino Arana plaza

Bi saio: 17:30, 20:30

Klub batean dantzan ari diren bitartean, jendartean, inori ezer eskatu gabe, bata bestearen gainera erori dira. Bata bestearen bila hasiko dira. Laguna, maitalea, senide galdua, konplizea. Eskuak ferekatzen, eta berotasun, segurtasun sentimendu horren bila. Begiek elkar jaten dute, eta gero asperdura, neke bortitza. Eta elkar ezin ulertzeak eragindako amorrua. Gehiago igotzen gara. Gora egiten dugu. Gorputzaren mugak gainditzen dituzte. Hau eztitasunaren, minaren istorioa da; horietatik sortzen dira pozak eta zailtasunak. Istorio platonikoa da. Androginoaren mitoa: gure arima bikia bilatzen dugu, norberaren beste erdia. Izaki anonimo eta denboraz kanpoko hauek elkar aurkitu dutelako oso zoriontsu daude, elkartuta egotearen indar hau esploratzen dute.

  • Egilea: Collectif Primavez
  • Zuzendaritza: Séverine Ragaigne
  • Musika: Jean-Bernard Hoste
  • Eszenografia: Miguel Rubio
  • Koreografia: Miguel Rubio, Nely Carrasco Valdés
  • Dantzariak: Miguel Rubio, Nely Carrasco Valdés

 

 * Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Pantzart: El juego dela metamorfosis

Noiz

2023/05/19 18:00

Non

Leioa, Boulevard Stoa

Zoruaren gaineko lauki-multzo handi batean, publikoak aukeratu ahal izango ditu zabalduko diren istorioak, marrazkiak eta musikak, elementu guztiekin koreografia anizkoitza sortu arte. Taula, irudi marraztuak dituzten tamaina handiko laukiez osatuta dago. Aldi berean, ikusle bakoitzak karta bat jasotzen du. Karta-jolasaren eta sortuko diren istorioen bidez, Metamorfosiak zabalduko dira taula gainean, tarot erraldoi baten moduan. Metamorfosi bakoitzak soinu-giro jakina izango du; hori, ikusleek proposatuta, Lucía Chamorro artistak sortuko du unean bertan.

  • Egilea: Elena Bezanilla, Marta Beltrán -en ideiatik abiatuta
  • Zuzendaritza: Elena Bezanilla
  • Musika: Lucía Chamorro
  • Eszenografia: Marta Beltrán
  • Koreografia: Pantzart ikusleekin
  • Zuzendaritza: Mikel Ayllon
  • Dantzariak: Ainhoa Pineda, Elena Bezanilla, Lucía Chamorro, Marta Beltrán

 

 * Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Amabe Company: We all live in a box

Noiz

2023/05/19 18:30

Non

Leioa, Udaletxea

We all live in a box lanean, hiru pertsona elkartzen dira beren bizitzako bidaian, dantzaren, zuzeneko musikaren eta baliatzen dituzten kutxen bidez. Obrak gure burua eta gure idealak eta gure sinesmenak diren harresi ikusezin horiek sortuz gure bizitzak nola bizi ditugun aztertzen du. Zertan dira gure bizitzetako kutxak? Nola eragiten die gu identifikatzen gaituen kutxak beste pertsona batzuei, gizarteari, eta nola eragiten digu guri? Nola egiten diegu aurre osatzen gaituzten, desafio egiten diguten, mugatzen gaituzten, geldiarazten gaituzten kutxei? Nola aurkitzen ditugu gure buruak eta besteak kutxa horien guztien erdian?

  • Egilea: Ambae Company
  • Zuzendaritza: Ambae Company
  • Musika: Tito Ripoll
  • Eszenografia: Joan Jorbà, Ambae Company
  • Koreografia: Arina Lannoo Beatriz Cubero-rekin elkarlaneane
  • Dantzariak: Arina Lannoo, Beatriz Cubero, Tito Ripoll

 

 * Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Malandain Ballet Biarritz: Noe

Noiz

2023/05/19 19:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Uholde Handiaren mitoaren bitartez, zenbait tradiziotan ageri baita, Noe pertsonaia baikorra hausturaren antzeko zerbaiten ordezkari da gizateriaren historian. Iraganaren laburpen gisa, etorkizunaren prestakuntza gisa, aurrekoa baino hobea izango den mundu berri baten sorrera sinbolizatzen du. Bigarren Kreazio bat, lehena ezabatzen duena, lehena gaitzak eta gizakien ahuleziak desbideratu ondoren. Ondorioz, Adan berri bat, ez lurretik sortua, uretatik baizik, Hasiera liburuan lehenik hilkor gisa agertzen dena, biziaren sinbolo izan aurretik: Izan ere, sorgune eta sehaska duen Arkatik irten ea gero, Noek eta senideek mundua jendeztatuko dute berriro.

  • Koreografia: Thierry Malandain
  • Musika: Gioacchino Rossini - Messa di Gloria
  • Dekoratua eta jantziak: Jorge Gallardo
  • Argiztapen diseinua: Francis Mannaert
  • Jantzien errealizazioa: Véronique Murat
  • Dekoratua eta osagarrien errealizazioa: Frédéric Vadé
  • Koprodukzioa: Chaillot - Théâtre National de la Danse (Paris), Opéra de Saint-Etienne, Donostia Kultura - Teatro Victoria Eugenia de Donostia / San Sebastián - Ballet T, CCN Malandain Ballet Biarritz.
  • Laguntzaileak: Opéra de Reims, Théâtre de Gascogne - le Pôle, Theater Bonn (Allemagne), Forum am Schlosspark – Ludwigsburg (Allemagne)

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Zarra

Noiz

2023/05/19 20:00

Non

Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

ZARRA dantza-obrak omendu eta aintzatetsi egiten du Telmo Zarraonandia (1921 – 2006), hirurogei urtez Espainiako futbol-ligako golegile nagusia izan zen jokalari enblematikoa.

Ikuskizunak hurbildu egiten gaitu kirol horri atxikita dagoen herri baten jatorrietara eta oroimenera, meatzaritzari eta industriari loturiko sustraietara, eta ibilbide bat egiten du haren historian zehar, Telmok berak gidatutako pasadizoen bidez. Futbolaren mitotzat jotzen da Athletic Clubeko eta Espainiako futbol-selekzioko jokalari zena; haren palmaresa luze eta zabala izan zen benetan, gurearekin zerikusirik ez zuen garai batean.

Adriana Bilbao koreografoak, Zarraren bilobak, haren handitasuna nabarmentzen duen lan hau sortu du, aitonaren omenez. Dantza, flamenkoa eta futbolarekin lotutako kirol-elementuak uztartuta, ezaugarri nagusi zituen indarra eta bizitasuna azpimarratzen ditu, mitoa areagotu zuten kirol eta giza balioak ahaztu gabe. Errematatzaile bikaina zen, erdiko aurrelari aseezina, jatorra eta irmoa… haren abizenak adierazten duen bezala: «ZARRAONANDIA», zaharra, ona eta handia.

 

 

Irakurri gehiago

Batcharte: Sor[tu.E]gina

Noiz

2023/05/19 20:00

Non

Leioa, Parking del Molino

Bostak leku honetan daude istorio txiki bat kontatzen ari zarelako. Ez da lotarako kontatzen dugun istorio bat; luzaroegi egon zara lo. Istorio hau esnatu egiten da, berak erakutsiko dizu sekretuak gordetzen dituen gorputzaren existentzia. Sorgina: sortu egina. 1609an hasi ziren sorginkeriagatiko epaiketak Euskal Herrian. Eta dena beltz bihurtzen da, zura bezala, gorputz kiskaliak bezala, gure buruak bezala. Jendeak xuxurlatzen du, salatzen du, maitatzea ezkutatzen du. Zein dira sorgin eta azti hauek? Ezina maite dutenak? Beren gonak hegan jartzen dituztenak? Zaharregiak direnak? Hona hemen haien istorioak, sudur makurrik gabe, kapela zorrotzik gabe.

  • Egilea: Fanny Marmayou
  • Zuzendaritza: Fanny Marmayou
  • Musika: Maylis Reynal
  • Eszenografia: Fanny Marmayou
  • Koreografia: Fanny Marmayou
  • Jantziak: Fanny Marmayou
  • Dantzariak: Fanny Marmayou, Joana Olasagasti, Aurore Lacombe

 

 * Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz

2023/05/19 20:00

Non

Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.

Dantza Plaza 2023

  • Maiatza: 5, 12, 19, 26
  • Ekaina: 2 eta 16
  • Abuztua: 9
  • Iraila: 8 eta 15

 

Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina), 19:30ean (abuztua, iraila)

Lekua: Florida Parkean (Kioskoa). Ahiotz plaza (abuztuko saioa)

Informazio gehiago: Dantza Plazan 2023 Egitaraua

Irakurri gehiago

Kimua: Generorantz

Noiz

2023/05/19 20:00

Non

Bergara, Seminarixoa

Zeharkatzen gaituzten gaiak, identitatea, generoa, amatasuna, botere harremanak, emakumeen aurkako erasoak eta bestelako gaiak aztertuko dira bertan. Asko eta ondo landutako hitzak eta dantza eta argi joko ikusgarriak nahasten dira saio bikain honetan.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa
  • Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa & Eneko Balerdi Eizmendi
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kepa Errasti
  • Antzezleak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Jon Alkain Urdangarin eta Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.
  • Ekoizpena: Kimua Dantza Kolektiboa

Irakurri gehiago

Flamenco BBK: Sabia Nueva

Noiz

2023/05/19 20:00

Non

Bilbo, BBK Aretoa

Sabia Nueva berezko ekoizpena da, tradizioa eta abangoardia batzen dituena, 20 urtetik beherako hiru gazteren eskutik. Gazteak izan arren, beren nortasuna sortu duten hiru dantzari. Tablaoren formatu klasikotik, indar, aldakortasun eta flamenkoarekiko grinaz beteriko proposamen berritu bat lantzen dute.

  • Dantzariak: Claudia La Debla, Yoel Vargas eta Paula Carmona
  • Kantaria: Antonio Heredia eta Sergio El Colorao
  • Gitarra: Luis Mariano

 

*Flamenco BBK zikloaren barruan

Irakurri gehiago

Cia. Mariana Collado & Lucio A. Baglivo: Recuerdos de margaritas

Noiz

2023/05/19 21:00

Non

Leioa, Udaletxea

Nola irudikatu denboraren joana gure gorputzetan? Nola erantzuten diete oroitzapenei, garrantzitsuak izan ziren espazioei? Nola itzul gaitezke iraganetik orainaldian oroitzapen bat bizitzeko? Galdera horien aurrean, 3 interpreteak maitasunean barrena mugituko dira, galdera horiei erantzuten saiatzean gertatzen zaiena esperimentatuz. Ikusleak beste garai batera eraman nahi ditugu. Flamenkoaren, dantza garaikidearen, antzerkiaren, umorearen, akrobaziaren eta zuzeneko musikaren bidez kontzeptu abstraktuak itzultzeko ahalegin ezinezkoa da; maitasun istorio klasiko baten bidez.

  • Egilea: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
  • Zuzendaritza: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
  • Musika: Alfonso Acosta
  • Eszenografia: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
  • Koreografia: Mariana Collado & Lucio A. Baglivo
  • Aktoreak: Mariana Collado, Alfonso Acosta, Lucio A. Baglivo

Irakurri gehiago

Miguel Barreto y La Pequeña Victoria Cen: Disculpa si te presento como que no te conozco

Noiz

2023/05/19 22:00

Non

Leioa, Udaletxea

Nortasuna zirku- eta dantza-hizkera batean: bi baliabideek proposamen intimo bat sortzen dute, eta unibertsaletik pertsonalera konektatzen du ikusle bakoitzaren zirrarekin, horrela, nortasunari buruzko hausnarketak sortuz. Simetriarekin, bikoiztasunarekin eta anbiguotasunarekin jolasten diren bi gorputz, irudi harrigarriak, elkarrizketa akrobatikoak eta eszena onirikoak osatzeko. ‘Barkatu aurkezten zaitudanean zu ez ezagutzearen plantak egiten baditut’; horrek justifikatu egiten du ezagutzen nauzula ni ezagutu gabe.

  • Egilea: Miguel Barreto Valencia, La Pequeña Victoria Cen
  • Eszenografia: Alejandro Sáenz de Miera, Salvadora Piles
  • Zuzendaritza: Eva Luna García-Mauriño Suárez
  • Koreografia: Anna Mateu
  • Musika: J.S. (Javier Ordás, Sergio González), Israel Quintana, Chefa Alonso
  • Dantzariak: Miguel Barreto Valencia, Pablo Parra Martínez

 

 * Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago

CÍA. UpArte: DESproVISTO

Noiz

2023/05/19 22:30

Non

Leioa, Aldapa auditorioa

Guztiaz gabeturik, gure buruaz izan ezik, itxuretatik, aurreiritzietatik eta roletatik libratzeko betiko bilaketa, munduarekiko biluzik eta kaltebera agertuz, beti aurkituko dugu urkoa zalantzazko uneetan. DESproVISTO plastikotasunaren, malgutasunaren eta aldaketaren aldeko apustua da. Konpainiaren aurreko lanen esentziari eusten dion lana: maila tekniko akrobatiko altua, interprete naturalak eta obra mugitzen duen leitmotiv bat, baina ikuskizunaz gozatzeko ezagutzea lehentasunezkoa ez dena. Emaitza ikuskizun deigarri eta bisual bat da, publikoarekin modu naturalean konektatzea eta, aldi berean, arnasarik gabe uztea lortzen duena.

  • Egilea: Cía. UpArte
  • Zuzendaritza: Cía. UpArte y Pau Portabella
  • Eszenografia: Cía. UpArte
  • Koreografia: Sofía Acosta
  • Jantziak: Rocío Pérez
  • Aktoreak: Alma Montero, Daniel Luengo, Gisela Segatti, Guimelh Martín, Sofía Acosta, Paco Caravaca

 

 * Leioako Umore Azoka 2023 Jaialdiaren barruan.

Irakurri gehiago